Artxiboa gaika: Literatura

Antisistema

Moztu baino lehenagokoa:

Hogei urtez kazetaritzan. Denetarik egiten. Hamaika urtez mandatuak egiten. Ekar ezak kafetxo bat, hik bai hik eskua kafe makinarekin! Nork egin nahi dik ehiztari eta arrantzaleen manifestazioarena?

Kazetaritza ikastea erabaki zuenean, ez zion inori esan baina beste amets batzuk zeuzkan. Ez zen, ez, ameslari horietako bat, kazetaritzak mundua aldatzen lagunduko duela uste duten horietako bat baina tira… Egunen batean erreportaje batekin zerbait aldatzen lagunduko zuela uste zuen.

Hogei urtez ofizioan eta, egia esan, une haietan pentsatzen hasia zen askoz neke handiagoak hartuak zituela bere karreran bere bide propioa egiten gauzak nola edo hala aldatuko zituen zerbait argitaratzeko lanetan baino.

Halako batean gonbidatu zuten tertulia hartan parte hartzera. Bera izan zen harritu zen lehena. Besteen iritzien aurrean, bere iritziak iraultzaileak, antisistemikoak ematen zuten. Horrela aurpegiratu zion kide batek: antisistema bat zara!

Enbitea ironiaz eraman. Antisistema ni? Bai zera! Hauxe da egon litezkeen sistemetatik hoberena! Bizpahiru problema besterik ez daude: sistemak ez ditu ez ondasunak, ez ardurak eta ez lana behar bezala banatzen. Eta sistemak sortzen dituen aberastasunak ez ditu gogoan oinarrizko behar asko. Gosea munduan eta janariak estoldetatik behera. Etxebizitzak hutsik eta kaleratze masiboak. Sistemak futbola eta zirku mediatikoa; museoetan ferietako ertilanak; merkatuan 24 kilateko gurutzefikak, zentral nuklearrak, ferrariak eta tanke hegalariak; prentsan txutxu-mutxuak…

Bere azken tertulia izan zen.

Behin presidenteari zapata bat botatzeko plana izan zuela diote bere etsaiek baina prentsa aretoan sartzen lortu bazuen ere, bere aurrean plasma pantaila erraldoi bat besterik ez omen zuen aurkitu.

País Serio

Unai Elorriaga Leioan 2013-01-23

Urtarrilaren 23an, asteazkenarekin, Kultur Leioan, 4. solairuan [via Kultur Leioa (Goyo) Kartela]

Unai Elorriaga idazle getxoztarra (by UKBERRI.NET CC-BY-2.0 , via Wikimedia Commons)

Xalbador

Berpiztu da Twitterren. Berpiztuko da pantaileatan.

XALBADOR. Documentaire en cours from Eneko Dorronsoro on Vimeo.

Idazketa kooperatiboa

Gure ikasle guztiak Google Drive-ren bezero (edo salgai) bihurtu eta gero, ea sorkuntza kooperatiboan zer sortzen dugun

Ea ideien zaparrarada egiten dugun

Hamar liburu Euskal Herrian – Zazpi etxe Frantzian

2012. urteko beste liburu batzuk (111Akademiak bidalitako zerrenda)

Ezpalak – Beste oihartzun bat

Gustatu zaizkit Ezpalak blog horretan kargatutako mezu gutiak, hauxe ere bai:

Hutsak – Hitzak

(Izenburu berri bat idazteko atrebentzia ere!)

Amodiozko gutunak – Lehiaketako Irabazleak

Horra Amodiozko gutunak 2012 lehiaketako irabazleak:


Elkar maite

Two Lovers By Jamiehutton CC-BY-SA-3.0 (http://creativecommons.org/licenses/by-sa/3.0), via Wikimedia Commons


Aurreko astean Eguzkiñek erakutsi zigun bideoa:

Bakarkako bizio aitorrezina partekatzeko bi aukera

Harkaitz CANO - Twist - Eleberriari buruz solasaldia egiteko aukera Deustuko Bidarte udaltegian.

Ur Apalategi – Fikzioaren izterrak. Ur Apalategiren ipuin bildumari buruz solas egiteko aukera Getxon, Algortan. (Egin klik kartelean).

Ur Apalategi – Fikzioaren izterrak

Kritikak:
Harkaitz Cano – Twist
Ur Apalategi – Fikzioaren izterrak.

KRITIKATU – Testu bat modu kritikoan aztertzeko txantiloia

KRITIKATU – Testu bati buruz hitz egiteko edo idazten hasteko txantiloia

Islandieraz idatzitako testu baten zatitxoa. By Max Naylor, via Wikimedia Commons

IV. Ipuin eta ilustrazio lehiaketa

Irakurri esteka honi jarraiki

Ilustrazioetarako ezin dizuet gehiegi lagundu baina ipuin bat idazten baduzue prest nauzue pixka bat zuzentzeko.

Animo, 1500-2000 karaktere ez da beste munduko ezer. Folio bat, hor nonbait.