Bilatu blogean
Tempus fugit…
Ekaina 2013 As_Astelehena_haste-hitz Ar_Asteartea_haste-hitz Az_Asteazkena_haste-hitz Og_Osteguna_haste-hitz Ol_Ostirala_haste-hitz Lr_Larunbata_haste-hitz I_Igandea_haste-hitz « Mai_Maiatza_laburdura 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 Azken erantzunak
Klik gehien non?
Mezu irakurrienak
Etxetik ibiltzeko
Etiketen lainoa
AEB argazki Azkue fundazioa bideo didaktika ebaluazio ebaluazioa Ekonomia eskola 2.0 etorkizun etorkizuna Euskal Herria euskara euskaraz firefox firefox euskaraz garaikide hezkuntza Historia Hizkuntza hizkuntzak IEPA! ikasi informatika Internet Iritzia irratia itzulpenak komunikatzeko gaitasuna kultura librezale Literatura mapak Musika Ning openoffice Pedagogia Politika publizitate software libre Software librea Soziolinguistika umore web2.0 wikipediahizkuntza-eta-literatura
Harpidetu
Artxiboa gaika: Politika
Krisiaren kausa. Beste iritzi bat
Ekonomia, Garaikidea, gorkaazk, Historia, Iritzia, Politika atalean publikatua
ekologia, Ekonomia, globalizazioa, zoriontasuna hitzekin laburtua
Interneteko konexioa oinarrizko eskubidea?
Guztiok omen dugu lan duin bat izateko eskubidea, ikasteko eskubidea, etxebizitza duin bat izateko eskubidea, eta beste hainbat eskubide.
Giza eskubideen Aldarrikapena idatzi zutenean, 1948. urtean, ez zitzaien bururatu internetean konektatzeko eskubidearena ere gehitzea.
Gaur idatziz gero, Aldarrikapenaren 26. 27. ataletan-edo, interneta aipatuko lukete? Nola?
Hona hemen interneta partekatzearen aldeko iritzi batzuk. Amarauna, aurreko batean Euskadi Irratian. Gorka Julio, Maite Goñi-eta, iritzi emale.
gorkaazk, informatika, Internet, Iritzia, Politika, Teknologia atalean publikatua
amarauna, guifi.net, Internet, konexioa, sarbide unibertsala hitzekin laburtua
Moreno Cabrera (gaztelaniaz + cat)
gorkaazk, Hizkuntza, Politika, Soziolinguistika atalean publikatua
hizkuntza politika, Juan Carlos Moreno Cabrera, Katalunia, moreno cabrera hitzekin laburtua
Kapitalismoa – Kooperatibismoa – Software librea
Argentinatik:
Ekonomia, gorkaazk, informatika, Internet, Iritzia, Politika, Software librea atalean publikatua
kapitalismo, kapitalismoa, kooperatibismo, kooperatibismoa, software libre hitzekin laburtua
Aberri txiki, aberri handi
Gure Euskal Herria ezagutzeko hona Peio Etcheverri-Ainchart irakaslearen hitzaldia:
Eta horra, norbaitek gogoratzen edo ezagutzen ez badu, goiko bideoko aurkezleak aipatzn duen Gorka Knörr-en abestia. (Mort pour la patrie esaldiarekin ezagunagoa, ziur aski).
Noiz sortu ziren Europako nazioak? Zergatik? Nola?
Iturria: ZuZeu
Aro Modernoa, Garaikidea, gorkaazk, Historia, Iritzia, Politika atalean publikatua
aberri, aberria, abertzale, Euskal Herria, Garaikidea, hegoalde, Historia, iparralde hitzekin laburtua
Ubuntu eskola publikoan
Esaten dute blogak egitea protesta egiteko beste sistema bat besterik ez dela. Eta egia esan, ikastetxeetan dauzkagun informatika sistemaren kontra koplak botatzen ibili gara noiz edo noiz.
Dena den, noiz edo noiz gauzak hoberantz doazela ere adierazi behar, publikoki. Olentzerori eskatu eta gure Olentzero fin ibili zen. DBH-1 ikasle guztientzat ordenagailu eramangarri bana ekarri zizkigun ikazkinak eta irakasleontzat ere beste eramangarri batzuk. Primeran!
Lehen, gurean, ikasgela batzuen erdi-erdian ordenagailu + proiektore sistemak zeuden tokian orain proiektorea eraman dute eta ikasgelako bazter batean arbela digitala utzi digute. Mila euro arbela ukitzeko aukera izateko. Lehen ordenagailu egonkor bat, bere armairuan, zegoen tokian orain irakasleok eramangarria igo behar dugu, kableak konektatu, eta hori guztia…

Flickr Pablog61; Pablo García; http://www.flickr.com/photos/pablog61/5495939289/
Ordenagailuak urtarriletik hona hortxe egon dira armairu ikusgarri batzuetan, bateriak kargatzen. Ez dugu egonarri eskasekoak izan behar; badirudi, laster, martxoan bertan agi denez, ikasleek gailu berriak estreinatzeko aukera izango dutela azkenik.
Bestalde, irakasleok ordubeteko trebakuntza saioa izan dugu. Nahikoa eta soberan, gure gaitasunak ezagututa, bai arbela digitalak erabiltzen hasteko, bai Win-7 eta bai Ubuntu 10.04 eta Ubuntu 11.04 erabiltzen jakiteko. Ubuntu, gainera, lau hizkuntzatan erabiltzeko aukerarekin instalatu egin digute. Bai ondo! Mila esker!!!
Oraindik ere, baina, problematxoak dauzkagu Juniper Networks izeneko firewall edo su-heziarekin. Nabigatzen ari zarela behin eta berriro zabalduko zaizu zorioneko leihatilatxoa:
Gaztelania orbangabe batean adieraziko zaizu hasieran nekez ulertuko duzun zerbait baina gero guztiok ikasi dugu leihatilatxoko kutxatilak nola bete eta nola egin aurrera. [Ikastetxeko edozein erabiltzaile izen eta pasahitzekin, aurrera].
