Ordenagailu bana ikasle guztientzat

Informatika sistema hobeak beharko genituzke geure ikastetxeetan

Gaur, 3AB taldean, argudio testuari buruz hitz egin izan dugu. Atera zaigun gaia horko goiko hori izan da. Ona litzateke gure hezkuntza sistemarentzat DBHko ikasle guztiei ordenagailu bana ematea? Gastu horrek mereziko luke? Ala alferrik botatako dirua izango litzateke?

Testua handiago ikusteko hementxe klik egin

Argudio testua idazteko arbelean bururatu zitzaizkigun ideien mapa bat egin dugu. Argudio gehienak ekonomia alorrekoak izan dira. Efrének aipatu du ordenagailuek liburuek baino iraungipen data luzeagoa daukatela. Liburuak laster geratzen dira zaharkituta eta modaz pasata, ordenagailuekin ordea urte batzuetarako inbertsioa egina daukagu. Gainera edukiak errazago berrizta daitezke. Gastatutako 300 € horiek amortizatzen direla iruditu zaigu.

Gero, esan dugu ordenagailuei esker papera aurreztuko genukeela, fotokopietan-eta. Ekologikoagoak izango ginateke, beraz.

Bestalde, liburuetan ordaintzen diren egile eskubideak garestiak dira oso. Interneten eduki asko topa daitezke musu truk, doan. Wikipedian esate baterako.

Kontrako argudiorik ere bururatu zaigu. Ikasgeletan hamaika ordenagailu sartzea ez litzateke hain erraza izango. Wi-Fi sistema onak eta argindar sistema onak beharko lirateke ikastetxe guztietan, ez ordenagailuak bakarrik. Gurean, esaterako, askotan argindar etenak izaten ditugu ordenagailu gelan, eta askotan ezin internetarekin konektatu, klabea ondo egon arren. Software hobea ere beharko genuke agian.

Interneten eta liburuetan topa daitezkeen edukiei buruz ere hitz egin dugu. Interneten denetarik topa daiteke, bai, baina testu liburuetan, ordea, norbaitek lan egin du eduki egokienak batzeko. Interneten dagoen informazio meta handi horietan galtzea erraza da. Interneten liburu asko daude, baina askotan, ez dira hain erraz irakurtzen.

Dena den, iruditzen zitzaigun interneten aukera gehiago eta hobeak topa daitezkeela eta liburuetako testu lauak baino hobeak direla hipertestuak. Baina esteketan zehar galtzeko arriskua ere, hortxe dago. Hainbeste informazio aurrean izanda, galtzeko arriskua oso handia da, baina galduta dabilenak ere asko ikas dezakete. Autodiziplina behar da bilatzen ari garen informazioren bila tinko ibiltzeko.

Bukatzeko, kontuari buruz bururatu zaizkigun hainbat zailtasun batzen ere ibili gara. Zailtasun handia dakar, ikasle eta irakasle batzuentzat, ordenagailua erabiltzea. Nork ez du ikusi noiz edo noiz pertsona bat helikopteroarena egiten atzamarrarekin teklatuaren gainean eta tekla baten gainean erori orduko laupabost segundo igaro? Erritmo horretan esaldi bat idazteko bost minutu eta hau bezalako testu bat idazteko bost ordu… Interneten lasai ibiltzeko mekanografia ikastea komeni dela aipatu du irakasleak, eta mekanografia ikasteko interneten badaudela doaneko ikastaroak esan digu.

Beraz, hemendik eskatuko diegu hezkuntzako arduradun guztiei, ORDENAGAILU BANA IKASLE GUZTIONTZAT!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s