Blog honen lorea ikasturtea hasi baino lehen

Zientziaberri blogaren lorea

Zientziaberri blogaren lorea

Pilar Etxebarriaren bloga berbegiratzen ari nintzela gure blog honen lorea egitea bururatu zait.

Harrituta geratu naiz aplikazioa blogaren lorea berehala egiten hasi delako baina nik espero baino dinamikoagoa izan da kontua eta hamar minutu igaro eta oraindik ez du prozesua bukatu.
Pazientzia handiegirik ez dudanez, edo denbora askorik ez dudanez, screengrab, aviary edo fireshot erabilita,  firefoxen gehigarri bikain horietako bat erabilita, irudiaren argazkia egin eta koloreen azalpenak kopiatzen saiatu naiz baina, prozesua bukatu gabe zebilelako-edo, ezin. Horregatik zientziaberrikoen lorea kopiatu dut hortxe goian.

Mila esker Pilarri eskatu gabe lapurtu diodan opariagatik eta zer esanik ez,  dena doan-eta  aplikazioa eskaini duen Marcel Salathe horri, erabili dituen kodeak begi bistan utzi eta guzti. (Standford University, California)

webpages as graphs

webpages as graphs

4 responses to “Blog honen lorea ikasturtea hasi baino lehen

  1. Aupa Gorka. Sistema berak ez du txertatzen uzten, beraz pantailazo bat egin nuen lorea irudi bezala blogean sartzeko.
    Sorte ona izan zure instituto berrian. Ziur nago blog honetan sarrera pilo egongo direla . Besarkada bat.

  2. Kaixo berriro, gauzatxo bat ahaztu zait: HEDA!

  3. Zein institutotan egongo zara ikasturte honetan? Edo berritzegunean egongo zara?

    PD. Me gusta el título que le has puesto al blog. ¿En castellano sería algo así como “Para mañana es tarde”?

  4. Aupa Pilar eta aupa Carlos. Mila esker bioi eskaini didazuen arretagatik.

    Pilar, pantaila kapturatzeko nik ere arazoak izan nituen eta horretarako firefoxen hiru gehigarri bikainetarikoak erabili nituen. Azkenean, konponketatxo azkarrena, zeurea kopiatzea.

    Ikusten da blog hau ondo begiratu duzula; HEDA hori topatzea ere!

    Carlos, galderak egiten badizkidazu, tonu didaktikoa hartzeko aitzakia ematen didazu…

    Jaso ezak, bada txapa:

    Izenaren zergatia labur azaltzen saiatu naiz blogean bertan:

    Blog hau

    -eta- konjunzio kopulatiboa, ahozko hizkeran, azkar hitz egiten denean-eta, /ta/ edo /da/ ahoskatzen da. Beraz, ahozkotasunari nagusitasuna emango bagenio honela itzuliko nuke: mañana y tarde.

    Baina idatzita dagoena horrela itzuliko nuke: mañana es tarde. Eta “mañana” hitza da azpimarratuta geratzen dena hurrenkera horretan; badakizu, galdegai kontuak.

    Beste galderaren erantzuna, non ibiliko naizen beharrean aurtengo ikasturtean zehar, blog honetan bertan topatuko duzu laster.

    Ondo ibili lagunak!

Leave a reply to Carlos Diez Utzi erantzuna