Bilatu blogean
Tempus fugit…
Ekaina 2013 As_Astelehena_haste-hitz Ar_Asteartea_haste-hitz Az_Asteazkena_haste-hitz Og_Osteguna_haste-hitz Ol_Ostirala_haste-hitz Lr_Larunbata_haste-hitz I_Igandea_haste-hitz « Mai_Maiatza_laburdura 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 Azken erantzunak
Klik gehien non?
Mezu irakurrienak
Etxetik ibiltzeko
Etiketen lainoa
AEB argazki Azkue fundazioa bideo didaktika ebaluazio ebaluazioa Ekonomia eskola 2.0 etorkizun etorkizuna Euskal Herria euskara euskaraz firefox firefox euskaraz garaikide hezkuntza Historia Hizkuntza hizkuntzak IEPA! ikasi informatika Internet Iritzia irratia itzulpenak komunikatzeko gaitasuna kultura librezale Literatura mapak Musika Ning openoffice Pedagogia Politika publizitate software libre Software librea Soziolinguistika umore web2.0 wikipediahizkuntza-eta-literatura
Harpidetu
Egilearen Fitxategiak: gorkaazk
Now Computing – hodeiaren alternatiba bat
informatika, Informazioak, Publizitatea atalean publikatua
Now computing hitzekin laburtua
Antisistema
Hogei urtez kazetaritzan. Denetarik egiten. Hamaika urtez mandatuak egiten. Ekar ezak kafetxo bat, hik bai hik eskua kafe makinarekin! Nork egin nahi dik ehiztari eta arrantzaleen manifestazioarena?
Kazetaritza ikastea erabaki zuenean, ez zion inori esan baina beste amets batzuk zeuzkan. Ez zen, ez, ameslari horietako bat, kazetaritzak mundua aldatzen lagunduko duela uste duten horietako bat baina tira… Egunen batean erreportaje batekin zerbait aldatzen lagunduko zuela uste zuen.
Hogei urtez ofizioan eta, egia esan, une haietan pentsatzen hasia zen askoz neke handiagoak hartuak zituela bere karreran bere bide propioa egiten gauzak nola edo hala aldatuko zituen zerbait argitaratzeko lanetan baino.
Halako batean gonbidatu zuten tertulia hartan parte hartzera. Bera izan zen harritu zen lehena. Besteen iritzien aurrean, bere iritziak iraultzaileak, antisistemikoak ematen zuten. Horrela aurpegiratu zion kide batek: antisistema bat zara!
Enbitea ironiaz eraman. Antisistema ni? Bai zera! Hauxe da egon litezkeen sistemetatik hoberena! Bizpahiru problema besterik ez daude: sistemak ez ditu ez ondasunak, ez ardurak eta ez lana behar bezala banatzen. Eta sistemak sortzen dituen aberastasunak ez ditu gogoan oinarrizko behar asko. Gosea munduan eta janariak estoldetatik behera. Etxebizitzak hutsik eta kaleratze masiboak. Sistemak futbola eta zirku mediatikoa; museoetan ferietako ertilanak; merkatuan 24 kilateko gurutzefikak, zentral nuklearrak, ferrariak eta tanke hegalariak; prentsan txutxu-mutxuak…
Bere azken tertulia izan zen.
Behin presidenteari zapata bat botatzeko plana izan zuela diote bere etsaiek baina prentsa aretoan sartzen lortu bazuen ere, bere aurrean plasma pantaila erraldoi bat besterik ez omen zuen aurkitu.
Gizarte sareak – gurasoak
Txipi eta Maite Goñiren lan bikaina:
hezkuntza, Informazioak, Internet, Iritzia, Pedagogia, Psikologia atalean publikatua
gizarte-sareak, Maite Goñi, Pablo Garaizar, sare sozialak hitzekin laburtua
Erro2 – Nagusiaren…
Ekonomia, Garaikidea, gorkaazk, Historia, Iritzia atalean publikatua
errobi, gure nagusia, nagusiaren negarrak hitzekin laburtua
Firefox eguneratzeko Eskola 2.0 ordenagailuetan
Aspaldiko berri ona izan zen ikastetxe publikoetan Ubuntu instalaturik aurkitzea. Baten batek ondo egin zuen bere lana eta asko gara horretaz aprobetxatzen garenok…
Dena den, instalatu ziguten Ubuntu bertsioa bere garaian azkena ez bazen ere, urteak joan urteak etorri eta, gero eta zaharkituago geratzen ari zaigu. Epe luzean mantenduko den bertsio horietako bat ez dela jakin dugu eta, txarrena; Ubuntuk eguneratzeko ematen dituen erraztasunak ez dauka gaituta. Terminala zabaldu eta nik ez daukadan jakinduria behar da, esate baterako, Mozilla Firefox eguneratzeko.
Lagun batek arao hauek proposatu dizkit eta 3.6 bertsiotik 7.0 bertsiora edo 16.0 bertsiora aldatu ditut gailu batzuk baina oraindik zerbait gehiago ikasi beharko…
Hona lagunaren araoak (mila esker Luisinho!)
Terminala zabaldu eta izerditan hasi:
sudo apt-get update
sudo apt-get upgrade
Sistema ondo dagoela baieztatzeko eta sistema eguneratzeko, gero, garbiketatxoa:
sudo apt-get clean
etxea noiz edo noiz garbitzea beti komeni, gero,
sudo apt-get check
honek instalatzeko/eguneratzeko sistema ibili badabilela baieztatzeko, eta gero:
dpkg –get-selections | grep firefox
baieztatzeko instalatu nahi dugun paketea ez dagoela dagoeneko instalatuta
Instalaturik ez balego…
sudo apt-get install firefox
eta badaezpada nik, berriro ere:
sudo apt-get update firefox
Esandakoa. Kasurik onenean 16.0 bertsioraino berriztatu dut azeriaren arakatzailea eta txarrenean 7.0 hartaraino heldu naiz. (Niretzat terminalean agertzen ziren argibideak misterio hutsa).

Terminala zabaldu behar dudan bakoitzean, izerditan hasten naiz! Argazkigilea: Jppizarro (CC-BY-SA-3.0) (http://creativecommons.org/licenses/by-sa/3.0), via Wikimedia Commons
gorkaazk, informatika atalean publikatua
eskola 2.0, eskola 2.0 eguneratu, firefox eguneratu, mozilla firefox eguneratu. software librea eskolan, ubuntu eguneratu hitzekin laburtua
Gure eskola sistema
didaktika, ebaluazio, gorkaazk, Iritzia, Pedagogia atalean publikatua
berdintasuna, curriculum, didaktika, ebaluazio, ebaluazioa, eskola porrota, eskola sistema hitzekin laburtua
Nortasun digitalaz @loretahur
informatika, Internet, Iritzia, Teknologia atalean publikatua
nortasun digitala, pribatutasuna hitzekin laburtua



















