Ebaluazioaz

Neurtzen ez dena ezin da hobetu.

[Lord Kelvini egotzi egin zaion esalditxoa]

Hizkuntzen ebaluazioa. Assessment

Ikasturte amaieran gure komunikatzeko gaitasuna neurtzen ibili gara.

Ikasturtea amaitzear eta aurten egindako lana ebaluatu behar.

Ikasturte hasieran esan bezala, ikasturte honetan egindako lanaren kantitatea eta kalitatea neurtzen saiatuko gara.

Kantitatea erraz neurtzeko moduko kontua da. Zenbat ahozko aurkezpen egin dituzu? Zenbat grabatu ditugu? Zenbat eskegi ditugu interneten? Zenbat diapositiba aurkezpen? Horietatik zenbat inerneten kargatuta? Zenbat idazlan egin dituzu? Horietako zenbat argitaratu ditugu irakasleak prestatutako blogean? Zenbat lan bakarka eta zenbat elkarlanean? Zenbat bideo grabatu duzu ahotsak.com proiekturako? Blog honetan zenbat artikulutxo irakurri dituzu? Zenbat iruzkin idatzi dituzu? Zenbat liburu irakurri dituzu euskaraz? Zenbat iruzkin utzi dituzu Litforoan? Zenbat ordutan egon zara euskararekin harremanetan, irratiaren bidez, internetaren bidez, telebistari esker… Aurreko ikasturtean baino gehiago edo gutxiago?

Kalitatea neurtzea askoz zailagoa da.  Horretarako balio erantsiaren kontua atera zaigu ikasgelan. Testu bat kopiatze hutsak balio erantsi gutxiko lantzat hartuko dugu. Testu bat itzultzea, euskaraz ez zegoena euskarara ekartzea, balio erantsi handiagoa dauka… Inongo hizkuntzatan ez zegoena euskaraz sortzea balio erantsi itzela izango luke…

Saiatuko gara modu positiboan ebaluatzen, zuen lanik onenei garrantzi berezia emanez eta zuen lanik txarrenak edo askoz okerrago, ez egindako lanak, nolabait, barkatzen…

Autoebaluazioa lantzeko ahalegin berezia egiten saiatuko da irakaslea. Ikasturte hasiera-hasieratik euskaraz komunikatzeko geneukan gaitasuna nola neurtu eta gaitasun hori hobetzeko estrategiei buruz aritu ginen. Estrategia, euskararekiko harremana, kontaktua, hobetzea eta handitzea zen. Horretarako zenbait galdetegi eta kalkulu eskatu nizkizuen ikasturte hasieran eta ikasturte erdian, autoebaluazio testa deitzen genion, (Bide batez, batzuk erakutsi zenuten matematikarako gaitasun eskasa, zuen denbora zein hizkuntzatan banatzen duzuen galdetu eta batean % 80, bestean % 60 eta azkenik hirugarrenean % 40, batuketa %100 horretatik gora beraz 😦 !!!).

Irakasle hau saiatu da ikasle guztien eta ikasle bakoitzaren iritziak entzuten eta baten batekin adostasuna lortu egin da: ikasleak udan lan batzuk egiteko konpromisoa hartuta aldez aurretik irakasgaia gainditutat eman zaio…

Baina nire lan nagusia ez da matematikarako gaitasuna neurtzea izan;  zuen komunikatzeko gaitasuna, euskaraz, neurtzea baizik. Horretarako Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratua dokumentutik ateratako koadro bat erabili izan dugu ikasgelan eta talde batzuetan irakasleok sortutako koadroak ere bai. Hortxe ibili gara gure komunikatzeko gaitasuna neurtzen Erreferentzia Esparruak bereizten dituen 5 dimentsioetan eta bertoko terminologia erabiltzen: A1, A2, B1, B2, C1 eta C2.

Telefilmeetako epaileek erabiltzen dituzten mailuak. (Bakarrik filmeetan erabiltzen omen dira).

EBATZI DUT!!!

