Artxiboa gaika: Hizkuntza

Kike Amonarrizen hitzaldia

Kike Amonarrizen hitzaldia from Goiena Komunikazio Taldea on Vimeo.

Hizkuntzen trataera bateratua – Ikuspegi komunikatiboa – etab.

Asko gustatu zait Carlos N. Diezen eta Marcos Cadenatoren diapositiba ikustaldia. Gure ofizioan hobetzeko erakusten duten bidea, horixe da nik hartu nahiko nukeen bidea.

Testuaren dekalogo bat – Prezi

Bisigu izeneko blog hau aurkitu berri dut Urtza Urangari esker:
Azken mezuan utzi zuten Prezi aurkezpena: ikusgarria. Pena 2011. urtetik hona beste mezurik ez argitaratzea.

Estekak

Literaturaz


http://bisigu.blogspot.com.es/2011/11/testuaren-dekalogoa.html

Google eta euskararen eguna

Interneten  zerbitzurik erabilgarri eta erabiliak baldin badaude, horietakoak Google ingurunekoak.

gmail lokalizaturik dago, Google Translatek ere aspaldian euskara ere gehitu zuen bere hizkuntza zerrendara, youtube aspaldidanik ageltzen zaigu euskaraz…

Google plataforma osoa euskaraz ikusi nahiko genuke batzuk. Bilatzailea eta beste zerbitzu batzuk euskaraz ikustearekin konformatu beharko, oraingoz.

Euskararen eguna ospatzeko egun horretako Googleren logoa euskara sustatzea nahiko lukete batzuk. Ikus:


http://www.eusko-ikaskuntza.org/ene/

Euskararen egunean Google bilatzailean sartu eta honako edo antzeko ikurra ikusi nahi izango zenuke? Erantzuna baiezkoa bada, zoaz eta sinatu eusko-ikaskuntzaren orrian.

Hizkuntzen mitoak – Juan Carlos Moreno Cabrerak gaztelaniarenak aipatu

J.C. Moreno Cabreraren esanetan, gaztelania sustatzeko asmatu diren 6 mitoak:

  1. - Abolengo documental del español. El español es una lengua romance documentada desde hace muchísimos siglos. Las glosas emilianenes, están escritas en castellano antiguo. Las jarchas también…
  2. Las grandes virtudes (intrínsecas) del castellano primitivo explican su posterior éxito, su posterior extensión.
  3. Castellano > español. Conversión.
  4. El castellano es un dialecto del español. (Como el andaluz, el extremeño…)
  5. Español = Lengua Común (La lengua que permite que nos entendamos todos sin problemas en medio mundo).
  6. Español lengua Global, carácter internacional.
    -

Euskara, -ustez-, sustatzeko mitoak ere baditugu:

- Euskara Europako hizkuntzarik zaharrena da.
- Euskarak milaka urtetako erasoa jaso duen arren, bizirik iraun.
- Euskara (edo euskararen familiako arbaso zuzena) Europa (Mendebalde) osoan hitz egin zen duela milaka urte batzuk.

Gaurko mito batzuk aipatzearren, –ez gara Astarloa edo Sabino Arana aipatzen hasiko–, euskararen kontrako mitoak ere zerrenda daitezke:

- Euskara oso hiztun gutxi dauzkan hizkuntza da. (Hiztun kopuruari dagokionez, euskara munduko lehen 300-700 artean  koka daiteke; munduko 6.000 hizkuntzetatik gora dago eta gehienek hiztun gutxiago daukate, dokumentu gutxiago., interneten ikustezinago dira…

- Euskara batua guztiz artifiziala da, benetako euskaldunek ez dute euskara batua ulertzen, batua ez da euskara, ez du inork ulertzen…

- Euskara batua ikasten dutenek ez dituzte gero euskalkiak ulertuko. Euskalki bat ikasiz gero, ezin dira gero beste euskalkiak ulertu…

- Euskarak ez du balio ezta etxetik ibiltzeko ere. Bertsoak entzuteko, meza entzuteko, ETB1, Euskadi Gaztea, Ken 7, film bat euskaraz bi urtetan behin eta inork gutxik irakurriko duen liburu on bat hamabost urtean behin… Oso kultura txikia, murritza da. Ezin konparatu ingeles, gaztelaniaz edo frantsesarekin…

Mitoa gure mugetatik kanpo ere hedaturik dago:

Moreno Cabrera (gaztelaniaz + cat)

OEH deskargatu eta erabili

Euskalbar miresgarriaren bidez begiratzen dugunok ez dugu gehiegi behar… baina itzul@postaria.com banatze zerrendaren bidez Alfontso Mujikari ikasi diogu honako trikimailua Orotarik Euskal Hiztegia deskargatzeko eta erraz kontsultatzeko:

Hemendik har daiteke:

http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_content&Itemid=413&catid=228&id=279&lang=eu&view=article

16 liburukiak jaitsi behar dira, eta karpeta batean sartu guztiak. Bilaketak indizearekin egiten dira liburuki guztietan aldi berean (doaneko Acrobat Reader aplikazioa besterik ez da behar). Indizea ere jaitsi behar da: webgune horretan bertan dago (Bilaketak.zip (116 MB)).

Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak

Orotariko Euskal Hiztegia (On-line bertsioa). Euskaltzaindia.

Etorkizuneko itzultzailerik onenak?

XXI. mendean munduko hizkuntza guztiak baloratzen hasi dira. Aurrerantzean ere eleanitza izatea izango da elkar ulertzeko biderik onena? Ala etorkizun hurbilean munduko itzultzailerik onenak makinak izango dira?

Hizkuntza gutxituetako hiztun guztiek dute elebidun edo eleanitz izateko beharra? Zer da hizkuntza gutxitua? Ezagutzen duzu adibiderik?

Deep Blue – Historian lehen aldiz xakeko munduko txapeldunari irabazi zion ordenagailua. Egunen batean munduko itzultzailerik onenak ordenagailuak izango ote dira? Edo Google Translate bezalako zerbitzuren bat? [Argazkia by James the photographer (http://flickr.com/photos/22453761@N00/592436598/) [CC-BY-2.0 (http://creativecommons.org/licenses/by/2.0)%5D, via Wikimedia Commons]


Europako itzultzaile eta interpreteak

Euskara zertarako?

Onintza Enbeitari kopiatutakoa:

Garai batean niri ere euskarak horrelako zerbait iradokitzen zidan. Gure herriko hizkuntza ulertzeko gogoa, hura izan zen lehen motibazioa.

KRITIKATU – Testu bat modu kritikoan aztertzeko txantiloia

KRITIKATU – Testu bati buruz hitz egiteko edo idazten hasteko txantiloia

Islandieraz idatzitako testu baten zatitxoa. By Max Naylor, via Wikimedia Commons