Ingelesa ikasten

Iñaki Dublineko pub batean lanean ibili zen ingelesa ikasteko

“Iñakik, elkarrizketa honetan, Dublinera ingelesa hobetzera joan zela adierazterakoan, honakoa dio: «Hara, Dublinera, iritsi nintzenetik nire hizkuntzak hitz egingo zituen jendearekin egotea ekidin nahi nuen. Ez nuen ez espainiarrekin, ez euskaldunekin egon nahi. Ahal zen neurrian, ingelesez hitz egingo zidan jendearekin nahastu nahi nuen, hizkuntza ikasi ahal izateko. Eta egia esan, arrakasta nahikoa izan nuen helburu horrekin. Birao asko ikasi nituen, -pub batean lan egiten zuen eta, pub batean nola hitz egiten da? Berarentzat oso garrantzitsua zen pub batean biraoak esaten ikastea- oso garrantzitsua iruditzen zitzaidan hori, beraiek bezala hitz egiten ikastea, nire soinua beraiena bezalakoa izateak kezkatzen ninduen. Hau da, alde fonetikoa ondo barneratzea».

Elkarrizketan aurrerago, hangoek bezalako soinua nola lortzen duen adierazten du. Eta oso modu bitxian egiten du; lanetik etxerako bidaian, honakoa dio: «Egiten nuen beste gauza bat, batez ere etxera bidean eta lanera bidean, bakarrik hitz egitea zen, ahots goraz gauzak errepikatuz eta batez ere, intonazio eta soinuetan arreta jarriz. Soinuetan ere bai, baina intonazioa asko kezkatzen ninduen gauza zen».

Ingelesa ikasten ere ahalegindu zenez eta ingeles-irakasle moderno bat topatu zuenez, gramatikarik esplikatzen ez zuena, komunikazio-egoerak esplikatzen zituena baina gramatikarik ukitzen ez zuena, galduta sentitu zen, ikastun gisa galduta sentitu zuen bere burua. Eta elkarrizketan esan zuen: «Euskaran, gramatika oso konplexua da eta beraz, normalean, modu nahiko sistematiko eta formalean lantzeko joera dago. Beraz, noski, ni eskola horietara iristen nintzen eta hori esaten nien. Nik irakasleari aditz-paradigmen taulak eskatzen nizkion. Nik taula horiek izan nahi nituen, baina berak ez zizkidan ematen, esaten zuen “esaten duzun neurrian ikasiko duzu”». Ingeles-irakaslearen modernitatea: ez da gramatikarik ematen, hizkuntza erabiliz ikasi behar duzu, ez da beharrezkoa modu esplizituan izatea. «Niri, horrek antsietatea sorrarazten zidan».

Juli Palou Sangràren hitzaldi baten zatia

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s