Ikasten.net euskaraz EITB.COM

ikasten.net

ikasten.net, ikasi euskara nahi duzun tokitik

Ikasten euskara ikasteko baliabide didaktiko berria da, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailaren mendeko hiru.com etengabeko ikaskuntzako atarian eskuragarri dauden ekimenetako baten barruan dagoena.


ikasten.net euskaraz

Ikasten euskara edozein pertsona helduri munduko edozein lekutara helarazteko diseinatuta dago, eta eskakizun bakarra Interneterako konexioa duen ordenagailu bat izatea da. Horregatik, Ikasten-ek oinarrizko hiru hizkuntzatako euskarria du: euskara, gaztelania eta ingelesa, erabiltzailearen aukeran.

Lan-ingurunea dibertigarria eta informala da, eta beste presentziazko edo online ikastaro batzuen osagarri gisa, zein hizkuntza ikasteko oinarri gisa erabili nahi dutenei zuzenduta dago.

Ikasten-ek 60 unitate ditu, ataletan banatuak eta hainbat jarduerarekin. Horrez gain, 12 errepaso-unitate eskaintzen dizkizu, ikasitakoa errepasatu eta finkatzeko. Edukien artean audioak, bideoak, hutsuneak betetzeko jarduerak, aukera anitzekoak, hitzak lotu edo sailkatzekoak, eta abar aurkituko dituzu.

Sarrera unitatean programa erabiltzen ikasteko jarraibideak dituzu. Horregatik, denbora pixka bat horri eskaintzea eskatzen dizugu, erraz eta eraginkor ikas dezazun.

Hortik aurrera, zure maila zein den erabaki dezakezu, dagokizun unitatetik hasteko. Horrela, Ikasten ahalik eta gehien aprobetxatuko duzu.

Programatik kanpo, audio eta bideo gehigarriak aurkituko dituzu, zure ordutegien arabera praktikatzeko.

Zorte ona ikastaroekin!

Eman izena!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s