!aipuak

Euskara eta Literatura irakasgai, bigarren hezkuntzan, izango da blog honen ardatzetako bat.

Literatura, behin irakurri nuen testu bateko definizio baten arabera, informatzeko beharra eta beste beharrez askatu den testua da. Informazioa baino emozioak bilatzen omen ditu literaturazaleak.

Milioika lerro idatzi dira literatur zaletasuna nola piztu eta nola sustatu kontuari buruz. Blog honetan, jakina, ez dugu orain gurpila asmatuko.

Literatura zaletasuna sustatzen ez gara saiatu ere egingo. Norbaitek literatura irakurri nahi badu irakur dezala eta notetan saria eska diezaion bere literatura irakasleari. Blog honetako kudeatzailea baldin bada bere literatura irakaslea, saria jasoko du.

Irakurle batek berak hautatutako pasartea ozenean irakurtzen du.

Blog honen kudeatzaileak, literatura irakastea egokitu zaion heinean, errezeta sinple batzuk erabiliko ditu.

1. Irakasleak liburu zerrenda batzuetako liburuak komentatuko ditu noiz edo noiz ikasgelan ikasleen artean guztiok batera liburu bera irakurtzeko adosteko. Horrela egingo da ikasturtean zehar hiruzpalau aldiz.
2. Liburu zerrenda horietan genero literario guztiei sarrera emango zaie, ez narratiba bakarrik, are gutxiago nobela bakarrik.
3. Liburu zerrenda horiek garai hauetan irakurle-klubetan irakurtzen ari direna kontuan izango da alde batetik eta bestetik, batez ere XX. eta XXI. mendeko liburu “klasikoenak”.
4. Data jakin bat jarriko da adostutako liburua bukatzeko. Gero liburuari buruz solasaldi arautua egingo da.
5. Ahoz egingo den solasaldiaren osagarria izango da Litforoa. Hautatutako liburuari buruzko sarrera egingo da Litforoan eta irakurleek liburuari buruzko hausnarketak bertan idatziko dituzte. Litforoaren osagarri izan daitekeen irakurle-kluba ere erabil liteke.
6. Liburuei buruzko solasaldi arautu batzuetan irakurleei paragrafo edo pasarte bana hautatzeko eskatzen zaie. Pasarte hori zergatik hautatu duten azaltzeko eskatzen da gero: bereziki hunkigarri, bereziki buruargi, bereziki gogoangarri edo bereziki nardagarri egin zaiolako, irakurleak hautatu eta azalduko du zergatik hautatu duen, nahi izanez gero. Paragrafo horiek !AIPUAK etiketarekin markatu eta blog honetara ekartzen saiatuko gara. Adibideak [1], [2].
7. Hautatutako pasartea laburra bada, 140 karaktereetan kopiatzerik baldin badago, identi.ca sare sozialeko taldean ere kopiatuko dugu.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s