Bilatu blogean
Tempus fugit…
Ekaina 2013 As_Astelehena_haste-hitz Ar_Asteartea_haste-hitz Az_Asteazkena_haste-hitz Og_Osteguna_haste-hitz Ol_Ostirala_haste-hitz Lr_Larunbata_haste-hitz I_Igandea_haste-hitz « Mai_Maiatza_laburdura 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 Azken erantzunak
Klik gehien non?
Mezu irakurrienak
Etxetik ibiltzeko
Etiketen lainoa
AEB argazki Azkue fundazioa bideo didaktika ebaluazio ebaluazioa Ekonomia eskola 2.0 etorkizun etorkizuna Euskal Herria euskara euskaraz firefox firefox euskaraz garaikide hezkuntza Historia Hizkuntza hizkuntzak IEPA! ikasi informatika Internet Iritzia irratia itzulpenak komunikatzeko gaitasuna kultura librezale Literatura mapak Musika Ning openoffice Pedagogia Politika publizitate software libre Software librea Soziolinguistika umore web2.0 wikipediahizkuntza-eta-literatura
Harpidetu
Artxiboa gaika: Informazioak
Now Computing – hodeiaren alternatiba bat
informatika, Informazioak, Publizitatea atalean publikatua
Now computing hitzekin laburtua
Gizarte sareak – gurasoak
Txipi eta Maite Goñiren lan bikaina:
hezkuntza, Informazioak, Internet, Iritzia, Pedagogia, Psikologia atalean publikatua
gizarte-sareak, Maite Goñi, Pablo Garaizar, sare sozialak hitzekin laburtua
Xalbador
Berpiztu da Twitterren. Berpiztuko da pantaileatan.
XALBADOR. Documentaire en cours from Eneko Dorronsoro on Vimeo.
Ahozkoa, Garaikidea, gorkaazk, Informazioak, Internet, Literatura, Publizitatea atalean publikatua
dokumentala, Xalbador hitzekin laburtua
Idazketa kooperatiboa
Gure ikasle guztiak Google Drive-ren bezero (edo salgai) bihurtu eta gero, ea sorkuntza kooperatiboan zer sortzen dugun
Ea ideien zaparrarada egiten dugun
gorkaazk, informatika, Informazioak, Internet, Literatura, Publizitatea atalean publikatua
Go Google, idazketa kooperatiboa, ideien zaparrada, sormena hitzekin laburtua
Hamar liburu Euskal Herrian – Zazpi etxe Frantzian
2012. urteko beste liburu batzuk (111Akademiak bidalitako zerrenda)
Garaikidea, gorkaazk, Informazioak, Iritzia, Literatura atalean publikatua
Prezi – Egun batean aplikazioa hobeto erabiltzen ikasi beharko
gorkaazk, Informazioak, Internet atalean publikatua
AEB, hauteskundeak, PREZI, USA hitzekin laburtua
Bakarkako bizio aitorrezina partekatzeko bi aukera

Ur Apalategi – Fikzioaren izterrak. Ur Apalategiren ipuin bildumari buruz solas egiteko aukera Getxon, Algortan. (Egin klik kartelean).
Kritikak:
Harkaitz Cano – Twist
Ur Apalategi – Fikzioaren izterrak.
gorkaazk, Informazioak, Irakurle klubak, irakurri beharrekoak, Literatura, Narrazio laburrak, Nobela - Eleberria atalean publikatua
Deustua, Fikzioaren izterrak, Getxo, Harkaitz Cano, irakurle klub, irakurle txoko, solasaldi dialogiko, solasaldi literario, Twist, Ur Apalategi hitzekin laburtua
LibreOffice doitzeko trikimailutxoa
Duela gutxi konturatu nintzen blog honetan gehien irakurri izan den mezua OpenOffice doitzeko trikimailutxoa dela. OpenOffice hori historiara igarotzeko bidean dagoenez, mezu haren hurrengo bertsioa prestatzea otu zait.
Gure ikastetxe publikoetan benetan Software Librea erabiltzeko aukera izango bagenu, –ez ia kudeatzaile baimenik gabeko daukagun bi bertsio ordezko horiek—, (zergatik irakasleen eta ikaslee Ubuntu bertsioa ez da bat eta berbera guztientzat?)… ikasleei eta lankideei LibreOffice deskargatzeko eta instalatzeko esango nieke.
Baina ikastetxeetan nekez instala daiteke software pakete bat, librea izan zein pribatiboa izan.
