Irailaren 30ean ospatzen omen da itzultzaileen eguna, San Jeronimo hura gogoan.
Erdi Aroan,Europan gehien kopiatu eta irakurri zen dokumentua, San Jeronimoren Biblia; Vulgata.
Imajina dezakegu zelako arreta handia jarriko zuten lekaideek liburu sakratua kopiatzerakoan. Guk gure hizkuntzara ondo itzulitako testu luze hori nekez irakur dezakegu; egun ez daukagu horretarako astirik. Haiek ordea, lumak tintan bustitzen egonarri itzela beharko zuten testu osoa kopiatzeko. Testua, sakratua izanda, ezin zen inondik ere aldatu. Baina aurreko kopiatzaileen akatsak zuzentzeko asmoz, batez ere, kodexen garaietan, eskuizkribuen garaietan, ez zen inoiz bi kopia berdinik egin.
Gallica, Frantziatik sarean milioi bat dokumentu aske. Hauxe bezala.


















