SGAEren tirania

Presidiario-Erramuntxo

Atzo informatika denda baten beharra eta batean sartu nintzen, Bilbon. Aste Nagusia eta gehienak itxita. Zabalik topatu nuen lehenean errenkada. Kalean bero sapa barruan aire egokiturik ez; ekologikoago eta egarria egiteko hobe.

Aurreko emakumeari, sarrailagile batengana jotzeko aholkatuz, saltzaileak azkar esan zion agur. Hurrengo bezeroak SATA disko gogor txiki bat erosi behar zuen, “bere” enpresarako, informatikalaria nonbait. Diskoagatik 54 bat euro eskatu zizkioten. Ebayn askoz merkeago zeudela baina tira, presaz zebilela esan zion saltzaileari erosleak, eta berak ez zuela ordainduko, beraz berari bost. Hitz egiten zuten moduagatik aspaldiko lagunak edo ezagunak behintzat bazirela argi zegoen. Saltzaileak diskoak berez 40 euro baino gutxiago balio zuela aitortu zion baina 14 euro SGAErentzat izango zirela. Horraino ez nintzen gehiegi harritu. Elizak hamarrena, hauek laurdena, historia ez duk amaitu Fukuyama

Harrigarriena hurrengoa izan zen, erosleak, diskoa bere motorrean eroateko, (kaskoa zeukan galtzarbean), dokumentu bat sinatu behar zuen. Izen-deiturak eta NAO zenbakia idatzi behar letra txiki pilo bat zeukan lauki baten azpian… (Dokumentu osoa gaztelania hutsean, dena esan behar). Erosleak, praka jaisteari buruzko ulertu ez nizkion hitz batzuk marmarkatuta, azkar bete zuen dokumentua, sinatu, ordaindu eta alde egin zuen.
Nire txanda zen. Bilbo jaietan dagoela gogoratu eta bilbainadak entzuteko presa sentitu nuen.

P.S. Irakurtzeko modukoa iruditu zait post hau

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s