Jabetza publikoaren eguna

Txopiri irakurtzen konturatu naiz pasa zaidala, urtero legez enterau barik😉,  jabetza publikoaren eguna.

Jabetza publikoaren eguna. Ikusi-makusi. Txopi.

Jabetza publikoaren eguna. By Txopi, Ikusi-makusi.

Jabetza intelektuala eta patenteak, monopolioaren antzeko zerbait dira. (Barkatu, ene ikasleok, doinu didaktikoa hartzen badut artikulu honetan, artikulu guztietan).

Zerbait berri asmatzen duenari nolabaiteko saria zor zaio, bai,
baina sorkuntza berri guztiak aurrekoen lanari esker lortu egiten dira, ezta?

Gure sistema ekonomikoak ez dakit noraino hartu dion neurria diru-sari horiei. Zergatik kobratzen dute sortzaile batzuk beste batzuk baino 1.000 aldiz handiagoak diren sariak?  Esaterako, zergatik irabazi behar zuen abeslari hark zientzilari hark baino diru gehiago?

Newtonek berak bere buruari buruz esaten zuen legez, “ipotxak gara, erraldoien sorbalden gainean doazen ipotxak”. Baina popotxo batzuk aberastu egiten dira eta erraldoi batzuk ez.

Demagun nik idatzitako artikulu hau nik neuk sortua dela osorik edo horrela izan dela erakutsi nahi dudala eta jabetza intelektualaren legeaz aprobetxatu nahi dudala.

Hasteko, izenburua aldatuko nioke eta, badazpada, ez nioke,  Txopi jaunari inolako erreferentziarik egingo, jakina, bizirik dago eta eta sortzaileari zor zaion diru-saria ez nuke berarekin konpartituko. Gero ez nuke Txopik egindako irudia erabiliko, antzeko bat egiteko lana hartuko nuke. Newton, ordea, lasai aipatuko nuke bere esaldia apokrifoa den ala ez kontuaz batere kezkatu gabe, badakit jakit Newtonen jaraunslerik ez dagoela eta egotekotan ez didala ezer eskatuko.

Nire  artikulua erregistrora eramango nuke eta norbaitek hemengo zerbait kopiatzeko asmoa izango balu baimena eskatu egin beharko lidake niri edo nire lege-ordezkariari  eta diru kopuru baten truke emango nioke baimena.

Horrela datorren 2080. urtera arte. Gero klasiko bat bihurtuko nintzateke eta nire jaraunsleek ez lukete ezer irabaziko nire kontura hortik aurrera.

Sistema hau sortzaileei laguntzeko asmatuta dago eta batzuetan sistema honi eskerrak sortzaile batzuk erruz aberastu egiten dira.

Klasikoen bertsioak egiten, sistema hau 70 urtez baino gehiago luzatu ahal da. Norbaitek orain egingo balu Newtonen Philosophiae Naturalis Principia Mathematica edizio kritikoa, hau da, liburu zahar haren kopia hutsa gehi ohar berri batzuk, erregistrora eroan eta egile eskubideak eska litzake lasai asko.

Eta nik edizio kritiko horietako bat erosiko banu, fotokopiatzeko eskubidea izango nuke? Digitalizatzeko eskubidea? Hemen eskegitzeko eskubidea?

Gauza bera musikarekin. Norbaitek Mozarten, aberastu ez zen erraldoi haren Requiemaren bertsio berri txunba-txunba bat egingo balu, erregistrora eroan eta egile eskubide guztiak bere.

Baina, sortutakoa, esate baterako, sendagaia denean?

Sendagai garestiagoak sortuko dira, besterik gabe. Arrazoi gehiago ikertzeko eta. Sendagai garestiago horiekin diru gehiago irabazteko esperantza dute batzuk, beraz gehiago ikertuko dute… Batzuk sendagai horiek ezin eskuratu geratuko direla… Zeharkako efektuak, efektu kolateralak.

Eta patentatzen dena izaki bizidun edo izaki bizidun baten zatia denean, gen bat, hazi mota bat edo?

Gogoan daukat AEBetako enpresa batek belar guztiak akabatzeko edabe bat sortu zuela eta gero edabe horrekin hiltzen ez zen soja landare berezi bat. Soja landatzen zuten eta belar “gaizto” guztiak edabe horrekin akabatzen zituzten. Monolaborantza monopolistiko itzela.  Negozio itzela. Zeharkako efekturik gabe?

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s