Aspaldiko berri ona izan zen ikastetxe publikoetan Ubuntu instalaturik aurkitzea. Baten batek ondo egin zuen bere lana eta asko gara horretaz aprobetxatzen garenok…
Dena den, instalatu ziguten Ubuntu bertsioa bere garaian azkena ez bazen ere, urteak joan urteak etorri eta, gero eta zaharkituago geratzen ari zaigu. Epe luzean mantenduko den bertsio horietako bat ez dela jakin dugu eta, txarrena; Ubuntuk eguneratzeko ematen dituen erraztasunak ez dauka gaituta. Terminala zabaldu eta nik ez daukadan jakinduria behar da, esate baterako, Mozilla Firefox eguneratzeko.
Lagun batek arao hauek proposatu dizkit eta 3.6 bertsiotik 7.0 bertsiora edo 16.0 bertsiora aldatu ditut gailu batzuk baina oraindik zerbait gehiago ikasi beharko…
Hona lagunaren araoak (mila esker Luisinho!)
Terminala zabaldu eta izerditan hasi:
sudo apt-get update
sudo apt-get upgrade
Sistema ondo dagoela baieztatzeko eta sistema eguneratzeko, gero, garbiketatxoa:
sudo apt-get clean
etxea noiz edo noiz garbitzea beti komeni, gero,
sudo apt-get check
honek instalatzeko/eguneratzeko sistema ibili badabilela baieztatzeko, eta gero:
dpkg –get-selections | grep firefox
baieztatzeko instalatu nahi dugun paketea ez dagoela dagoeneko instalatuta
Instalaturik ez balego…
sudo apt-get install firefox
eta badaezpada nik, berriro ere:
sudo apt-get update firefox
Esandakoa. Kasurik onenean 16.0 bertsioraino berriztatu dut azeriaren arakatzailea eta txarrenean 7.0 hartaraino heldu naiz. (Niretzat terminalean agertzen ziren argibideak misterio hutsa).

Terminala zabaldu behar dudan bakoitzean, izerditan hasten naiz! Argazkigilea: Jppizarro (CC-BY-SA-3.0) (http://creativecommons.org/licenses/by-sa/3.0), via Wikimedia Commons























