Urtarrilaren 23an, asteazkenarekin, Kultur Leioan, 4. solairuan [via Kultur Leioa (Goyo) Kartela]

Unai Elorriaga idazle getxoztarra (by UKBERRI.NET CC-BY-2.0 , via Wikimedia Commons)
Urtarrilaren 23an, asteazkenarekin, Kultur Leioan, 4. solairuan [via Kultur Leioa (Goyo) Kartela]

Unai Elorriaga idazle getxoztarra (by UKBERRI.NET CC-BY-2.0 , via Wikimedia Commons)
Garaikidea, Literatura atalean publikatua
hitzaldia, Literatura, unai elorriaga hitzekin laburtua
Nire izenkideak, Gorka Bereziartuak, honako artikulua argitaratu du Euskadi Literatura Sariaren inguruan:
Hemendik aurrera Euskadi Literatura Lehiaketa
Zer uste duzue? Sariaren baldintza berriekin aurrera ala atzera egin dugu? Zergatik?
Garaikidea, gorkaazk, Informazioak, Iritzia, Literatura, Ning atalean publikatua
Euskadi Literatura Lehiaketa, Euskadi Literatura Saria, Euskadi Saria, lehiaketa, Literatura, Literatura Lehiaketa, Literatura Saria, saria hitzekin laburtua
Aurreko urtarrilaren 29an, Jon Arretxe idazlea Mungiako BHIko ikasle batzuekin egon zen, besteak beste 3.A eta 3.B geletako ikasle batzuekin.
Ikasle hauei bere hitzaldia nahiko interesgarria iruditu zitzaien. Idazlearekin bere Zazpi kolore liburuari buruz hitz egin genuen. 2000. urtean argitaraturiko liburua.
Ikasle bati gehien gustatu zitzaion argazkia krokodiloena izan zen, beste bati saguzar zopa egiteko saltokiarena, beste bati asko gustatu zitzaion zubi txiki-estu arriskutsuaren argazkia, beste bati Jon idazlearen bizikleta basamortuaren erdian, Tubabu liburuaren azalekoa…
Idazleari galdera asko egin genizkion bukaeran… Baina beste galdera batzuk egiteko gogoarekin geratu ginen,
Esaterako:
Bidaiak, Informazioak, Literatura, Nobela - Eleberria atalean publikatua
Bidaiak, jon arretxe, Literatura, mungia bhi, zazpi kolore hitzekin laburtua
Gaur Angel Errori asteazkenero Euskadi Irratian goizeko irratsaioan egiten dioten elkarrizketa entzuteko aukera izan dut. Kontua zen ea zeintzuk izan ote diren aurtengo libururik onenak.
Angel Errok bere kritika sariak oparitu ditu beste batzuetan Jon Kortazarrek egin izan duen legez.
Kontua prestatu barik zeramala aitortu du apal-apal eta bere lehen sarietako bat azken momentuan bururatu zaiola esan du azkenean eta irakurri gabe zeukala adierazi du… Antzerki hutsa Angel Erroren erroreak?
Antzerkia izan bada nahiko ondo egin du. (Bere lagunen bat ez haserretzeko edo gehiegi ez haserretzeko, hori eta gehiago egin behar!).
Atzekoz aurrera eman du zerrenda eta aurkezleari eta soinu-teknikariari ez die nahi beste danbor-erredoble jartzen utzi.
Hona Angel Erroren 2009ko kritika sariak:
Bosgarrena, baina ez besteak baino gutxiago, (bostak ausaz kokatu dituela argitu du hasi baino lehen):
5. Jurgi KINTANA, 2009, Urre urdinaren lurrina. Pamiela.
Izenburu dotore eta poetikoa Angelek ez omen zuen buruz ondo gogoratzen…
Entsegua. Euskal literaturaren historiarekin interesa dugunontzat liburu erakargarria. Ondo idatzia, laburra… Edozein zerrendatan aipatzeko modukoa. [Iban Zalduak ere Gasteizko Irakurle Klubean irakurtzeko hautatu du, eta bide batez gure klasikoetako bat berrirakurtzeko eskatu digu, Etxeberri medikua].
