09-09-09

Eneagrama

Eneagrama. Bederatzi puntadun izarra.

Bihar, horrelako data borobilean, ikasturtea hasiko dugu. Serio demonio.

Data borobila. Sudokuaren data.

Txikitan gehien gustatzen zitzaigun biderketa taula. Zenbakirik handienak baina oso erraza, oso simetrikoa.

0 1 2 3 5 6 7 8 9
9 8 7 6 5 4 3 2 0

Monopoly City Streets

Monopoly City Streets

Google enpresakoek 09-09-09 data borobila aukeratu dute  Monopoly City Street online jokoa martxan ipintzeko.

Niri Monopolya beti iruditu zait sistema kapitalista korapilotsua ulertzeko lanabes txukuna, (nire ekonomia ezagupenak ez dira inoiz monopoly jokoan jolasten ikastetik askoz haratago joan); dirua gastatzen duzu jokoaren hasieran eta gero jabego pribatuaren legeari esker dirua ateratzen diezu beste jokalariei.

Monopoly jokoak erakusten du:

  • Inbertitzea, ondo gastatzea, ona dela.
  • Batek irabazten duena, gehienetan, beste batek galtzen duela.
  • Guztiok garela berdinak hasieran. Googleren bertsioan, nik dakidala, guztiok aberatsak, oso aberatsak, izango gara hasiera-hasieratik. Hori jolasten hasteko nahikoa estimulua. Milioidun hasiera-hasieratik, eta irabaziz gero munduko aberatsena.
  • Zori kontua da, zorte kontua, inbertitzeko aukera onak izatea. Joko honetan ez dago informazio pribilegiaturik.
  • Guztiok daukagu zorte ona izateko aukera berdina. Dadoak erabiltzen ziren mahaigaineko Monopolyan. Ikusteko dago Googlekoen jokoan zein ote den inbertitzeko aukeraz ausaz banatzeko sistema.
  • Jokoa luze, oso luze egin daiteke. Nork bukatu du inoiz Monopoly partida bat? Jokoan galtzen doazenak izaten dira jokoa abandonatzeko lehenak. Haien ustez zorte txarra izan dute eta jokoa nahiko aspergarri bilakatu da.
  • Jokoan irabazten doazenak jokoa bukatzeko presa gutxiago izaten dute. Irabazten joateren arrazoia ondo jokatzen jakitea izaten da irabazleen ustez.
Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s