Bilatu blogean
Tempus fugit…
Ekaina 2013 As_Astelehena_haste-hitz Ar_Asteartea_haste-hitz Az_Asteazkena_haste-hitz Og_Osteguna_haste-hitz Ol_Ostirala_haste-hitz Lr_Larunbata_haste-hitz I_Igandea_haste-hitz « Mai_Maiatza_laburdura 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 Azken erantzunak
Klik gehien non?
Mezu irakurrienak
Etxetik ibiltzeko
Etiketen lainoa
AEB argazki Azkue fundazioa bideo didaktika ebaluazio ebaluazioa Ekonomia eskola 2.0 etorkizun etorkizuna Euskal Herria euskara euskaraz firefox firefox euskaraz garaikide hezkuntza Historia Hizkuntza hizkuntzak IEPA! ikasi informatika Internet Iritzia irratia itzulpenak komunikatzeko gaitasuna kultura librezale Literatura mapak Musika Ning openoffice Pedagogia Politika publizitate software libre Software librea Soziolinguistika umore web2.0 wikipediahizkuntza-eta-literatura
Harpidetu
Artxiboa gaika: informatika
Now Computing – hodeiaren alternatiba bat
informatika, Informazioak, Publizitatea atalean publikatua
Now computing hitzekin laburtua
Firefox eguneratzeko Eskola 2.0 ordenagailuetan
Aspaldiko berri ona izan zen ikastetxe publikoetan Ubuntu instalaturik aurkitzea. Baten batek ondo egin zuen bere lana eta asko gara horretaz aprobetxatzen garenok…
Dena den, instalatu ziguten Ubuntu bertsioa bere garaian azkena ez bazen ere, urteak joan urteak etorri eta, gero eta zaharkituago geratzen ari zaigu. Epe luzean mantenduko den bertsio horietako bat ez dela jakin dugu eta, txarrena; Ubuntuk eguneratzeko ematen dituen erraztasunak ez dauka gaituta. Terminala zabaldu eta nik ez daukadan jakinduria behar da, esate baterako, Mozilla Firefox eguneratzeko.
Lagun batek arao hauek proposatu dizkit eta 3.6 bertsiotik 7.0 bertsiora edo 16.0 bertsiora aldatu ditut gailu batzuk baina oraindik zerbait gehiago ikasi beharko…
Hona lagunaren araoak (mila esker Luisinho!)
Terminala zabaldu eta izerditan hasi:
sudo apt-get update
sudo apt-get upgrade
Sistema ondo dagoela baieztatzeko eta sistema eguneratzeko, gero, garbiketatxoa:
sudo apt-get clean
etxea noiz edo noiz garbitzea beti komeni, gero,
sudo apt-get check
honek instalatzeko/eguneratzeko sistema ibili badabilela baieztatzeko, eta gero:
dpkg –get-selections | grep firefox
baieztatzeko instalatu nahi dugun paketea ez dagoela dagoeneko instalatuta
Instalaturik ez balego…
sudo apt-get install firefox
eta badaezpada nik, berriro ere:
sudo apt-get update firefox
Esandakoa. Kasurik onenean 16.0 bertsioraino berriztatu dut azeriaren arakatzailea eta txarrenean 7.0 hartaraino heldu naiz. (Niretzat terminalean agertzen ziren argibideak misterio hutsa).

Terminala zabaldu behar dudan bakoitzean, izerditan hasten naiz! Argazkigilea: Jppizarro (CC-BY-SA-3.0) (http://creativecommons.org/licenses/by-sa/3.0), via Wikimedia Commons
gorkaazk, informatika atalean publikatua
eskola 2.0, eskola 2.0 eguneratu, firefox eguneratu, mozilla firefox eguneratu. software librea eskolan, ubuntu eguneratu hitzekin laburtua
Nortasun digitalaz @loretahur
informatika, Internet, Iritzia, Teknologia atalean publikatua
nortasun digitala, pribatutasuna hitzekin laburtua
Gizarte sareak eta hezkuntza
Ikuspegi apokaliptikoa
Gizarte sareak oso arriskutsuak dira. Gazteekin kontuz, edo hobe, gazteei erakutsi behar zaie zenbat eta urrunago hobe. Txikitan entxufeekin eta suarekin bezala: ez ukitu! Fú!! Familiei ere erakutsi behar zaie interneten zenbat arrisku dauden. Grooming eta ciberbullying zer den ondo ez dakien batek nola opari diezaioke semeari edo alabari gailu elektroniko madarikatu horietako bat? Etxeetan, ordenagailua egotekotan, korridorean edo sukaldean, betiere, une oro, nagusien begi bistan, segundo pare batean ere ez galdu helduen kontrola. Nagusiek interneteko seguritateari buruz hamaika ikastaro egin baino lehenago eta ondo jantzita egon baino lehenago, etxean gailurik ez, eta gero, hobe adin gutxienekoei giltzarrapo gotorrak jartzea. Pasahitzak. 23 K@raKteret@ko#aK, gutxienez. Webgunerik galbidetsuenak, arriskutsuenak, saihesteko iragazkirik onenak. Antibirus onenak eta beti eguneratuak eta, batez ere, serio demonio debekatu Tuenti, Orkut, Facebook, Twitter eta Guatxap horiek guztiak!
