Norteko ferrokarrila

Norteko Ferrokarrila

Klikatu irudian emititutako irratsaioak entzuteko

Norteko tren-bideari

Aste ontan Txirritak jarriyak

1

Naparrua’tik ardo-karraio

itzai asko zan ikusi,

prankok bazauzkan iri koskorrak

beren kollare ta guzi;

zurezko ardatzak lumerarekiñ

al zan maizena iyurtzi;

denbora artan Pantorrill zuten

karreteruen nagusi.

2

Garai artako itzai koskorrak

ongi zebiltzan lanian,

Gipuzkua’n da Bizkai aldian

da Euskalerri danian,

gorputzak bapo gobernatuaz

eranian da janian;

akabo oien jornal-biria

trena etorri zanian.

3

Aditu zituztenian trenen

txistua eta marruak,

geientxuenak saldu zituzten

iriyak eta karruak,

esanaz: «Orrek jetxiko dizkik

goi oitan diran arduak».

Garai artako aien abarkak

ziran basurde-larruak.

4

Milla zortzireun irurogei ta

zazpigarrengo urtian,

lenengo trena ikusi nuen

Españia’ko partian,

bire pixka bat bistan pasa ta

iñoiz sartua lurpian;

perra berriyak erantxi dizte

andikan orañ artian.

5

Modu orretan jarri zuenak

Norteko ferrokarrilla,

jakinduriya aundiya zuen,

entendimentu abilla;

gizonik eziñ asi liteke

zaldi obiaren billa:

goizian irten Irun’dik eta

illuntzerako Madrilla.

6

Danak alkarri lagun zaiogun

illundu gabe kopetik,

indar aundiyan dijuala’re

gelditutzen da kolpetik;

iñor ezertaz biartzen bada

Donostiya’ra Madritik,

izugarrizko adelantua

jarriya dago Nortetik.

7

Linea orrek badauka zenbait

tunel, zubi ta erriyo,

bi birerekiñ ipiñi dute

sekulan baño berriyô,

eletrikako indarra eta

oinbeste guardarrayo;

gau eta egun gelditu gabe

beti zerbaiten karrayo.

8

Trenera lasai balijuake

egiñagatik zartzera,

iyo-biriak ederrak dauzka,

kotxian aixa sartze’a;

amar legua bire pasa ta

ordu beteko etxera,

lengo segunda beziñ ederra

dago oraingo terzera.

9

Eseri-alki ederrak eta

beste gauza bat on-ona:

ezertarako biartzen bada

kotxe bakoitzak komona;

lenguan antxen ikusi nuen

larogei urteko amona,

frantzes euskaldun buru-zuri bat,

Bentaberri’ko Moñoña.

10

Karbonerarik ez dute biar,

fogonerorik ain gutxi;

or biar dana: begiyak ernai

eta llabiari eutsi;

abiyatzian iriki eta

allegatutzian itxi,

gau eta egun gelditu gabe

dabill txistu ta irrintzi.

11

Gizon abilla zan eletrika

sortu zuben maisu ori,

piska-piska bat arrek graduak

bajatu zizkan subari;

orañ indarra leku askotan

kendutzen zaio urari,

garai batian merke zan baño

gaur baliyo du ugari.

12

Onla esanaz ur irakiñak

egiten zuen negarra:

«Prezisua al da beti kalderan

kiskaltzen egon biarra?

Ez daukat beste alimenturik:

suba, kia ta txingarra;

ongi miatzen baldin banazu

otzian badet indarra».

13

Berari beira jarri zitzaion

zabaldurikan besuak,

arrazoi ori ontzat artu du

eletrikako maisuak:

«Badakit zure gau ta egunak

dirala lastimosuak,

ori egiya esan badezu

itzaliko dia suak».

14

Nere munduko jakinduriya

izan da oso azala,

Jangoikuari eskatzen diyot

arren argitu nazala;

garai batian ez genekiyen

eletrikarik bazala,

orañ ur otzak dabillki trena

len irakiñak bezela.

Bertsolariya,

[1931-11-01]


Txirrita-en bertso jarriak

http://klasikoak.armiarma.com/idazlanak/T/Txirrita053.htm
www.susa-literatura.com

Norbaitek positiboa atera nahi izanez gero, 1. bilatu bertso zahar hauek on-line, musika eta guzti eta jarri non topatu duzuen hementxe bertan, iruzkinetan. 2. Kopiatu Txirritaren bertsoa gaurko euskara estandarrera, (horretarako ez da ingelesa jakin behar). 3. Egin bertsoari buruzko iruzkin on bat.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s