Zer iruditu zaizu ikasturtea? Zer iruditu zaizu  erabili dugun metodologia? Zer iruditu zaizu ebaluatzeko sistema? Bidezkoa? Ez? Zergatik?

Advertisements

8 responses to “Ebaluazioaz

  1. Nire ustez , ehiza egitea beharrezkoa denean egin behar da , eta ez afizioagaitik. Ez dauka sentsurik ehiza egitea egiteagaitik espezie ugari galtzeko Sorian daudelako , eta gainera , oso desatzegina da animali bat hiltzea . Ez dut ulertzen nola gustatzen zaie batzuei animaliak hiltzea .Ehiza beharrezkoa denean , animalia ez sufritzea ona izango zen , behar diren neurriak jartzea. animalia hil ondoren kalitate seiluarekin egotea oso ondo egongo zen , orrela hildako animalia ondo aprobetzatu egin da eta ehizatutako animaliak orrela tratatzea asko gustatuko litzaidake.azkenik nire uztes ehiza egitea zure kabus debekatuta egon bearko zen , zeren eta ez dakigu zer egiten duten aiekin.

  2. Nire ustes zezenketak debekatuta egon beharko ziren. Niri zezena ez zait geien gustatzen zaidan animali bat baina hori ez du hori eukitzea. Askotan hiltzeko beharra dago jan ahal izateko eta hori gertatzen denean diskrepsioz egin behar da bere hilketabere hilketa justifikatzen. Zezena edozein izaki bizidun bezalako bizitzeko eskubide gustia dauka , eta ez da bere errua itzuralasaia izateko. Zezenketa ez da beharreskoa zer den azaltzea , baina batzuentzat entretenitzeko modu bat da eta izugarriskoastakariak egiten dute. lehenengo zezena mareatu eta desfasatu egiten dute , eta azkenik ehunka pertzonen aurrean estakaantzeko gausa batzuk klabatzen diete hil egin arte. Horrela ezanda ez da oso atzegina baina egiten dutena da. Niri zezenkaribati zezen bat astak klabatzen dienean jasan behar izan duen maltratuagaitik oso posik ipintzen naiz merezi zuelako etazezena defendidu egin behar delako. Horain dela gutxi Espainan tradizio cultural bat dela eta mantendu egin behar dela ezatendute batzuk eta telebistan hori ezaten duen pertsona bati ikusten dudanean aurpegian zekulako saplasteko bat emateko gogoadaukat. Badaude zezenekin egiten den beste astakari batzuk adibides zezenaren astetan bengala antzeko batzuk ipintzendietenean , baina badaude zezenekin egiten diren beste jai batzuk horrelako maltratuak egin gabe adibides Panplonakosan fermin jaiak baina ez zait asko gustatzen.

  3. nire ustes ikasturte honek oso berezia izan da zeren eta inoiz ibili naiz internetarekin ikasten ibili,gainera metodologia berezia baina ona izan dela uste dut.

  4. Kurtso hau oso ona iruditu zait.Metodologia ona iruditu zait , asko ikasi dugu baina ez da nabaritzen.
    Ebaluatzeko sistema ona iruditu zait denbora heman digulako lanak egiteko.
    Bai.Denoi ondo ebaluatu diozulako.

  5. Bai, nire ustez erabili dugun metodologia oso ondo egon da eta ebaluatzeko sistema bere bai. Zure lanei esker denbora asko pasatu naiz interneten eta asko ikasi dut bai euskaraz bai internetari buruz.

  6. Iruditu zait oso ona da. Motodologia oso ona da, batez ere kalitatearen metodologia. Ondo iruditzen zait ebaluatzeko sistema.

  7. ondo iruditu zait ikasturtea.
    metodogia erabiltzea asko gustatzen zait
    ondo zela eta sistema ondo iruditu zait.
    zure metodo eta zure sistema asko ikasi dut zurekin bai euskera eta bai interneten.

  8. bai uste dut ondo dagoela metodologia autoebaluatzeko.
    Asko ikasi dut kurtso honetan gauza hauek egiten.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s