Ekonomiaz

Ekonomiaz ulertu nahian

Ekonomiaz ulertu nahian

Gaur,  sukaldean endredatzen nenbilen bitartean, irratia piztuta eta Mugagabeko Albaitariak taldeko neska baten ahotsa entzuten nuen.

Nafarroako zainzuriei buruz egindako ikerketa bati buruz ari zen. Nafarroako zainzuri gehienak, zioen, Perun edo Txinatik ekarri egiten dira gaur egun. Nola da posible? Nafarroako soroak txiki geratu dira ala?

Sukaldean nengoenez hurbilen neukan zainzuri latan begiratu eta hortxe, txiki-txiki, baina hortxe: Nafarroan ekoiztuak. Txinatik ekarriak.

Mugarikgabeko Albaitariak taldeko neskak, ez dut izen-deitura harrapatu,  zainzurien adibidea munduko ekonomia nola dabilen azaltzeko erabili du. Perun, esaterako, nekazaritzan dabiltzan pertsonak 90 bat US $  irabazten dute hilabetean. Nafarroako kontserba industriarentzat merkeagoa da zainzuriak Perutik ekartzea Murtxantetik baino. Eta Perun, kontu hauek direla eta ez direla, barneko merkatua hornitzetik kanpoko merkatua hornitzera igaro dira. Monokultiboak. Eta etekin, mozkin eta abar gehienak ere esportatzen omen dituzte, askotan gosea inportatuz.

Ekonomia kontuaz nik baino gehiago dakien lagun batek esan dit enpresa pilo batean gertatu dela fenomeno hori. Lehen, esaterako, lanerako mono urdinak ekoiztu eta saltzen zituztenek, orain inportatu eta saldu egiten dituzte. Errekonbertsioa? Ez, globalizazioa deitzen omen zaio fenomenoari.

Nik, Michel Houlenbecq liburuko protagonista hura bezala, gero eta gutxiago ulertzen dut ekonomiaz. Blokeoren bat izango dut.

Michel Houlenbecq _ Plataforma _ Anagrama_2002

Michel Houlenbecq Plataforma Anagrama 2002

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s