Toponimia eta exonimia

Nola esaten da “Nanclares de la Oca” euskaraz? Eta “Labastida”? Eta “Guinea Ecuatorial? Eta Costa de Marfil?

Ez badakizu, begira ezazu Euskaltzaindiaren webgunean. Izendegia Toponimia, Izendegia Exonimia

Primeran, baina non demontre dago Langraiz Oka eta non Boli Kosta? Euskaltzaindiakoei mapa falta zaie, ezta? Atlasa. Hiztegi moduko zerbait eskaini digute, baina gero atlas batean edo Tagzanian begiratu beharko dugu leku horiek non dauden ikusteko.

Badago on-line horrelako atlasik? Badago leku-izen guztiak euskara txukunean topatzerik interneten?

OpenStreetMap izango da agian behar genuen euskarrietan lehena. Tagzaniakoek lehen urratsak ematen hasiak dira…

Mikel Lizarralderi, Tagzaniako kideari, foro batean zera irakurri diogu:

“Dakizuen moduan EuskalMapa ekimenaren atzean Tagzania Services enpresa dago.
Proiektu hau dela eta diru laguntza eskatu genuen Gipuzkoako Foru Aldundiko
Euskara sailera.

Ebazpena abenduaren bukaeran jaso genuen baiezkoa ematen.

Horregatik pentsatu dugu zuek ere jakin behar zenutela jaso dugun diru
laguntza horren berri, baita egingo duguna ere.

Hona hemen zer izango den Euskalmapa.com eta egingo duguna:

Zer da Euskalmapa.com?

OSMn oinarritutako munduko mapa da

Toponimiaren zati garrantzitsuena euskaraz erakustea du helburutzat

– Euskal Herriko lekuez gain, munduko leku esanguratsuenak ere euskaraz
erakutsiko ditu

Zer egin behar dugu hau lortzeko?

Lekuen euskarazko izenak OSMn jarri

OSMtik datuak atera eta name:eu erakutsiko duten tileak sortu

Tile horiek zerbitzatzeko moduan jarri

Euskalmapa.com webgunea prestatu

Tagzaniak proiektu hori aurkeztu zuen, lan horren zati gehiena gure gain
hartu behar genuenez, dirulaguntza modura.

Lan txukuna egitea espero dugu eta egindakoagatik komunitate osoa probestu
ahal izango dela”.

[…]

2 responses to “Toponimia eta exonimia

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s