Etxean, ordea, erraz deskargatzen dira hainbat software pakete. Ubunturen software-zentrotik edo Synaptic erabiliz, esate baterako.
Niri letra-tipoak, besteak beste, deskargatzea asko gustatzen zait. Norberak bere zoroak. Horra Synaptc irekita egindako pantaila-argazki bat:
Baina egia esan behar. Hainbat letra-tipo deskargatu eta gero, azkenean, beti bizpahiru letra-tipo besterik ez ditut erabiltzen.
Egun batean, Alfios letra-tipoa gustukoa nuela iruditu zitzaidan eta handik aurrera, buelta gehiegirik eman gabe, beti Alfios 15 ezartzen dut nire lehenetsitako txantiloian; Lerroen artean 1,5 ezarri ohi dut eta bi aldeetako justifikazioa. Lehen lerroko koxka ere lehenetsita uzten dut, hasierako paragrafoetan kentzeko ohitura badut ere.
Baina goazen harira, LibreOffice dokumentu berri bat zabaltzen duzunean zeure gustuko txantiloia ager dadin, egin behar duzuna, guxi gorabehera hauxe da:
- Menu-barran, Bulegoa > LibreOffice Writer aplikazioa ireki.
- Dokumentu berri batean, utzi gehien gustatzen zaizkizun, eta lehenetsita utziko dituzun, parametroak. Esaterako, letra-tipo jakin bat, orrialde zenbakitxoa (Formatua > Orrialdea > Orri-oina; eta gero Txertatu > Eremuak > Orrialde-zenbakia) eta lehenetsita utzi gehien erabiltzen duzun hizkuntza. (Hizkuntza paketeak nola instalatu, norbaitek galdetuz gero, hurrengo mezu batean).
- Menu-barran Fitxategia > Txantiloia > Gorde (Ezarri iezaiozu izena oraintxe gordeko duzun txantiloiari. Izena honelakoa izan daiteke: “Liberation-Serif 12 – eu – orri-oin zenbakitxoekin”.) Nire goiko pantaila-argakian ikusten den legez, nik txantiloiari Alfios 15 deitu diot.
- Menu barran berriro ere Fitxategia > txantiloia > Antolatu (orain bakarrik falta zaizu topatzea txantiloia lehenetsita bezala ezartzeko aukera). Begiratu eskuinean behean.
- Eta itxi leihatilatxoa. Hurrengoan, LibreOffice-n sartzen zarenean orain lehenetsitako txantiloia topatuko duzu. (Txantiloi asko presta daitezke, jakina, eta batetik bestera igaro).
didaktika, gorkaazk, informatika, Informazioak, Software librea, Teknologia atalean publikatua
deskargatu, letra-tipoak, LibreOffice, openoffice, Synaptic, txantiloi, txantiloia, txantiloiak hitzekin laburtua
Zenbakien giltza beti piztuta (Bloq-Num giltza)
Hezkuntza Sailak eskura jarri dizkigun ordenagailuetan Linux erabiltzeko aukera egin baduzu, agian niri bezala gertatuko zaizu. Nahiago zenuke ordenagailua piztu eta berehala, lehenetsita, zenbakiak txertatzeko eskuineko giltzak gaiturik aurkitzea.
Interneten bilatu dut errezeta edo araoa eta probatu dudan lehena ondo ibili zait.
Hauxe da araoa:
1.- Zabaldu terminala. (Lasai, inork ez zaitu ikusten).
2.- Idatzi hauxe terminalean: gksudo gedit /etc/gdm/Init/Default
Oharra kontu hauetan ni baino hasi-berriagoentzat. Araoa idazterakoan zurigunetxoak-eta oso garrantzitsuak dira. Oso zehatza izan behar.
3.- Sartu kudeatzailearen pasahitza.
4.- Zabalduko zaizun gedit leihoan, behean, “exit 0″ horren gainean, kopiatu arao hau:
if [ -x /usr/bin/numlockx ]; then
/usr/bin/numlockx on
fi
Gorde eta irten.
5.- Berrabiarazi sistema.
KDErekin bide errazagoa:
Bilatu giltzadia doitzeko leihatilatxoa eta ezarri piztuta:
gorkaazk, informatika, Informazioak atalean publikatua
blok num tekla, blokeatu, blokeatu zenbakiak, bloq num giltza, Bloq_Num, giltzadia, zenbakiak blokeatu, zenbakiak blokeatzeko, Zenbakien giltza, Zenbakien giltza blokeatu hitzekin laburtua

























