Bilatu blogean
Tempus fugit…
Ekaina 2013 As_Astelehena_haste-hitz Ar_Asteartea_haste-hitz Az_Asteazkena_haste-hitz Og_Osteguna_haste-hitz Ol_Ostirala_haste-hitz Lr_Larunbata_haste-hitz I_Igandea_haste-hitz « Mai_Maiatza_laburdura 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 Azken erantzunak
Klik gehien non?
Mezu irakurrienak
Etxetik ibiltzeko
Etiketen lainoa
AEB argazki Azkue fundazioa bideo didaktika ebaluazio ebaluazioa Ekonomia eskola 2.0 etorkizun etorkizuna Euskal Herria euskara euskaraz firefox firefox euskaraz garaikide hezkuntza Historia Hizkuntza hizkuntzak IEPA! ikasi informatika Internet Iritzia irratia itzulpenak komunikatzeko gaitasuna kultura librezale Literatura mapak Musika Ning openoffice Pedagogia Politika publizitate software libre Software librea Soziolinguistika umore web2.0 wikipediahizkuntza-eta-literatura
Harpidetu
Artxiboa gaika: Ekonomia
Erro2 – Nagusiaren…
Ekonomia, Garaikidea, gorkaazk, Historia, Iritzia atalean publikatua
errobi, gure nagusia, nagusiaren negarrak hitzekin laburtua
Krisiaren kausa. Beste iritzi bat
Ekonomia, Garaikidea, gorkaazk, Historia, Iritzia, Politika atalean publikatua
ekologia, Ekonomia, globalizazioa, zoriontasuna hitzekin laburtua
Kapitalismoa – Kooperatibismoa – Software librea
Argentinatik:
Ekonomia, gorkaazk, informatika, Internet, Iritzia, Politika, Software librea atalean publikatua
kapitalismo, kapitalismoa, kooperatibismo, kooperatibismoa, software libre hitzekin laburtua
Pirateria vs Edukien kopia pribatuak
Tarta bat egingo banu eta zuekin partekatuko banu, zuek zati bana jateko nik ezin izango nuke tarta osoa jan.
Ez da antzekorik gertatzen kultura edukiekin. Nik testu bat, abesti bat edo irudi bat sortuko banu (aurretik beste batzuk egindakoa plagiatuz-edo) eta gero, neuk sortutakoa, zuekin partekatuko banu, ez nintzateke testu zatiarekin, abesti zatiarekin edo irudi zatiarekin geratuko. Ez. Nik oraindik ere eduki osoa izango nuke eta zuek ere ez zatia baizik eta neuk egindakoaren kopia osoa izango zenukete.
Baina dirua tartean sartuko bagenu, tarta zatiak saltzen zer gertatuko zen argi dago. Baina edukien kopiak saltzen saiatuko banintz? Nola lortu zuek ere ez saltzea kopiaren kopiak? Nola lortu negozioa neuk egitea eta ez zeuek?
Bada indarra beharko nuke. Kopiak saltzea galaraziko lukeen indarra. Kopiak sartzea debekatuta! Norbaitek egingo balu, lapurra, pirata, itsaslapurra!
Baina norbaitek nire tarta zatia erosiko balu, zatiarekin nahiko lukeena egingo luke, berak jan edo norbaiti oparitu.
Edukiekin, ordea, ezin. Kopia bat erostea duzu baina ezin kopiarik saldu, ezin oparitu. Hori pirateria omen da…
Nola lor daiteke sortzaileek dirua irabaztea kopiak hortik zehar edonola barreiatzen badira? Nola galaraz daitezke kopia barra-barra egin eta barreiatzea? Zer iruditzen zaizu Megaupload ixtea1? Enpresa bat itxi daiteke barruan kopiaren kopietan laguntza emateagatik? Zein da zure iritzia?
Norbait animatzen da honen laburpena euskaraz prestatzen?
http://es.wikipedia.org/wiki/Derecho_de_copia_privada
http://es.wikipedia.org/wiki/Acuerdo_Comercial_Anti-Falsificaci%C3%B3n
http://es.wikipedia.org/wiki/Stop_Online_Piracy_Act
http://en.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:SOPA_initiative/Learn_more
http://es.wikipedia.org/wiki/David_Bravo
P.S. Inoiz ez dut hainbeste sinadura biltzen ikusi:
http://www.avaaz.org/en/
1 http://goiena.net/albisteak/megaupload-itxi-du-fbi-k/
1 http://zuzeu.com/2012/01/19/fbiak-megaupload-itxi-du/
1 http://www.aldakur.net/megaupload-itxi-dute-eta-orain-zer/
Ekonomia, Garaikidea, gorkaazk, informatika, Internet, Iritzia, Politika atalean publikatua
copyleft, copyright, egile jabetza, itsas ohointza, itsaslapurrak, itsaslapurreta, kopia pribatua, legez kanpoko kopia, piratak, pirateria hitzekin laburtua
EH guifi-net proiektua
2012. urtea teknologia berrien urtea izango da, baina ez gaur egun arte ulertu ditugun moduan, Internet munduan mugitzen diren aditu askoz 2012 “Ahalduntze eta Parte Hartze Kolektiborako” teknologian urtea izango dela aitortzen dute. Filosofia horren baitan aritzen gara guifi.net proiektuan, non sareko edozein puntutik eta edozein pertsonari informaziorako sarbide askea bermatzen dugun.
