Jon Bustillori ikusi eta ikasitakoa:
Ekonomia krisiaz hitz egiten denean jendea gosez hiltzen dela bigarren planoan uzten da?
Badaude kontu garrantzitsuagoak? (Langabezia tasa, zor publikoa, arrisku-prima, burtsako gora-beherak, globalizazioa…)
Jon Bustillori ikusi eta ikasitakoa:
Ekonomia krisiaz hitz egiten denean jendea gosez hiltzen dela bigarren planoan uzten da?
Badaude kontu garrantzitsuagoak? (Langabezia tasa, zor publikoa, arrisku-prima, burtsako gora-beherak, globalizazioa…)
didaktika, Ekonomia, Garaikidea, geografia, gorkaazk, Iritzia, Publizitatea atalean publikatua
Ekonomia, gosea, partekatu, partekatzen hitzekin laburtua
Gaur alabaren eskolan biltzarra izan dugu. OMR/OOG deialdia egina zegoen. Hiruzpalau gai zerrendan. Gabon danori euskaraz eta handik aurrera gaztelaniaz. Irakurtzen jarraitu
gorkaazk, hezkuntza, Hizkuntza, Iritzia, Politika, Soziolinguistika atalean publikatua
Ekonomia, hezkuntza, jendetasuna, murrizketak, Soziolinguistika hitzekin laburtua
Ikasle batzuen arteko eztabaida. Batek iPhone bat dauka. 20€ ordainduta oparitu omen dio bere arreba nagusiak. Txinatik zuzenean ekarria. (Telefonoaren jabea eta bere familia Txinatik etorri ziren duela pare bat urte). Telefonoa liberatua dago. Orain edozein konpainiarekin egin dezake tratu jabeak, Espainian konpainia batek zeukan monopolio egoeratik aske. Barruan software librea dauka eta primeran omen dabil trepeta. Bere kide batek esan dio telefono hori pirata dela. Telefonoak liberatzea legez kanpoko ekintza dela…
–Bada jende askok egiten du– izan da bere erantzun ahula, errudun aurpegia ezin disimulatuz.
Segi irakurtzen >>>
Beste, Ekonomia, gorkaazk atalean publikatua
copyleft, copyright, Ekonomia, iPhone, jabego pribatua, liberatu, software libre, Software librea hitzekin laburtua
Interneten nabigatzen, hamaika leihotxo batera zabalik eta Friendfeed sistemari jarraiki (Jolaus << Mikel Etxarri) bideo hau ikusi dut beste bideo honen audioa entzuten ari nintzen bitartean…
Ez nau harrituko inork ez badu horri buruzko iruzkinik idazten.
Ondo ibili oporraldian
Ekonomia, Garaikidea, gorkaazk, Historia, Politika atalean publikatua
Interneten dabilen istoriotxoaren bertsioa kopiatuko dut hona:
Bazegoen behin, herri txiki batean, hotel bat. Eta hotel hartara arrotz aberats bat ailegatu zen eta bertan hilabete bat geratuko zela iragarri zuen.
500 euroko billetea jarri zion hotelaren jabeari mahai gainean bisitari arrotzak eta honek esan zion nahi zuen gela hartzeko lasai.
Abiatu zen aberats arrotza hoteleko goikoko ganbarako gela ikustera eta bitartean, hoteleko jabeak, 500 €ko billetea hartu eta harategira joan zen bere zorra kitatzera. Harakinak, billetea hartu eta abeltzainarekin zeukan zorra kitatu zuen eta honek gauza bera egin zuen, bere zorra kitatu, errotariarekin. Errotariak 500 euroak hartu eta mekanikariarekin zeukan zorra ordaindu zuen. Honek 500 euroak hartu eta hotelera joan zen hotel jabearekin zeukan bere maileguko zorra zaharra kitatzera…
Jaitsi da ganbaratik bisitari arrotza eta hobeto pentsatu duela esan du: ez da hotelean geratuko. Bere dirua atzera eskatu du. Hotel jabeak pozik eman dio dirua atzera. Aspalditik kobratu gabe zeukan eta galdutzat zeukan diru bat eskuratu berri du. Badauka non gastatu. Beste zor zahar bat kitatuko du.
