Inkesta

Ikusita ikasleok ez zaretela blog honetan ia inoiz sartzen, edo sartzen bazarete ez duzuela ezer irakurtzen, edo irakurtzen baduzue ez duzuela inolako iruzkinik idazten,

ERABAKITZEN DUT, blog honetan daukadan bisita kopurua handitzeko honako hau guztia egingo dudala:

a) Gehiagotan hitz egitea sexuari buruz. Porno bezalako hitzak izenburuan eta etiketetan sartzea omen da  blog batean bisita kopurua igotzeko biderik errazena. Telebista kate pribatuek-eta, ondo dakite. (Interneteko bilatzaileetan gehien bilatzen den lehen hitza PORNO omen da, bigarrena PRONO. Horrek adierazten du bilatzaile erabiltzaile gehienek oso ondo idazten dutela, lehen aukeran).

b) Blogaren kultura maila zeharo jaistea. (Oraindik ere  maila baxuagoa lor dezakedala baietz!) Hau ere telebista kate pribatuen ereduari jarraiki. Kultura eskaintza batean, zenbat eta kultura maila eskasagoa orduan eta hartzaile potentzial gehiago. Horrela gure herrian gehien ikusten den telebista katea Espainiako Tele 5 omen da. Ez dut uste hain urrun iristeko gai izango naizen.

c) Bisitarien iruzkinak lortzeko mezuen bukaeran galderaren bat eskegiko dut. Dagoeneko hamaika aldiz erabili dudan trikimailua baina hemendik aurrera galderak gero eta errazagoak izango dira.

d) Hizkuntza gutxiagotu hau erabiltzeari utziko diot. Bihartik aurrera txinera (mandarinera) ikasten, buru belarri jarriko nauzue.

GALDERAK.

  • Zein gustatzen zaizue gehiago Selektah ala M.A.K.? (Ala besteren bat).
  • Zein da telebistan aspaldi honetan ikusi duzuen saiorik lotsagarrienak? Pertsonaiarik lotsagarriena? (Azken galdera hau izango, nik uste, interneten historian inoiz blog batean egin den galderarik burutsuena 😉  )

{Nire botoa ezagutu nahi? Saria merezi duenak benetan merezi izaten du? }

Advertisements

One response to “Inkesta

  1. Lehen Selektah, orain, ez dagoenez, MAK. Baina nire gustorako ahotsa atzeregi ipintzen dute.

    Aspaldiko telebistako lotsagarriena: Paco Lopez; baina, pertsonifikatzen utziko bazenit, Teleberri dela esango nuke. Ikusi nuen azkenaurrekoan pantailari builaka jardun nuen, ia lotsarik ez daukaten holakoak esaten aritzeko-ta

    Porno – Prono – Porno. Oso ideia onak eduki dituzu, nik “prono” jarrita topatu dut zure bloga.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s