Guifi.net munduko komunikazio sare autogestionatuen artean handiena da, telekomunikazio sare libre, ireki eta neutrala da, nagusiki inalanbrikoa eta 21.400 nodo dituena. Nodo kopuru honen gehiengoa Katalunian kokatuta daude, baina munduko beste gune askotara irekitzen hasi dira, besteak beste, Euskal Herria.
Ekonomia, informatika, Informazioak, Internet, Iritzia, Publizitatea, Teknologia atalean publikatua
guifi.net, guifi.net proiektua hitzekin laburtua
Urte berri on!
Hamaika ikusteko jaio ginen urte zahar hura pasatu zen azkenik eta Fraideen dozenak hamahiru dituela diosku atsotitzak baina oinezkoen dozenak hamahiru arrautza baino, hamalau zerga ekarriko dizkigun susmoa daukagu.
Hirugarren milurtekoaren bigarren hamarkada aurrera doa…
Dendetan apaingarri gutxiago, kaleetan argi gutxiago, telebistan ordu gehiago eta lapur gehiago, langileek ez dute grebarik egingo langabezian egongo direlako, ile-apaindegian oparirik ez, etxean orraztuko garelako, Kutxetan egutegiak mesedez, otoi eta arren eskatu beharko, eta hipotekaren luzamendua bide batez… Azkenik eskulangintzako egutegiekin moldatu beharko gara eta batzuk hipotekarik gabe eta etxerik gabe geratuko… Enfin.
Norbaitek bere hozkailu hutsean, imanekin, edo gelako kortxoan, txintxetekin, eskegitzeko moduko egutegia nahi badu, horra opari: Librezale 2012 egutegia (Scribd) Librezale 2012 egutegia ( SlideShare).
Ekonomia, ESKAINTZA, gorkaazk, Hizkuntza, informatika, Internet, Publizitatea, Software librea atalean publikatua
2012 egutegia, egutegia 2012, librezale 2012 egutegia, librezale egutegia, librezale egutegia 2012 hitzekin laburtua
Olentzerori gutuna
Olentzero maitea. Aurten nahiko txintxo ibili naiz. Irakaskuntza publikoan dabiltzan irakasle gehienak bezain txintxo. Soldata murriztapenei kasurik ez eta beti bezain gogotsu lan eta lan ibili gara. Beraz, aurten, urtero eskatzen dizudan berbera eskatuko dizut berriro ere. Ahaztu ikatza behingoz, ikazkin jauna, eta ea aurtengoan informatika sistema berria oparitzen diguzun ikastetxerako.
- Hamar urte baino gazteagoa den
Harvard, hardwarekin konformatuko gara. - Software libre eta euskaldun merkea besterik ez dugu behar. Programa libreak doan eta azkar instalatzeko aukera eta guzti. Instalazio berriak gure esku. (Kokoteraino gaude Adobe Flash Player bat instalatzeko Pentagonoari baimena eskatu behar izateaz).
- Ez dugu antibirusik nahi. Are gutxiago gure zergen kontu. Gure sistema zaharra nahikoa astiro dabil antibirusik gabe ere.
- Ez dugu software pribatiborik nahi. Are gutxiago gure zergen kontu.
- Ez dugu Juniper Odyssey Access Client bezalako matrakarik gehiago jasan nahi. Gu aztoratzeko propio sortutako programa dela uste dugu eta.
- Guretzat nahi ez duguna, ikasleentzat ere ez.
Gure eskaera, oraingoan bai, kontuan hartuko duzulakoan,
Agur t’erdi.
Creative Commons PD, Ekonomia, Erlijioa, Filosofia, Garaikidea, gorkaazk, hezkuntza, Historiaurrea, informatika, Iritzia, Publizitatea, Software librea atalean publikatua
antivirus hezkuntzan, hezkuntza, Software librea, software librea behar dugu, software librea hezkuntzan, software pribatiboa hitzekin laburtua
Partekatzeko joera
Jon Bustillori ikusi eta ikasitakoa:
Ekonomia krisiaz hitz egiten denean jendea gosez hiltzen dela bigarren planoan uzten da?
Badaude kontu garrantzitsuagoak? (Langabezia tasa, zor publikoa, arrisku-prima, burtsako gora-beherak, globalizazioa…)
didaktika, Ekonomia, Garaikidea, geografia, gorkaazk, Iritzia, Publizitatea atalean publikatua
Ekonomia, gosea, partekatu, partekatzen hitzekin laburtua
Software Libre. Atzeraka goaz?
