Balio erantsi gutxiko lana

Hona hemen balio erantsi gutxiko idazlana zer den. Azalpena eta adibidea.

Lehenengo adibidea:

“Denok ikusi ditugu Microsoft-ek I’m a PC izeneko kanpainan argitaratu dituen bideoak. Oso ohikoa ez bada ere, 8 urteko ikasle batek gai hau atera zuen Ikasys proiektuan erabiltzen hasi diren Acer Aspire One ultraeramangarri berriak ikusi zituzten lehen egunean. Ordenagailuak piztu eta eurentzat ohikoa ez zen pantaila bat zabaldu zitzaienean, era guztietako iruzkinak egiten hasi ziren. Zer da hau? Euskaraz dago! Musika politagoa dauka!… Ikasle batek etxean zer edo zer ikusita eta entzunda zeukanez, protagonismoa hartu eta azalpenak ematen hasi zen. Egia esateko, dena nahasten zuten eta gaia patxada gehiagorekin jorratu beharko genukeela pentsatu nuen.Pentsatu eta baita egin ere. Ondorengo bi bideo hauek ikusi eta eztabaidatzeari ekin genion.

Open Source »

Richard Stallman »

Han sortu zen bideo hau egiteraen ideia. Egia esan behar baldin badut, ez dakit ikasle hauek zenbateraino jabetzen diren gai honetaz, baina “kontrakanpainaren” ideia gustatu zitzaien eta gidoia berehala ekoiztu zuten. Ainhitzeren letra dotorea txartelak egiteko aprobetxatu eta listo. Hortxe duzue emaitza.

Oharra: Guk ere, Microsoft-ekoek bezala, bideoa Mac batekin editatu dugu. Inkoherentzia ez dadila izan euren patrimonioa!”

Orain azalpena. Idazlan polita sartu dut kakotxoen artean pentsatuko du baten batek. Batez ere originala ezagutzen ez duen baten batek. Originala ezagututa, kopia baten kopia bat egin dudala ikusiko du. Euskal Jakintzakoek Microsoften publizitatearen kopia egin zuten. Kopia hutsa? Ez. Originala hobetu zuten, nik uste.

Nik kopiaren kopia egin dut. Hitzez hitz.

Ezin esan nik egindakoa ez duela balio erantsirik. Urruti zegoena hurbilago ekarri dut nire ikasleentzat, kakotxoen artean kopiatu dut, eta gainera iturria txintx0-txintxo aipatuko dut: IKTeroak, Magic

Are gehiago, nik ikasgelan emandako azalpen batzuen osagarri legez erabili dut goiko idazlana eta originalari izenburua aldatu diot. Izenburu originala ingelesez zegoen eta nirea euskaraz, itzuli barik.

Baina IKTeroak blog horretan zegoen testua ez badut inorentzat hurbildu, nire post honen balio erantsia = zero 😉

Advertisements

One response to “Balio erantsi gutxiko lana

  1. ulertu ere ez dut egin beno.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s