Bihar da berandu

Euskararen Pernandoren egiak

2009/11/25 · Leave a Comment

Tiraka blogetik kopiatuko ditut. garruze goitizeneko batek idatzia, 2009ko otsailean. Oraingoz balio erantsi eskasa, bale, baina iruditxo bat gehitzen badut:

Pernando Amezketarra

Euskararen Pernandoren egiak:  Honako hauek dira [garruzeren aburuz]:

a) Edozein hizkuntza biziberritzeko arrakasta-faktoreak honako hauek omen dira: lege-marko egokia; hizkuntza politika eraginkorra eta baliabide egokiak; herritarren atxikimendua eta hizkuntzaren aldeko jarrera eta konpromisoa.

b) Euskara biziberritzeko ez da nahikoa hezkuntza eremuan egiten den ahalegina, eta ezinbestekoa da gizarteko gainontzeko eremuetan erabilera normalizatzea. Hezkuntza sistemak ikasleak euskalduntzea funtsezkoa da gizartearen kohesioa lortzeko eta ikasleen aukera berdintasuna segurtatzeko: Herritarren artean elkar ulertzeko bideak zabaltzea da kohesioaren oinarririk sendoena.

c) XXI. mendeko hizkuntza politikaren ardatza euskararen erabilera izango da; erabileraren perspektiba da, noski, hizkuntza eskubideen inguruko diskurtsoa eduki eragingarriz betetzen duena. Erabileraren bi zutabe nagusietariko bat da hizkuntza eskubideen aitorpena eta babesa.

d) Euskarak politika horizontala behar du: euskarak aginpide publikoaren berezko osagai izan behar du.

e) Euskara kudeaketaren kalitateari estu loturiko faktoretzat hartu beharra dago.

f) Hizkuntza gaitasunari dagokionez, ikuspegi komunikatiboari eta praktikoari garrantzi handiagoa eman behar zaio, gramatikaltasun hutsaren gainetik. Horri lotuta, ezagupena egiaztatzeko ebaluazio irizpideak komunikazio irizpideen arabera aplikatu behar dira eta ez hizkuntza ezaguera akademikoarekin.

g) Hizkuntza ez-formalak garrantzi handia du erabilera sustatzeko orduan.

h) Euskaldun berrien ekarpenari zor zaion onespen soziala publikoki aitortu behar da. Era berean,  euskaldun pasiboaren figurak aitorpena behar du eta bere zeregina esleitu behar zaio hizkuntzen arteko bizikidetzan.

i) Euskara erabiltzearen aldeko euskaldunon konpromisoa ezinbestekoa da.

j) Arduradun eta ordezkari politikoek jendaurrean eta beren eragin eremuetan euskara erabili eta sustatu behar dute.

k) Euskarak bere arnasa-guneak behar ditu eta horiek zehazteko bai ikuspegi geografikoari, bai ikuspegi funtzionalari begiratu behar zaie. Arnasa-gune horiek zaindu, sortu eta ahal dela, hedatu behar dira.

l) Espazio publikoan bi hizkuntzen erabilera arautu beharra dago eta arautze horretan ahulenaren alde egin behar da.

m) Administrazio publikoak eredugarri izan behar du herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeari dagokionez, eta oraindik ez da xede hori lortu.

n) Bada astindu beharreko inertziarik, bai Administrazioan, bai herri mugimenduetan eta baita ere bien arteko harremanetan. Herri-aginte eta euskalgintzako eragileen artean lankidetza etengabea egon behar du.

o) Progresibotasuna izango da erabilera sustatzeko politikaren ardatz bat, baina ezin da progresibotasunaren izenean onartu euskararen erabilera, apurka-apurka bada ere, aurrera ez daraman politikarik. Era berean, ez litzateke onargarria izango aurrerabide hori leku eta erabilera-eremu guztietan apurka-apurka gauzatzea, bizkorrago joateko baldintzak betetzen dituzten eremuetan balaztari etengabe sakatuz.

p) Euskara eta haren munduak etorkinengana hurbildu behar da.

____________________

Orain arte kopia hutsa, aurkezpen paragrafoa eta iruditxoa gehitzeaz gain ezer gutxi. Balio erantsirik ez. Baina orain, gure iritzia eskatuko baligute? Zer esango genuke? Zer behar da euskara bizirik iraun dezan?

Nik politika orokorrari buruz ez dut hementxe ezer botako. Hezkuntza politikari buruz baina  handik eta hemendik bota ditut. Egunen batean panfleto bat idatziko dut :-(

Baina orain zuon txanda da. Bota iritzia eta baloratuko dut.


Sailak: Hizkuntza · Iritzia · Pedagogia · Politika · gorkaazk
Tagged: , ,

0 responses so far ↓

  • There are no comments yet...Kick things off by filling out the form below.

Leave a Comment

  • Erabili diren gaiak

  • Azken erantzunak

    euskeraikasi on Hotmail eta Gmail euskaraz jar…
    @ Bildua on @ bildua, A bildua irrats…
    ismaelbahri on Google ikastaroa
    ismaelbahri on Toponimia eta exonimia
    ismaelbahri on Lehergailu atomikoak
  • Wikispaces
  • Inkestatxoa

  • RSS atoan.karrajua

  • RSS EuskalJakintza.com

  • RSS EuskalKultura.com_Albisteak

  • RSS Sustatu.com

  • RSS Zabaldu.com

  • RSS ZientziaBerri

  • RSS ZuZeu.com

  • Etiketen lainoa

    argazki bakea bideo blog creative commons didaktika e-book egile Ekonomia eskola Europa euskalkiak firefox garaikide google hedabideak hezkuntza Historia historia garaikidea Hizkuntza IEPA! informatika Internet irakaskuntza Iritzia irratia komik komunikatzeko gaitasuna kultura liburuak Literatura lizentzia mapak mendebaldekoa Ning Pedagogia poesia Politika publizitate Software librea Soziolinguistika umore web2.0 wikipedia Zientzia
  • Wordle: Bihardaberandu1
  • gaztelaniaz
  • gaztelaniaz
  • gaztelaniaz