Ume bat telefono inteligentearekin jolasten. Argazkilaria: Biswarup Ganguly GFDL – CC-BY-3.0 via Wikimedia Commons.
Irakurri gehiago >>
gorkaazk, informatika, Iritzia, Pedagogia, Psikologia, Publizitatea, Umorea atalean publikatua
didaktika, Edmodo, gizarte-sare, gossip, hezkuntza, Identi.ca, mahara, moodle, Pedagogia, sare sozial, twitter hitzekin laburtua
Interneteko konexioa oinarrizko eskubidea?
Guztiok omen dugu lan duin bat izateko eskubidea, ikasteko eskubidea, etxebizitza duin bat izateko eskubidea, eta beste hainbat eskubide.
Giza eskubideen Aldarrikapena idatzi zutenean, 1948. urtean, ez zitzaien bururatu internetean konektatzeko eskubidearena ere gehitzea.
Gaur idatziz gero, Aldarrikapenaren 26. 27. ataletan-edo, interneta aipatuko lukete? Nola?
Hona hemen interneta partekatzearen aldeko iritzi batzuk. Amarauna, aurreko batean Euskadi Irratian. Gorka Julio, Maite Goñi-eta, iritzi emale.
gorkaazk, informatika, Internet, Iritzia, Politika, Teknologia atalean publikatua
amarauna, guifi.net, Internet, konexioa, sarbide unibertsala hitzekin laburtua
Idazketa kooperatiboa
Gure ikasle guztiak Google Drive-ren bezero (edo salgai) bihurtu eta gero, ea sorkuntza kooperatiboan zer sortzen dugun
Ea ideien zaparrarada egiten dugun
gorkaazk, informatika, Informazioak, Internet, Literatura, Publizitatea atalean publikatua
Go Google, idazketa kooperatiboa, ideien zaparrada, sormena hitzekin laburtua
Google eta euskararen eguna
Interneten zerbitzurik erabilgarri eta erabiliak baldin badaude, horietakoak Google ingurunekoak.
gmail lokalizaturik dago, Google Translatek ere aspaldian euskara ere gehitu zuen bere hizkuntza zerrendara, youtube aspaldidanik ageltzen zaigu euskaraz…
Google plataforma osoa euskaraz ikusi nahiko genuke batzuk. Bilatzailea eta beste zerbitzu batzuk euskaraz ikustearekin konformatu beharko, oraingoz.
Euskararen eguna ospatzeko egun horretako Googleren logoa euskara sustatzea nahiko lukete batzuk. Ikus:
http://www.eusko-ikaskuntza.org/ene/
Euskararen egunean Google bilatzailean sartu eta honako edo antzeko ikurra ikusi nahi izango zenuke? Erantzuna baiezkoa bada, zoaz eta sinatu eusko-ikaskuntzaren orrian.
ESKARIA, gorkaazk, Hizkuntza, informatika, Internet, Iritzia, Publizitatea atalean publikatua
basque doodle, basquedoodle, doodle euskara, google euskara hitzekin laburtua
Kapitalismoa – Kooperatibismoa – Software librea
Argentinatik:
Ekonomia, gorkaazk, informatika, Internet, Iritzia, Politika, Software librea atalean publikatua
kapitalismo, kapitalismoa, kooperatibismo, kooperatibismoa, software libre hitzekin laburtua
Etorkizuneko itzultzailerik onenak?
XXI. mendean munduko hizkuntza guztiak baloratzen hasi dira. Aurrerantzean ere eleanitza izatea izango da elkar ulertzeko biderik onena? Ala etorkizun hurbilean munduko itzultzailerik onenak makinak izango dira?
Hizkuntza gutxituetako hiztun guztiek dute elebidun edo eleanitz izateko beharra? Zer da hizkuntza gutxitua? Ezagutzen duzu adibiderik?

Deep Blue – Historian lehen aldiz xakeko munduko txapeldunari irabazi zion ordenagailua. Egunen batean munduko itzultzailerik onenak ordenagailuak izango ote dira? Edo Google Translate bezalako zerbitzuren bat? [Argazkia by James the photographer (http://flickr.com/photos/22453761@N00/592436598/) [CC-BY-2.0 (http://creativecommons.org/licenses/by/2.0)%5D, via Wikimedia Commons]
Europako itzultzaile eta interpreteak
gaitasun, Garaikidea, gorkaazk, Historia, Hizkuntza, informatika, Internet, Iritzia atalean publikatua
deep blue, google translate, hizkuntza gutxitua, hizkuntzak, interprete, itzultzaile, itzultzaile automatiko hitzekin laburtua





















