Artxiboak eguneka: 2009/11/17

HTB proiekturako beste ekarpen bat

Uda honetan Deming, Lyard eta Saratxagaren liburuak irakurri nituen (eta Saratxagari buruzko zahar hura ere bai).  Bideo honetan defendatzen den ideia indartzeko moduko argudioak eta adibideak topatu nituen.

Nota onak baldin badira ikasleen “soldata”, bideoan erakutsi nahi dutenarekin paralelismorik ondoriozta liteke?

25 € gastatu nahi gabonetan?

25 € gastatu nahi gabonetan? Eta 40 € gastatu?

Bada badirudi ahal izango dugula 25 €ko bonoa erosi eta benetan 40 € balio duen kultura produktuetan diru hori guztia gastatu. Ematen du gabonetan “kulturan” dirua xahutzeko aukera ezin hobea  izango dugula aurten.

Milioi bat euro erabiliko omen dira gabonetan kultura produktuen salmenta sustatzeko.

Ez bakarrik liburuak, diskoak eta erosi ahal izango ditugu