4. Aingeru EPALTZA, 2009, Izan banintzen Nafarroako errege, Elkar.
Nobela historikoa, Nafarroako erresumako azken boladak, trilogia baten zatia… Irakurterraza… Angelek bapo goraipatu du bere herkidea.
Irakurri beharko…
3. Hedoi ETXARTE & Alain M. URRUTIA. 2009. Ihes ederra. Alberdania.
Beste herkide, gidoigilea, goraipaturik. Errespetu osoz, nobela grafikoari komiki estatusa eman dio Angelek eta nazioartean gailurrean kokatu du produktua. Guri, protagonista baten bloga gustatzen zaigu, eta produktua bera ere bai.
2. Mikel PERUARENA, 2009, Ez obeditu inori, Susa. Elkarrizketa hau egin zioten Ereñoztarrari Gasteizko Hala Bedi Irratian. Bere lehen nobelarekin asmatu duela ematen du.
Lehen saria, azken unean liburu on bat gogoratu, eta bi idazlanei ex aequo banatu du Angelek:
1b. Fermin Etxegoien, 2009, Autokarabana. Pamiela.
Honek ere bere lehen nobelarekin asmatu duela ematen du. Angel Errok entzun dituen erreferentziengatik, irakurri baino lehenago saritu du. Geuk ere irakurtzeko asmoa.
1a. Joseba Gabilondo. 2009, Apokalipsia guztioi erakutsita. Erein.
Narrazio laburren bilduma, 8 istorioko bilduma honek ere aurten arrakasta handia izan du. Iban Zalduaren ikasturte honetako Gasteizko Irakurle Kluberako hautatua hau ere. Saren zortzi istorio horietarik lau daudela irakurri diogu Mikel Ayerberi eta oraintxe hasiko gara bila.
gorkaazk, Iritzia, Literatura, Ning atalean publikatua
garaikide, kritika, Literatura, Ning, saria hitzekin laburtua
Euskaraz egiten den literaturarik onenari buruz zerbait entzun nahi baduzue, klikatu beheko irudian
Garaikidea, gorkaazk, Hizkuntza, Literatura, Ning atalean publikatua
itzulpenak, Literatura, Ning, unibertsala hitzekin laburtua
gorkaazk, Hizkuntza, Internet, Literatura, Pedagogia atalean publikatua
idatzi, Literatura hitzekin laburtua
Ez nuen nire kiniela asmatu.
Aurtengoan poeta batek eramango zuela esatearekin bai, asmatu egin nuen baina bi poeten artean apustu askoz seguruagoa Xabier Lete zirudien arren nire txanponak Garderen alde egin zuen.
Datorren urtean txanpona utzi eta kristalezko bola bat lortu beharko.
Merezi zenuen, Xabier Lete! Ea poz txikitxoren bat behintzat ekartzen dizun!
[Gaur Arantxa Iturbek gidaturiko irratsaio hura entzun dut. Merezi duela uste dut]
…Gizonen lana jakintza dugu
ezagutuz aldatzea…
Xabier LETE
gorkaazk, Informazioak, Lirika, Literatura, Ning atalean publikatua
audio, irratia, Literatura, Ning, poesia, saria hitzekin laburtua
Euskal literatura zaleontzat dagoen webgune ezagun bikainak, armiarma.com, gaur, erasoa pairatu du.
Arazoa azkar konpontzea espero dugu.
P.S. Zorionez, egun gutxitan konpondu dute.
gorkaazk, Informazioak, Internet atalean publikatua
eraso, Internet, Literatura hitzekin laburtua
Garaikidea, gorkaazk, Literatura atalean publikatua
garaikide, itzulpenak, Literatura, Ning hitzekin laburtua
Literatura Eskolaren 09/10 egitaraua
gorkaazk, Informazioak, Literatura, Pedagogia, Publizitatea atalean publikatua
Literatura, Ning hitzekin laburtua