Diagnosi ebaluazioaren emaitzak 2009

Who_Watches_the_Watchmen

Nork begiratzen ditu jagoleak?

Duela egun batzuk argitaratu dituzte Diagnosi-ebaluazio lehen proben emaitzei buruzko txostenak.
Lehenago ere kontu horiei buruz nire iritzi batzuk bota ditut blog honetan.

Interesgarria iruditu zaizkit txosteneko zenbait pasarte. Taula hau, esate baterako:

ISEK indizearen batez besteko balioak (Indize sozio-ekonomiko eta kulturalaren balioak)

A publikoa    0,68 Baxua

B publikoa     0,35 Ertain baxua

D publikoa     0,12 Ertain altua

Itunpeko A 0,24 Altua

Itunpeko B 0,08 Ertain altua

Itunpeko D 0,16 Ertain altua

Kanpoko hezkuntza adituren batek datu hauek ikusiko balitu, ez luke oso erraz ulertuko zergatik aldi berean A eredua ISEK altuen eta baxuen duten familiek aukeratu duten. Publikoan baxuen, itunpekoan altuen.

Txostena irakurtzen jarraituz gero, kanpoko hezkuntza adituak galdetuko luke ea hizkuntzen komunikazio gaitasun mailari buruzko datu horiek zer adierazten duten, A1, A2, B1, B2, C1… Europan egindako neurketa Europan ulertzeko moduko datuak beharko… Txosten osoa irakurrita ere ez luke galdera xinple horren erantzuna topatuko. Galdetuko luke, agian, ea zergatik ez da ahozko adierazpenari buruzko inolako neurketarik egin. Arazo logistikoak, ezta? galdetuko luke.

Txostena irakurrita, galdetuko lieke, agian, hezkuntza arduradunei ea bi hizkuntza ofizial duen lurralde batean ez ote den penagarria euskara neurtzen neurtu den hori.  Hezkuntza arduradunak arrazoi historiko eta soziolinguistiko ugarirekin erantzungo lioke.

Hezkuntza aditu atzerritarrak galdetuko lioke orduan ea ze plan dauden hori guztia konpontzeko, A ereduarena, batez ere, begi bistakoena, baina baita ere beste ereduetakoa… Euskara emaitzak, oro har, oso txarrak dirudite, ezta?

Gaztelaniazko emaitzak Indize Sozio Ekon. eta Kulturalari oso lotuta daudela ikusten bada eta euskararen emaitzak, aldiz, hizkuntza ereduei askoz lotuago…  Gaztelaniazko emaitzetan hiru ereduak  ISEKaren atzetik badabiltza baina bestalde, euskaraz, A eta B ereduek D ereduak baino emaitza nabarmen okerragoak erakutsi badituzte ISEK horretatik haratago, zertarako nahi dituzue hiru ereduak? Gaztelania ziurtatzeko ez badira, eta ez dira, agi denez; are gutxiago euskara, ezta?

Hezkuntza arduradun autoktonoak harro erantzungo lioke. Euskararen emaitza horiek konpon bidean dauzkagu, sisteman ingeles gehiago sartuta eta A ereduan astero euskara ordu bat gehiago sartuta… Gainera ikastetxe bakoitzak bere hobekuntza plan berezia prestatzen arituko da une honetan… Hurrengo neurketan ikusiko dira egindako hobekuntzen emaitza onak!

Hezkuntza adituak, orduan, bere herrialdera itzulita hemen ikusi eta ikasitakoarekin txotena prestatu beharko luke. Asterix eta Obelixen esaldi hura erabiltzeko gogoa, izenburuan bertan.

Txoroak dira gero erromatar hauek!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s