Aurrera baino atzera goazela ematen du askotan.
Anekdota:
Gaur, gure lantokiko ordenagailuetan (bigarren hezkuntzako ikastetxe publiko bat), filtro berri bat agertu da. Barkatu Ibon, irazki berri bat esan nahi nuen. Hortxe ibili gara irakasle batzuk interneten ezin sartuz. (Askotan legez).
Gaurko arazoa berria eta larria zirudien:
Kontuari hamaika buelta eman eta gero, pantaila igarotzea lortu dugu: “JUPITER NETWORKS. Bienvenido al Infranet Controller! No navegue fuera de esta página o perderá el acceso a los recursos restringidos”. (sic). Besterik ez. Mezu laburra bezain misteriotsua guretzat guztiontzat.
Azkenean, guztion denboraren bi ordu galdu eta gero, teknikari bat eskatu eta bidali digute Metropolitik. Metropolitik gertu gaudenez azkar etorri zaigu teknikaria. Eskerrak.
Kontua nahiko erraz konpondu omen du: Odyssey izeneko programa bat instalatu behar zen ordenagailu guzti-guztietan. Intalazio hori gure kontu, jakina, irakasle batzuk eta atezaina, bedela, hortxe ibili dira Windows XP (gazt.) + Panda (1) gure sistemetan Odyssey delako hori txertatzen.
Dakizuenez orain institutuetan ez dago Premia programarik, ez dago informatika arduradunik. Lehen irakasle bati astean pare bat ordu-edo ematen zizkioten ordenagailuetan konponketa errazenak egiteko, orain ez.
Krisia.
Problemak daudenean Jaurlaritzak azpikontratatutako enpresa bati deitu behar eta formateatu eta Windows XP “berria” instalatzea izaten da ohiko ekintza. Gaztelaniaz, jakina. Euskaraz nahi izanez gero aurretik eskaera “berezi” hori idatziz ondo adieraztea gogoratu behar, bestela jai. (Gure idazkariari euskararena “ahaztu” izan zaio askotan).
Gero Adober Reader, Flash eta horrelako gehigarriak nahi izanez gero, zure kontu edo bedelari eskatu. Bestela ezin izango duzu, esaterako, pdf-rik ikusi.
Nik neuk eskura dauzkadan ordenagailuak liberatzen ditut: Linux instalatzen dut. Ez zait edozein tontakeriatarako administrazio-baimenak eskatzen ibiltzea gustatzen… Nori eskatu ez badago Premia arduradunik. Zuzendaritzakoek, horrelako kontuekin ibiltzea baino zeregin urgenteagoak izaten dituzte. Bedela lanez gainezka eta kontu horiekin kokoteraino dagoeneko… Linuxekin hobeto konpontzen gara batzuk.
Baina gaur jarri diguten filtro berria dela eta, nik neuk ere enpresakoei deitu beharko nieke. Ea Odyssey hori Linuxerako ote dagoen galdetu beharko. Edo nola demontre kendu filtroa Odyssey.exe hori gabe edo horri esker edo auskalo. (Enpresakoek ez daukate harremanetarako telefonorik. E-posta mezua bidali behar zaie. Gaztelaniaz. Ikastetxeko idazkariak egin behar, ez diote edozein irakasle moxolori arreta egingo).
Enpresakoek argi adierazi izan dute beti, haiek ez dutela Linux duen ordenagailuan laguntzarik emango… Eskola 2.0-ko eramangarriekin bai, baina Bigarren Hezkuntzan dauden gailuetan ez. Norbaitek Linux instalatu nahi badu, bere kontu.
Orain arte nahiko ondo moldatu izan naiz 2001. urteko ordenagailuetan Ubuntu bertsio zaharrak erabiliz, Karmic-eta. Azken bertsioek agian memoria RAM gehiegi behar baina bertsio unattended zaharrekin ondo.
Baina gaurko filtro berri horrekin denbora gehiago galaraziko didate, hori ziur.
P.S. Windows XP daukaten ordenagailu guztietan Oddyssey delako pakete berria instalatu eta gero, gure institutuan oraindik ere iragazi madarikatu hori hortxe.
PS. bis. Bihar erreklamazio orri dozena pare bat eskatuko dut Hezkuntza Ordezkaritzan aurten izan ditudan informatika problemak labur biltzeko eta Premia zaharraren bertsio berri eta hobetua eskatzeko. Ez bihar berandu da. Oraintxe bertan noa!
(1) Bide batez, Panda instalatuta ere, Windows-eko Firewallak, suhesiak, birus eta troiarrak dauzkagula adierazten digu maiz! Eta askotan ordenagailuak saneatu behar. Formateatu eta Windows XP berria berriro.
didaktika, Ekonomia, Garaikidea, gorkaazk, hezkuntza, informatika, Internet, Iritzia, Software librea atalean publikatua
informatika arazoak hitzekin laburtua




























