Buruzapia

Blog honetarako baino, agian aproposagoa gaia gure beste blog honetarako… Baina guri egokitu zaigu iritzi artikuluak lantzea.

Gaur, irratian, entzun dut Madrilen berriro piztu dela polemika handia neska baten buruzapiaren inguruan. Kazetariei, nonbait, gaia gustatzen zaie. Hezkuntzari buruz guztiok gara aditu, guztiok ibili gara ikasle, eta gaia xinplea denean edo modu xinplean erabil daitekeenean, hobe.

Badirudi neska bati debekatu zitzaiola burua estalita egotea ikasgela batean. Gure kulturan ez omen da errespetuzkoa burua estalita egotea ikasgelan. Gure ikastetxean ere debekatuta dago horrela janztea ikasgelan bertan:

Gure ikastetxean ere debekatuta dago horrela janztea. Neska honi edozein irakaslek esan beharko dio kapela eranzteko. Gure arautegia zorrotza da janzkera kontuetan.

Beno, kapela ezin da ikasgelan bertan erabili, baina, nik dakidala gure ikastetxean ez zaio inori buruzapia ekartzea galarazi. Ala bai?

Zein da zeure iritzia? Kapelak eta buruzapiak onartu behar dira ikasgeletan? Zergatik? Zuk egin beharko bazenu gure ikastetxeko barneko arautegia, onartuko zenituzke buruzapiak? Kapelak? Hainbat erlijiotako ikurrak?

Debekatu beharko lirateke erlijio ikurrak ikasgeletan?

Erlijio tolerantzia ala laizismoa dira ikastetxeetako xede?

Zergatik?

(Idatzi mesedez taxuzko iritzi artikulua gure wikian edo bestela bota besterik gabe zure iritzia hortxe behean).

Edozein janzkera onartuko zenuke ikasgelan?

2 responses to “Buruzapia

  1. Nik uste dut nahi duenak zapia edo burka eraman ahal duela ipinita eta ez duenak nahi eskubidea duela ez eramateko.
    Radikalak atxilotzea derrigortzeagatik emakumeak burka eramatea.
    Telebistan ikusi dut albiste bat eta neska bati ez diote zapiarekin eskolara joaten utzi eta beste eskola batera joan behar izan da.

  2. nik uste dut eskolan debekatzen ba da onartzen da zeren eta eskolan normak batzuk daude adb gorra ez eramatea ipnita. baina nire ustes ez dena onartzen da frantziako eta espainako kale batzuk debekatzea burka daukatenari ez utzi sartzen .
    informazio au telebistatik ikusita dakit

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s