Identitate nazionala

Niri ere ez zait nire identitate nazionalari buruz hitz egitea batere gustatzen. Badakit nire hurko gehienei ere kontua bost axola zaiela. Inoiz gutxi galdetu didate ea espainiar edota euskalduna ote naizen. Ni ez naiz “mendebaldeko nafar” agertzen diren horietakoa izaten. Egia esan historia kontuak nahiko deprimenteak deprimigarriak iruditu zaizkit ia beti. Nahiago dut prospektiba historia baino.

Nola erori zen Nafarroako erresuma, nola eman zieten egurra katolikoek protestanteei… Aspaldiko kontuak iruditzen zaizkit. Gainera ez naiz ez katoliko ez protestante, gehienetan galtzaileak sinpatikoagoak iruditzen bazaizkit ere. Oinaztarrak, Beamountarrak, Ganboatarrak, karlistak, liberalak, errepublikarrak, nazionalak… Elkarbizitzaren herrikoa naiz ni. Gure eskola sisteman bizikidetza irakasteak  lehentasun osoa dauka.

Nire ikasleek identitate galdera egin izan didatenean ea zein taldetakoa naizen galdetzen didate. Gizonezko futbol talde profesionalei buruz ari dira, jakina. Nik osasunaren aldekoa naizela esaten diet. Osasuna-osasunaz ari izaten naiz, ez profesionalei buruz, baina ez naiz argibide luzeegietan sartzen, badaezpada.

Baina identitate galderak saihesten saiatzen banaiz ere, batzuetan ezin ihes egin. Aurreko batean Etxalarren egon ginen. Baserri-turismo etxe batean hartu genuen ostatu. Bertoko poliziak, guardia zibilak, ostatutik igarotzen diren guztientzako inprimakiak uzten ditu. Polizia batek bakarrik egin ditzakeen hamaika galdera sudurluze. Izena, deiturak, NAN identifikazio zkia., fecha de expedición, helbidea, sexua, nazionalitatea… Eta harrigarria bada ere, ostatuko emakume jatorrak esan zigun dena erantzun behar zela halabeharrez eta bi aldiz. Bai birritan. Benemeritan fotokopiagailurik ez nonbait. Edo ekologistak.

Niri horrelako inprimakiak betetzea ez zait batere gustatzen. Sexua galderari, esaterako, beti BAI, ESKERRIK ASKO erantzuteko joera izaten dut. Nazionalitateari buruzko galderari ere muzin egingo nioke pozik, baina behin erantzuten hasita, Euskal Herria idatzi nuen, euskaldunik ere Bortzirietatik igaro gaitezkeela benemeriatakoei gogorarazteko, –inprimakia gaztelania hutsean zegoen–, eta galderak kuartelean berriro egingo ez dizkidatela itxaroten.

Izan ere, nago poliziak antigualeko maixu-maixtra batzuen antzera jokatzen duela. Beraiek ondo ezagutzen duten galdera baten erantzuna eskatu eta gero ebaluatu. Eta ixilik geratzea, kale egitea omen.

P.S. Richard Stallmanen orria irakurtzen testu hau topatu dut (gustatu zaidalako kopiatu dut, jakina):

No national identity cards

I’d like to make a list of countries that do not require a national identity card, and have no plans to adopt one. If you live in or have confirmed knowledge of such a country, please send email to rms at gnu.org.

Here’s my current list of countries with no national ID cards and no plans for one: Australia, New Zealand and Canada. Australia’s previous government tried to institute national ID cards, but the Labour government dropped the plan. The Philippines has none, but I’ve recently heard India has plans to institute them.

Austria doesn’t require people to have a national ID card, but requires people to notify the police of where they are staying even for 3 days.

Norway, Denmark and Sweden don’t have ID cards as such, but they have ID numbers that citizens are forced to use frequently.

Irish plans for a national ID card were dropped.

Wikipedia has a list of identity card policies by country.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s