Wikipedia, noizko 50.000?

2009ko uztailaren 16a, egun handia munduarentzat: euskal wikipedia 40.000 artikulu edukitzera iritsi zen.  (Eta Assarrek urteak bete zituen).

Wikipedia, entziklopedia librea

Wikipedia, entziklopedia librea

Txopiren artikulua irakurrita, ez zait balio erantsi handiko ezer bururatu, baina galderatxo bat bururatu zait ea etorkizuna aurreikusten nolako dohainak erakusten ditugun:

Noiz ailegatuko gara Euskal Wikipedian 50.000 artikulu izateraino?

Euskarazko wikipedian behar ditugun artikuluak

Munduko edozein wikipediak beharko lituzkeen artikuluak

Badakizu zenbat artikulu dauzkate, dagoeneko, ingelesez? (Begiratu ondo Wikipediaren azalean). (2009-08-17an, 3.000.000 artikulutaraino iritsi ziren).

Matematika kontutxo bat. Euskaraz normal idazteko gai diren pertsonen kopurua, zenbaki borobiletan ematearren, 500.000 baldin bada, eta komunitate horrek 40.000 artikulu ekoiztu baldin baditu, proportzio horretan, 3.000.000 artikulu ekoiztu duen komunitateak zenbat pertsonetakoa izango da?

Zenbaki erlatiboetan nola gabiltza ingelesezko komunitatearekin erkaturik?

Advertisements

4 responses to “Wikipedia, noizko 50.000?

  1. Aupa Gorkaazk:

    Nik ez dut bota duzun galderaren erantzuna, baina Mikel Olasagastik dio urte hau bukatu orduko lortu daitekeela euskarazko Wikipedia 50.000 artikulura heltzea:
    http://www.gaur8.info/edukiak/20090807/150893/Ospakizunak

    Hala ere, Wikipediako zenbakiak aipatzen diren bakoitzean gertatzen den bezala, artikulu kopuruaz gain, artikuluen luzerak eta kalitateak duen garrantzia ere aipatu nahi nuke:
    http://ttiki.com/5626

    Eskerrik asko zure aipamenagatik eta baita Wikipedian egiten duzun lanagatik!

  2. Baietz 50.ooo artikuluetaraino, 2.010 urtea amaitu baino lehen!

  3. Pingback-a: Euskal Wikipedia nik uste baino azkarrago doakigu « Bihar da berandu

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s