Pantaila hori igaro eta nabigatzea libre.
Problema. Nabigatzen ari zara eta bat-batean konexioa galdu duzula antzematen duzu. “Ikertzen” hasi eta hortxe duzu berriro ere Juniper Networks hori erabiltzaile izena eta pasahitza eskatzen.
Bidaltzear zenuen mezua, gordetzear zenuen idazlana, auskalo non eta nola geratu zaizun.
Amorrua sortzen du Juniper horrek erabiltzaileon artea. Gainera, ematen zuen Ubuntu-pean oraindik ere gehiagotan jotzen zuela adarra.
Ubuntuzale batzuk ikasi dugu Juniper horren ondorio txarrei izkin egiteko trikimailutxoa:
- Zabaldu terminala (hamaikagarren bertsioan goi-goian, ezkerreko ikurrean, egin klik eta idatzi kutxatilean “terminala”; hamargarren bertsioan: Aplikazioak/Gehigarriak/Terminala).
- Idatzi terminalean, besterik gabe: ping google.com (ez “sudo” eta ez beste ezer).
- Ikusi nola terminalean behin eta berriro seinalea bidali egiten da google etxeko helbide batera. Etengabeko seinale-bidalketa horri esker ez zaigu Juniper Networks su-hesiaren zorioneko leihatilatxoa berriro zabalduko.
Trikimailu hori nahikoa omen da Juniper Network horrek behin eta berriro gure konexioa ez mozteko.
Aspaldi honetan, niri behintzat, dagoeneko ez zait zorioneko leihatilatxoa zabaltzen. Ez dakit ping horri esker ote den ala baten batek, goitik, konponketa ona egin ote duen. Azken hau bada, mila esker dagokionari.
Beste, didaktika, gorkaazk, hezkuntza, informatika, Internet, Iritzia, Pedagogia, Politika, Software librea atalean publikatua
arbela digitalak, eramangarriak, eskola 2.0, hezkuntza, juniper, juniper networks, Juniper saihestu hitzekin laburtua
Pirateria vs Edukien kopia pribatuak
Tarta bat egingo banu eta zuekin partekatuko banu, zuek zati bana jateko nik ezin izango nuke tarta osoa jan.
Ez da antzekorik gertatzen kultura edukiekin. Nik testu bat, abesti bat edo irudi bat sortuko banu (aurretik beste batzuk egindakoa plagiatuz-edo) eta gero, neuk sortutakoa, zuekin partekatuko banu, ez nintzateke testu zatiarekin, abesti zatiarekin edo irudi zatiarekin geratuko. Ez. Nik oraindik ere eduki osoa izango nuke eta zuek ere ez zatia baizik eta neuk egindakoaren kopia osoa izango zenukete.
Baina dirua tartean sartuko bagenu, tarta zatiak saltzen zer gertatuko zen argi dago. Baina edukien kopiak saltzen saiatuko banintz? Nola lortu zuek ere ez saltzea kopiaren kopiak? Nola lortu negozioa neuk egitea eta ez zeuek?
Bada indarra beharko nuke. Kopiak saltzea galaraziko lukeen indarra. Kopiak sartzea debekatuta! Norbaitek egingo balu, lapurra, pirata, itsaslapurra!
Baina norbaitek nire tarta zatia erosiko balu, zatiarekin nahiko lukeena egingo luke, berak jan edo norbaiti oparitu.
Edukiekin, ordea, ezin. Kopia bat erostea duzu baina ezin kopiarik saldu, ezin oparitu. Hori pirateria omen da…
Nola lor daiteke sortzaileek dirua irabaztea kopiak hortik zehar edonola barreiatzen badira? Nola galaraz daitezke kopia barra-barra egin eta barreiatzea? Zer iruditzen zaizu Megaupload ixtea1? Enpresa bat itxi daiteke barruan kopiaren kopietan laguntza emateagatik? Zein da zure iritzia?
Norbait animatzen da honen laburpena euskaraz prestatzen?
http://es.wikipedia.org/wiki/Derecho_de_copia_privada
http://es.wikipedia.org/wiki/Acuerdo_Comercial_Anti-Falsificaci%C3%B3n
http://es.wikipedia.org/wiki/Stop_Online_Piracy_Act
http://en.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:SOPA_initiative/Learn_more
http://es.wikipedia.org/wiki/David_Bravo
P.S. Inoiz ez dut hainbeste sinadura biltzen ikusi:
http://www.avaaz.org/en/
1 http://goiena.net/albisteak/megaupload-itxi-du-fbi-k/
1 http://zuzeu.com/2012/01/19/fbiak-megaupload-itxi-du/
1 http://www.aldakur.net/megaupload-itxi-dute-eta-orain-zer/
Ekonomia, Garaikidea, gorkaazk, informatika, Internet, Iritzia, Politika atalean publikatua
copyleft, copyright, egile jabetza, itsas ohointza, itsaslapurrak, itsaslapurreta, kopia pribatua, legez kanpoko kopia, piratak, pirateria hitzekin laburtua
Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala 10 abend. 1948
Universal Declaration Human Rights 1948
Testua euskaraz erraz topa dezakezu. Ea txineraz eta ingelesezko testu horiekin bezala diapositiba aurkezpen txukun bat prestatzen duzun!
Garaikidea, gorkaazk, Historia, Politika atalean publikatua
abenduaren 10a, Giiza eskubideen aldarrikapen unibertsala, Giza Eskubideen Aldarrikapena hitzekin laburtua

























