Artxiboa gaika: geografia

Partekatzeko joera

Jon Bustillori ikusi eta ikasitakoa:

Ekonomia krisiaz hitz egiten denean jendea gosez hiltzen dela bigarren planoan uzten da?

Badaude kontu garrantzitsuagoak? (Langabezia tasa, zor publikoa, arrisku-prima, burtsako gora-beherak, globalizazioa…)

Iheslari eta errefuxiatuen nazioarteko eguna

Etzi, ekainak 20, iheslarien eguna”ospatzen” omen da.

Bosniako iheslariak 1993 (via DHpedia.wikispaces.com)

Material interesgarriak topa daitezke, gaztelaniaz, hementxe: DHpedia

Euskaraz ere DHpedia horren paralelo (apalago) bat egiteko asmoa badago: GEpedia. Ea noiz jartzen garen.

Otsagiko iraganeko oiartzuna

Ricardo Gómezi ikusi nion mikroblog mezu batean:

Oinez zeharkatu genuen lagun batzuk Erronkari, Zaraitzu, Aezkoa-eta… Tamalez ez genituen honelakoak entzuteko aukerarik izan.

Dancing in the Basque Country (2009-2010)

Olibesario – Euskal Herriko zilborra

Olibesario

Olibesario mendia. 1.236 metro. Euskal Herriko erdigunea. (Egin klik irudian).

Goñitik Dorraorantz oinez abiatuta topa daitekeen 1.236  metroko Olibesario mendia omen da Euskal Herriko erdigunea Felix Isasaren kalkuluen arabera.

Zaila omen da Euskal Herriko erdigunea zehatz eta mehatz non dagoen kalkulatzea. Petilla sartu ala ez sartu? Trebiño? TurtziozEskiula eta Aramitse sartu? Non dago,  zehatz, itsaso aldeko muga?

Bazenekien Pekin eta Sukre bezalako hirien izenak, jatorrizko hizkuntzetan,  munduko erdigunea adierazten dutela? (Koittauek ez zekiten, nonbait, munduko benetako erdigunea zein den!)

Euskal Herriko Mapak

Québeceko zerbitzari batean Euskal Herriko gaikako mapa interesgarri horiek topatu ditut. Egin klik irudietan mapa horiek ikusi nahi izanez gero.

Good job, MuturZikin!!! ;-)

To shoot an elephant

Hizkuntza Trataera Bateraturako beste ekarpen bat. Ea nork ikus dezakeen dokumental hau ingelesez eta euskal azpitituloekin.

Toponimia eta exonimia

Nola esaten da “Nanclares de la Oca” euskaraz? Eta “Labastida”? Eta “Guinea Ecuatorial? Eta Costa de Marfil?

Ez badakizu, begira ezazu Euskaltzaindiaren webgunean. Izendegia Toponimia, Izendegia Exonimia

Primeran, baina non demontre dago Langraiz Oka eta non Boli Kosta? Euskaltzaindiakoei mapa falta zaie, ezta? Atlasa. Hiztegi moduko zerbait eskaini digute, baina gero atlas batean edo Tagzanian begiratu beharko dugu leku horiek non dauden ikusteko.

Badago on-line horrelako atlasik? Badago leku-izen guztiak euskara txukunean topatzerik interneten?

OpenStreetMap izango da agian behar genuen euskarrietan lehena. Tagzaniakoek lehen urratsak ematen hasiak dira…

Mikel Lizarralderi, Tagzaniako kideari, foro batean zera irakurri diogu: Irakurtzen jarraitu

Aieneen harresia

Mateok, 4.Bko ikasleak, testu hau kopiatu du wikipediatik:

Aieneen Harresia edo Erosten Harresia judutarrentzat toki sakratua da. Euste harresi bat ere bai. Herri iritziaren arabera, Jerusalemeko Tenpluaren azken arrastoa izango litzateke, judaismoaren eraikinik sakratuena.

Bertan, judutar ortodoxoek otoitz egiten dute.

Arizona izenaren jatorriaz

EuskalKultura.com

Arizona AEB estatu handienetako bat.

Arizona AEB estatu handienetako bat.

ba al zenekien

The Basque etymology is the one preferred by Arizona state historian Marshall Trimble, among other specialists. The name Arizonac was initially applied to the silver mining camp, and later (shortened to Arizona) to the entire territory“.

Wikipedia ingelesatik (3.000.000 artikulu baino gehiago) kopiatua.