Artxiboak hilabeteka: Abendua 2011

Euskararen jatorriaz

Berriro ere entzun behar izan genuen EITBko teleberri entzunenean “euskara, Europako hizkuntzarik zaharrena…”

Azaroaren 30 gauean, asteazkena, ETB1ek ordubeteko dokumental bat eskaini zuten, EUSKARAREN JATORRIA: ENIGMA EUROPAR BAT izenekoa.

Dokumentala iragartzeko teleberriko aurkezleak Europako hizkuntzarik zaharrenaren kontuarekin… Ez dakit dokumentala zenbat pertsonek ikusi zuten. Gaztelaniaz eman beharko…

Euskararen historia bost minututan kontatuko diezu zure gelako kideei?

via Wikimedia Commons - Original uploader was Alexandre Vigo at gl.wikipedia - Lizentzia (Fitxategi hau berrerabiltzen) Released under the GNU Free Documentation License.

Euskararen atzerakada – Joseba Intxausti

http://www.eitb.tv/es/#/video/1301166325001

http://zuzeu.com/2011/12/03/euskararen-jatorria-enigma-europar-bat-2/

Polemikak

Olentzerori gutuna

Olentzero maitea. Aurten nahiko txintxo ibili naiz. Irakaskuntza publikoan dabiltzan irakasle gehienak bezain txintxo.  Soldata murriztapenei kasurik ez eta beti bezain gogotsu lan eta lan ibili gara. Beraz, aurten, urtero eskatzen dizudan berbera eskatuko dizut berriro ere. Ahaztu ikatza behingoz, ikazkin jauna, eta ea aurtengoan informatika sistema berria oparitzen diguzun ikastetxerako.

  • Hamar urte baino gazteagoa den Harvard, hardwarekin konformatuko gara.
  • Software libre eta euskaldun merkea besterik ez dugu behar. Programa libreak doan eta azkar instalatzeko aukera eta guzti. Instalazio berriak gure esku. (Kokoteraino gaude Adobe Flash Player bat instalatzeko Pentagonoari baimena eskatu behar izateaz).
  • Ez dugu antibirusik nahi. Are gutxiago gure zergen kontu.  Gure sistema zaharra nahikoa astiro dabil antibirusik gabe ere.
  • Ez dugu software pribatiborik nahi. Are gutxiago gure zergen kontu.
  • Ez dugu Juniper Odyssey Access Client bezalako matrakarik gehiago jasan nahi. Gu aztoratzeko propio sortutako programa dela uste dugu eta.
  • Guretzat nahi ez duguna, ikasleentzat ere ez.

Gure eskaera, oraingoan bai, kontuan hartuko duzulakoan,

Agur t’erdi.

, via Wikimedia Commons

By Georges.khaznadar copyleft, Public Domain

Hitanoa ikasi on-line

http://sustatu.com/1323769978

http://zuzeu.com/2011/12/13/urtarriletik-aurrera-hitanoa-online-ikasteko-aukera-emango-du-maramara-taldeak/

Urteurrena Bilbon

Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala 10 abend. 1948

Universal Declaration Human Rights 1948

Testua euskaraz erraz topa dezakezu. Ea txineraz eta ingelesezko testu horiekin bezala diapositiba aurkezpen txukun bat prestatzen duzun!

Artzeren esana

Hizkuntza bat ez da galtzen
ez dakitenek ikasten ez dutelako,
dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik.

Hartzabal.

J.A. Artze "Hartzabal"

Goiko esaldi hori izan zen gure institutuan ikusi nuen lehen kartela. Fotokopia baten fotokopiaren fotokopia ematen zuen. Kortxo zabal-zabala eta ia-ia hutsik baina bazter batean Artzeren esaldi ospetsua. Besterik ez kortxoan. Esaldiaren egilearen izena aipatu gabe, dena esan behar.

Esaldi hori ikusterakoan beti pentsatu izan dut gauzak ez direla hain errazak. Esaldiak badu arrazoirik gauza batean, euskara ez galtzeko euskaldunok erabili beharko dugu, jakina, bestela jai dugu. Euskaldunok erabiltzen ez badugu euskara galduko da, bai.

Baina egia esateko, euskaldunok euskaraz aritzeko beharko ditugu, bada, gutxieneko baldintza batzuk.

Gure artean euskaraz egingo dugu, bale. Eta erdaldun bat agertzen bada inguruan?

a) euskaraz egiteko gure eskubideari eutsi eta euskaldunok beti euskaraz. Ulertzen ez badu, ikas dezala.

b) edukazio onekoak izango gara eta erdaraz hasiko gara. Ez dezagun inor baztertu.

c) edukazio onekoak izango gara eta euskaraz arituko gara erdaldunari ere gure hizkuntza ikasteko aukera emateko eta bazterturik senti ez dadin.

Zuk zer uste duzu, euskaldun gehienek b) aukera hori aukeratuko luketela?

Bada nik uste dut baietz. Arrazoi sakonak daude horretarako. (Gaiari buruz sakon idazteko hemen astirik ez).

A, B eta D horiek elebidunak dira, C hori elebakarra. C ez dagoenean bakarrik hitz egiten dute besteek euskaraz, eta ez beti. (Iturria ikusteko, egin klik irudian)

http://youtu.be/N46phkq2srU

Gaiari buruz gehiago irakurtzeko hementxe