Ikaskizuna. Dirua dabilenean ez da krisirik ikusten. Ekonomian dirua da gehien ikusten eta neurtzen dena.
Uda honetan Deming, Lyard eta Saratxagaren liburuak irakurri nituen (eta Saratxagari buruzko zahar hura ere bai). Bideo honetan defendatzen den ideia indartzeko moduko argudioak eta adibideak topatu nituen.
Nota onak baldin badira ikasleen “soldata”, bideoan erakutsi nahi dutenarekin paralelismorik ondoriozta liteke?
Ekonomia, Filosofia, gorkaazk, Internet, Iritzia, Literatura, Ning, Politika, Psikologia atalean publikatua
Deming, dirua, Ekonomia, inzentiboak, Ning, Saratxaga hitzekin laburtua
Datorren ostiralean pobreziaren aurkako eguna “ospatuko” da. Bilborako prestatu duten kartela ikusi nahi baduzu, klikatu argazkian edo hementxe.
Beste, Ekonomia, gorkaazk, Informazioak atalean publikatua
Ekonomia, gizarte ekintzak, pobrezia hitzekin laburtua

Interneten irakurri dut ekonomia krisiak hondoa jo duela eta berriro hazkunde egonkorrean sartuko garela. Bai ondo!
Batzuetan, ni ere, petraldu egiten naiz :_( Eguraldia izango da.
Ekonomia, Garaikidea, geografia, gorkaazk, Historia, Informazioak, Internet, Iritzia, Politika, Publizitatea atalean publikatua
Bihar, horrelako data borobilean, ikasturtea hasiko dugu. Serio demonio.
Data borobila. Sudokuaren data.
Txikitan gehien gustatzen zitzaigun biderketa taula. Zenbakirik handienak baina oso erraza, oso simetrikoa.
Ekonomia, gorkaazk, Informazioak, Internet, Iritzia atalean publikatua
Gaur, sukaldean endredatzen nenbilen bitartean, irratia piztuta eta Mugagabeko Albaitariak taldeko neska baten ahotsa entzuten nuen.
Nafarroako zainzuriei buruz egindako ikerketa bati buruz ari zen. Nafarroako zainzuri gehienak, zioen, Perun edo Txinatik ekarri egiten dira gaur egun. Nola da posible? Nafarroako soroak txiki geratu dira ala?
Sukaldean nengoenez hurbilen neukan zainzuri latan begiratu eta hortxe, txiki-txiki, baina hortxe: Nafarroan ekoiztuak. Txinatik ekarriak.
Mugarikgabeko Albaitariak taldeko neskak, ez dut izen-deitura harrapatu, zainzurien adibidea munduko ekonomia nola dabilen azaltzeko erabili du. Perun, esaterako, nekazaritzan dabiltzan pertsonak 90 bat US $ irabazten dute hilabetean. Nafarroako kontserba industriarentzat merkeagoa da zainzuriak Perutik ekartzea Murtxantetik baino. Eta Perun, kontu hauek direla eta ez direla, barneko merkatua hornitzetik kanpoko merkatua hornitzera igaro dira. Monokultiboak. Eta etekin, mozkin eta abar gehienak ere esportatzen omen dituzte, askotan gosea inportatuz.
Ekonomia kontuaz nik baino gehiago dakien lagun batek esan dit enpresa pilo batean gertatu dela fenomeno hori. Lehen, esaterako, lanerako mono urdinak ekoiztu eta saltzen zituztenek, orain inportatu eta saldu egiten dituzte. Errekonbertsioa? Ez, globalizazioa deitzen omen zaio fenomenoari.
Nik, Michel Houlenbecq liburuko protagonista hura bezala, gero eta gutxiago ulertzen dut ekonomiaz. Blokeoren bat izango dut.

Michel Houlenbecq Plataforma Anagrama 2002
Ekonomia, Garaikidea, gorkaazk, Iritzia atalean publikatua
Ekonomia, esportatu, garaikide, inportatu, nekazaritza hitzekin laburtua