2009ko uztailaren 16a, egun handia munduarentzat: euskal wikipedia 40.000 artikulu edukitzera iritsi zen. (Eta Assarrek urteak bete zituen).

Wikipedia, entziklopedia librea
Txopiren artikulua irakurrita, ez zait balio erantsi handiko ezer bururatu, baina galderatxo bat bururatu zait ea etorkizuna aurreikusten nolako dohainak erakusten ditugun:
Noiz ailegatuko gara Euskal Wikipedian 50.000 artikulu izateraino?
Euskarazko wikipedian behar ditugun artikuluak
Munduko edozein wikipediak beharko lituzkeen artikuluak
Badakizu zenbat artikulu dauzkate, dagoeneko, ingelesez? (Begiratu ondo Wikipediaren azalean). (2009-08-17an, 3.000.000 artikulutaraino iritsi ziren).
Matematika kontutxo bat. Euskaraz normal idazteko gai diren pertsonen kopurua, zenbaki borobiletan ematearren, 500.000 baldin bada, eta komunitate horrek 40.000 artikulu ekoiztu baldin baditu, proportzio horretan, 3.000.000 artikulu ekoiztu duen komunitateak zenbat pertsonetakoa izango da?
Zenbaki erlatiboetan nola gabiltza ingelesezko komunitatearekin erkaturik?
Atsegin dut:
Atsegin dut Kargatzen...
gorkaazk, Informazioak, Internet, Iritzia, matematika atalean publikatua
artikulu, entziklopedia, estatistika, etorkizun, kalkulu, libre, matematika, proportzio, wikipedia hitzekin laburtua