Artxiboa laburpen hitzeka: gizarte-sare

Gizarte sareak eta hezkuntza

Ikuspegi apokaliptikoa

Gizarte sareak oso arriskutsuak dira. Gazteekin kontuz, edo hobe, gazteei erakutsi behar zaie zenbat eta urrunago hobe. Txikitan entxufeekin eta suarekin bezala: ez ukitu! Fú!! Familiei ere erakutsi behar zaie interneten zenbat arrisku dauden. Grooming eta ciberbullying zer den ondo ez dakien batek nola opari diezaioke semeari edo alabari gailu elektroniko madarikatu horietako bat? Etxeetan, ordenagailua egotekotan, korridorean edo sukaldean, betiere, une oro, nagusien begi bistan, segundo pare batean ere ez galdu helduen kontrola. Nagusiek interneteko seguritateari buruz hamaika ikastaro egin baino lehenago eta ondo jantzita egon baino lehenago, etxean gailurik ez, eta gero, hobe adin gutxienekoei giltzarrapo gotorrak jartzea. Pasahitzak. 23 K@raKteret@ko#aK, gutxienez. Webgunerik  galbidetsuenak,  arriskutsuenak, saihesteko iragazkirik onenak. Antibirus onenak eta beti eguneratuak eta, batez ere, serio demonio debekatu Tuenti, Orkut, Facebook, Twitter eta Guatxap horiek guztiak!

Ume bat telefono inteligentearekin jolasten. Argazkilaria: Biswarup Ganguly GFDL – CC-BY-3.0 via  Wikimedia Commons.

Irakurri gehiago >>

Irakurtzen jarraitu

Tweeterren alternatiba: identi-ca. Euskalduna eta libreagoa.

Librezale taldeko, blogsoviet taldeko eta beste batzuen lanari esker, badago euskarazko gizarte-sare on bat eskura: identi-ca.

Ez gara Tweeter eta identi.ca konparatzen hasiko. Lehenengoa askoz zabalduagoa dago baina bigarrena libreagoa omen da eta orain euskaraz oso eskura daukagu.

Kontua zabaldu ahal duzue eta euskaraz idazten duten lagunen jarraitzaile bilakatu. Eta euskaraz mezu laburrak argitaratzen hasi, jakina.

Identi.ca gizarte-sarea orain euskaraz. (Egin klik irudian).

Ikus: http://librezale.org/2012/04/20/identi-ca-orain-euskeraz/

https://identi.ca/librezale

http://status.manillar.es/

http://status.blogsoviet.com/

http://sustatu.com/1334918284

http://zuzeu.com/2012/04/20/identi-ca-euskaraz-tweeter-baino-txori-askeagoa/