Nola hasten zarete idazten ikasleok

Aurten ezin izan naiz Getxo Linguae 2010 jardunaldietara joan. Lagun batek esan dit bere ustez interesgarriena Daniel Cassany-ren aurkezpena izan zela.

Getxora ezin hurbildu baina esate baterako Berta Martínezen blogean laburpentxoa irakurtzeko aukera izan dut.

Laburpen horretatik honako zati hau bertsioneatu dut euskaraz, irakurritakoa nire iritziekin nahastuz:

Daniel Cassanyren ikerketen arabera, ikasleok

  • sarean hasten zarete idazketa esanguratsuenak egiten
  • gazteok sareko komunitateetan parte hartzen duzue. Norberak bakarka irakurtzea, inorekin komentatu gabe edo bakarka idaztea, aspergarria edo zentzugabea iruditzen zaizue
  • Harreman handia daukazue sarean zaudetenean beste hizkuntza eta kultura batzuekin
  • Zeuen kabuz egiten duzuen idazlana, bakarkakoa ez denez, kooperatiboa dela esan daiteke. Ikastetxean, ordea, gehienetan bakarkako idazketa eskatzen zaizue.
  • Daniel Cassany ikertu dituen gazteak hiru hizkuntzetan ibiltzen dira. Hiru hizkuntzak modu askean nahasten dituzte (katalana, gaztelania eta ingelesa izango direla suposatzen dut).
  • Horrela idaztea, modu librean idaztea,  gozagarria izaten da. Ikastetxeko idazlanak, ordea, ia-ia beti aspergarria.

Bertak  honako gogoetak bota ditu bere blogean:

¿Qué podemos hacer en la escuela?

  • Valorar y reconocer como válidas estas prácticas (actitud abierta)
  • Intentar que abran ese mundo y lo traigan al aula, así partiremos de los conocimientos previos que ya tienen.
  • Escribir en grupos en el aula, que se lean y comenten entre ellos
  • Contruir puentes entre lo vernáculo y lo académico: ayudar a hacer mejor lo que hacen fuera. Puede haber alumnos/as no relevantes como lectores en el aula y que , sin embargo, tiene prácticas letradas variadas en la red.
  • Las habilidades que tienen no son las estratégicas: esas tenemos que dárselas nosotros. Leer y escribir en la red es mucho más difícil que en papel. Están indefensos en ese medio, con muy poca capacidad crítica.

Irakasleari oso interesgarria iruditzen zaizkio Daniel Cassanyren ikerketak eta irakaslea hau bat dator, oro har, Bertak erakusten duituen ikuspuntu eta proposamenekin.

Baina irakasle honek, batez ere, zuon, ikasleon, iritzia irakurri nahi luke. Nola gauza ditzakegu gure eguneroko jardueretan Bertaren proposamen horiek? Nola ebalua ditzaket zuok ikasgelatik kanpo egiten dituzuen komunikazio jarduerak. Horrelakorik egiten duzue? Horrelakorik egiten duzue euskaraz? Laguntzaren bat emango didazue?

Zer idazten duzue zuok sarean?

Advertisements

3 responses to “Nola hasten zarete idazten ikasleok

  1. Nire ustez,gasolinako zuzendaria zuzuendu egin behar du.Eta txarto iruritzen zait gauzak ondo idatzita egon behar direlako.

  2. aitorhormaetxe

    ez enara ez da horrela.

  3. Zergaitik ez da horrela Aitor?

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s