Hezkuntza Sailak eskura jarri dizkigun ordenagailuetan Linux erabiltzeko aukera egin baduzu, agian niri bezala gertatuko zaizu. Nahiago zenuke ordenagailua piztu eta berehala, lehenetsita, zenbakiak txertatzeko eskuineko giltzak gaiturik aurkitzea.
Interneten bilatu dut errezeta edo araoa eta probatu dudan lehena ondo ibili zait.
Hauxe da araoa:
1.- Zabaldu terminala. (Lasai, inork ez zaitu ikusten).
2.- Idatzi hauxe terminalean: gksudo gedit /etc/gdm/Init/Default
Oharra kontu hauetan ni baino hasi-berriagoentzat. Araoa idazterakoan zurigunetxoak-eta oso garrantzitsuak dira. Oso zehatza izan behar.
3.- Sartu kudeatzailearen pasahitza.
4.- Zabalduko zaizun gedit leihoan, behean, “exit 0″ horren gainean, kopiatu arao hau:
if [ -x /usr/bin/numlockx ]; then
/usr/bin/numlockx on
fi
Gorde eta irten.
5.- Berrabiarazi sistema.
KDErekin bide errazagoa:
Bilatu giltzadia doitzeko leihatilatxoa eta ezarri piztuta:




















