Ikasblogak jardunaldia, aurten, Barakaldoko B04 berritzegunearen eskutik datorkigu. Blogei eta wikiei atera dakiokeen etekin pedagogikoari buruz-eta hitz egingo da. (Egia esan wikien kontua neuk gehitu dut, ez ditut wikiak hortik, axaletik begiratuta, aipaturik ikusi).
Jardunaldia Barakaldoko Clara Campoamor egoitzan izango da, ekainaren 28an, astelehenarekin.
Kevin ospetsu egin da gure blogosferan Facebooketik ateratako argazki honi esker. (Euskal Jakintza blogekoei kopiatuta).
Kontuz ibili beharko gara interneteko hainbat zerbitzutan kargatzen ditugun gure argazki eta datuekin? Zelan erabil ditzakete datu horiek?
Zein da fidagarriagoa, Facebook, Tuenti, Twiter, Identi.ca, Zutagu… bezalako zerbitzuen artean? Zergatik?
Inork irakurtzen al ditu zerbitzu horien Pribatutasun politika kontuak izena ematerakoan? (Aditu bati entzun nion duela gutxi, ondo irakurriz gero, inork ez zuela izena emango lehenengo bi horietan!)
Ikusita ikasleok ez zaretela blog honetan ia inoiz sartzen, edo sartzen bazarete ez duzuela ezer irakurtzen, edo irakurtzen baduzue ez duzuela inolako iruzkinik idazten,
Zuoi, ene ikasle maite horiei, goiko bideo hori eskaini nahi izan dizuet zuetako baten batek ea bere hitzekin ikasgelan azaltzen digun. (Ahozko aurkezpenak egin behar izan dituzuen nirekin egunero eta batzuetan oso gai arraroak aukeratzen dituzue!)
Bideoaren estekaren berri, euskal sarean oso ezaguna den assar horren bidez izan dut eta Librezale.org banatze-zerrendan utzitako mezu batean esteka hauxe erakutsi digu.
Zer iruditzen zaizue bideoan ikusten den telefonoa? Ze software erabiltzen du? Ze abantaila dauzka software horrek? Zenbat balio du (eurotan) software horrek? Nola lor daiteke? Ze hizkuntzatan lor dezakegu? Nola?
Zuen galderak, izatekotan, adituei, ez niri. (Zutagu sare sozial horretan izena eman, eta aurrera)
Android. Telefonoetarako software librea, lokalizatzen ari dira. (Euskaratzen eta gure kulturako ñabarduretara egokitzen ari dira).
Aurten ezin izan naiz Getxo Linguae 2010 jardunaldietara joan. Lagun batek esan dit bere ustez interesgarriena Daniel Cassany-ren aurkezpena izan zela.
Getxora ezin hurbildu baina esate baterako Berta Martínezen blogean laburpentxoa irakurtzeko aukera izan dut.
Laburpen horretatik honako zati hau bertsioneatu dut euskaraz, irakurritakoa nire iritziekin nahastuz:
Daniel Cassanyren ikerketen arabera, ikasleok
sarean hasten zarete idazketa esanguratsuenak egiten
gazteok sareko komunitateetan parte hartzen duzue. Norberak bakarka irakurtzea, inorekin komentatu gabe edo bakarka idaztea, aspergarria edo zentzugabea iruditzen zaizue
Harreman handia daukazue sarean zaudetenean beste hizkuntza eta kultura batzuekin
Zeuen kabuz egiten duzuen idazlana, bakarkakoa ez denez, kooperatiboa dela esan daiteke. Ikastetxean, ordea, gehienetan bakarkako idazketa eskatzen zaizue.
Daniel Cassany ikertu dituen gazteak hiru hizkuntzetan ibiltzen dira. Hiru hizkuntzak modu askean nahasten dituzte (katalana, gaztelania eta ingelesa izango direla suposatzen dut).
Horrela idaztea, modu librean idaztea, gozagarria izaten da. Ikastetxeko idazlanak, ordea, ia-ia beti aspergarria.
Bertak honako gogoetak bota ditu bere blogean:
¿Qué podemos hacer en la escuela?
Valorar y reconocer como válidas estas prácticas (actitud abierta)
Intentar que abran ese mundo y lo traigan al aula, así partiremos de los conocimientos previos que ya tienen.
Escribir en grupos en el aula, que se lean y comenten entre ellos
Contruir puentes entre lo vernáculo y lo académico: ayudar a hacer mejor lo que hacen fuera. Puede haber alumnos/as no relevantes como lectores en el aula y que , sin embargo, tiene prácticas letradas variadas en la red.
Las habilidades que tienen no son las estratégicas: esas tenemos que dárselas nosotros. Leer y escribir en la red es mucho más difícil que en papel. Están indefensos en ese medio, con muy poca capacidad crítica.
Irakasleari oso interesgarria iruditzen zaizkio Daniel Cassanyren ikerketak eta irakaslea hau bat dator, oro har, Bertak erakusten duituen ikuspuntu eta proposamenekin.
Baina irakasle honek, batez ere, zuon, ikasleon, iritzia irakurri nahi luke. Nola gauza ditzakegu gure eguneroko jardueretan Bertaren proposamen horiek? Nola ebalua ditzaket zuok ikasgelatik kanpo egiten dituzuen komunikazio jarduerak. Horrelakorik egiten duzue? Horrelakorik egiten duzue euskaraz? Laguntzaren bat emango didazue?
Zuetako batzuk erabili izan duzue inoiz Opentrad euskarazko idazlanak egiteko. Blog honetara duela gutxi horrelako idazlan bat igo nuen eta lehen paragrafoak bakarrik zuzendu nituen. Beste paragrafoak ikasleak eman zizkidan bezala utzi nituen eta, ikus dezakezuenez, nekez ulertzeko moduko euskara aurkituko duzue berton.
Oraindik itzultzeko sistema automatikoak ez dira oso onak baina denborarekin hobetuko dituzte.
Duela gutxi, Google enpresa erraldoiak, euskarazko itzulpen automatikoak egiteko aplikazio berria aurkeztu du. Batzuen ustez horrek bihurtu gaitu munduko 55. hizkuntzarik garrantzitsuena. (Nahiz eta hiztun kopuruei begira 250. postuaren inguruan egon, zazpi-zortzi mila hizkuntzetatik lehen tropelean gaude?).
Aplikazio berri horri buruzko idazlan bat egitea nuke hemen baina nahiago dut zuek zeuk ene ikasle maiteak egingo bazenute zuen iruzkinetan, esate baterako.
Iturri on bat bilatu, Sustatu, esate baterako, eta egin ezazue zuen laburpena eta gero bota lasai zuen iritzia.
Ikasiko dugu itzultzaile automatiko hori erabiltzen?
Itzultzaileak eta interpreteak ez dira lanik geratuko, ezta? (Wikimedia Commons)