IEPA!

Irudi Esanguratsuen Proiektu Autonomoa, (hemendik aurrera IEPA), historiara, zientziara, arteetara eta beste hainbat edukietara irudien bidez hurbiltzeko proiektua dugu.

Proiektu honi loturiko mezua blogean sartzeko, 1. lehenengo eta behin irudi esanguratsu bat beharko dugu. Historia handiko irudia bada, hobe. 2. Irudiaren inguruan gure iruzkinak idatziko ditugu irudiari balio erantsia emateko asmoarekin. 3. Gure blog honetan argitaratuko dugu gure irudidun mezua,  iturriak ahantzi gabe.  IEPA eta zenbaki bat izenburuan jartzea dugu edo irudiaren izenburua.

Aholkua, erabili Wikimedia Commons, Open Clip Art Library, Google-irudiak, Flickr, Argazkiak.orgBeste

Irudi historikoak, argazki historikoak nahi ditugu IEPA proiekturako, baina zer da historia zuretzat?

Lehen adibidea hementxe.

Bigarren adibidea, Robertok, 4.Bkoak idatzitakoa.

Hirugarren adibidea, hau ere Robertok idatzia.

Batzuentzat

Jesukristo gurutzera

(lapurren artean)

igo zenean,

hasten da historia.

Beste batzuentzat, aldiz,

Leninek —txapela kenduz—

«Botere osoa sovieterrako»

deiadar egin zuenean,

Finlandiako geltokian.

Niretzat

David Bowiek ilea moztu zuen

egunean.

Xabier Montoia. Anfetamiña. 1983. Susa.

Iturri legez erabil daitezkeen lekuak:

Wikimedia Commons (milaka argazki metatuta dauzkaten artxiboak, lizentzia arazorik gabe eskuratzeko modukoak).

Fotos con Hª


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s