Inbidia, bekaitza

Zazpi bekatu nagusietako hauxe, bekaitza,  sentitzen dut Euskal Jakintza ikastolakoen lana ikusten dudan bakoitzean.

Jacques CALLOT: Zazpi pekatu mortalak; inbidia

Jacques CALLOT: Zazpi pekatu mortalak; inbidia

Ez bertoko ikasle batzuek egiten dituzten lanen kalitate miresgarria ikusiagatik bakarrik, –ikasle horiek irakasle hau baino maila hobea erakusten dute  beti–, handik eta hemendik itzuri egiten zaizkien zipriztinengatik ere bai.

Esaterako, software libre kontuetan, urte batzuk aurretik doaz. Espero dut, nahi nuke, besteok haien atzetik joatea!

Erabiltzaile bezala ibili naiz hamaika ikastetxe publikotan eta gehienetan erraz instalatu ahal izan dudan software libre bakarra Mozilla Firefox izan da. Hasieran hacker bat sentitu nintzen hau ere, Firefox instalatzea, galarazita zegoenean ikastetxeetan eta bide bat topatu nuenean Windowsen seguritate sistema kaxkarra saihesteko eta Firefox instalatzeko. (Oraingo bertsioekin erraza da. Ez naiz informatikako arduradunaren lagun mina zertan izan behar).  Mozilla Firefox, baina, erabili behar ditudan ordenagailu guztietan, banan-banan neuk instalatu behar izaten dut. Bestela Internet Explorer erabiltzea, besterik ez daukat. Gaztelaniaz, jakina. Firefoxen gehigarri bikainak erabili nahi baditut ere, ba horixe, erabiltzen ditudan ordenagailu guztietan gehigarriak banan-banan neuk deskargatu behar.

Software libre gehiago nahi izanez gero Premiako arduraduna nolabait erosi, limurtu,  mehatxatu edo seduzitu egin behar.

Eta etorkizunean? Guk, eskola publikoan, Windows 7 (sins) berri hori ere pairatu beharko dugu? Guztion diruarekin, –baita Ordizia ikastolakoen zergekin ere–,  Windows 7 hori ere erosiko ote digute EAEko administrazio publikoaren langile guztioi, nahi eta nahi ez?

Eta bitartean, hortxe, Euskal Jakintza Ikastolakoak software pribatiboa erosi barik, lan bikaina egiten hainbat arlotan betiere Ubuntu, OpenOffice eta antzeko software libre eta euskalduna doan erabiltzen.

Guk ere Softwarelibreanahidugu!!!

Ubuntu 9.10 Karmic Koala azken bertsioaren kritika bat

Advertisements

3 responses to “Inbidia, bekaitza

  1. Kaixo, Gorka!
    Mila esker diozun guztiagatik. Dena den, ez gara bakarrak. Jolausek dioen moduan, “Andaluzian bertan 190.000 ikasle inguru izango dira antzeko egoera biziko dutenak” . Ea pixkanaka-pixkanaka…

    Bide batez, esan, gure ikastolaren izena Jakintza Ikastola (http://jakintza.net) dela. Euskaljakintza DBHO 2ko Euskal Hizkuntza eta Literatura irakasgaiko bloga baino ez da. 😉 😉 Mila esker berriz ere aipamenarengatik!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s