Ekonomioaren misterioak

Interneten dabilen istoriotxoaren bertsioa kopiatuko dut hona:

Bazegoen behin, herri txiki batean, hotel bat. Eta hotel hartara arrotz aberats bat ailegatu zen eta bertan hilabete bat geratuko zela iragarri zuen.

500 euroko billetea jarri zion hotelaren jabeari mahai gainean bisitari arrotzak eta honek esan zion nahi zuen gela hartzeko lasai.

Abiatu zen aberats arrotza hoteleko  goikoko ganbarako gela ikustera eta bitartean, hoteleko jabeak, 500 €ko billetea hartu eta harategira joan zen bere zorra kitatzera. Harakinak, billetea hartu eta abeltzainarekin zeukan zorra kitatu zuen eta honek gauza bera egin zuen, bere zorra kitatu, errotariarekin. Errotariak 500 euroak hartu eta mekanikariarekin zeukan zorra ordaindu zuen. Honek 500 euroak hartu eta hotelera joan zen hotel jabearekin zeukan bere maileguko zorra zaharra kitatzera…

Jaitsi da ganbaratik bisitari arrotza eta hobeto pentsatu duela esan du:  ez da hotelean geratuko. Bere dirua atzera eskatu du. Hotel jabeak pozik eman dio dirua atzera. Aspalditik kobratu gabe zeukan eta galdutzat zeukan diru bat eskuratu berri du. Badauka non gastatu. Beste zor zahar bat kitatuko du.

Ikaskizuna. Dirua dabilenean ez da krisirik ikusten. Ekonomian dirua da gehien ikusten eta neurtzen dena.

Advertisements

One response to “Ekonomioaren misterioak

  1. arianepresa

    Krisia dela eta gai honi buruzko komiki asko agertzen dira interneten hona hemen bat:

    ( Nagore eta Ariane P)

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s