Monthly Archives: uztaila 2010

Nazio Batuen Legebiltzarra sortzearen aldeko kanpaina

Batzuek, aspaldidanik, Mundu osoko gobernu, parlamentu eta botere judizial bateratuak egotea nahiko lukete. Baina munduan zehar dauden politika iritziak bateratzea eta gutxieneko adostasun batzuk lortzea ez da batere lan erraza izango. Hala eta guztiz ere, munduko hainbat Gobernuz Kanpoko Erakundek Nazio Batuen Parlamentu Legegilea sortzearen aldeko kanpaina abian jarrita dute.

Hona hemen proposatutako logo bat:

Nazioarteko Legebiltzarra. Nazioarteko botere legegilea. Proposaturiko logo bat.

Nazioarteko botere judizialeko erakunde batzuk dagoeneko martxan daude. Ikus wikipedian.

Nazioarteko botere betearazle bat sortzea zailagoa ematen du XXI. mendearen hasiera honetan. Nor izango da Munduko Gobernuko lehen presidentea? Noiz?

Indiako hiru ume

Nor izango da munduko lehen gobernuko presidentea? Noiz?

Euskararen berri onak

Agustin Kardaberaz, 1761, Eusqueraren berri onac

Agustin Kardaberaz, 1761, Eusqueraren berri onac.

Nire blog-mezu batzuk ikusita, hizkuntza gutxiagotu batean aritzearen laztasunari buruzkoak-eta [1] [2], baten batek irakurri baditu pentsatuko zuen agian, tipo ilun, ezkor horietako bat naizela . Beti botila erdi hutsik antzematen duten horietako bat…

Nire irudi ezkor hori orekatze aldera, Kardaberazek XVIII. mendean erabili zuen izenburuarekin neuk ere zerbait idatzi nahi izan dut ia 250 urte geroago.

Gutxiagoturik geratu zaigun hizkuntza batean aritzea gogorra da [1] [2] baina tontoak legez kontsola gaitezke munduko hizkuntza gehienak gurea baino okerrago daudela ikusita.



  1. Gure hizkuntza bizirik ailegatu zen inprenta garaietaraino. Munduko hizkuntza gehienetan ez da ezer inprimatu. Telebista, irratia, internet garaietaraino ere bizirik ailegatu da. Euskarak Ofizialtasuna lortu du zenbait lurraldetan eta hezkuntza sistema bat ere bai. Munduko kultura gehienek lortu ez dutena.
    Munduko hizkuntzen semaforoa

    Gure hizkuntzari semaforoaren argi horia dagokio.

    Gure hizkuntzari semaforo horia dagokio, ez gorria. (Munduko lehen 250en artean omen dago).
  • Gainditu egin dira urte askotan oso zabalduak egon ziren iritziak. “Euskara ez da kultura hizkuntza bat. Ez du hainbat gauzatarako balio. Ezinezkoa da hau eta bestea euskaraz egitea…” XX. mendearen zientziaren ekarpen handi horietakoa izan da munduko giza-arraza eta hizkuntza guztiak baliokideak direla frogatzea. Orain inork ez du sinesten giza-etnia batzuk beste batzuk baino gehiago direnik edo hizkuntza batzuk aurreratuak eta beste batzuk primitiboak direnik… Baina gure hizkuntzak hizkuntzekin interesa duen pertsona batzuen arreta erakartzen du oraindik.
  • Gure hizkuntzak badu eredu estandar bat. Eztabaida gutxi sortzen dira, nik uste, gaur egun euskara zer den eta zer ez den, nola idatzi behar den, eta antzeko kontu horiekin. Eta sortzen direnak, euskaraz sor daitezke ez garai batean bezala, inguruko beste hizkuntzetan ia bakarrik aritzen ziren euskarari buruz. Gurean, egun, ez dago zenbat gara konturik hizkuntza kontuetan, galego-portugesa edo katalanaren hurbileko kasuak begiratzea besterik ez dugu hori ez dela hain arrunta ikusteko. Gurean jende gutxik ez dio txintxo-txintxo Euskaltzaindiaren iradokizun guztiak bere egiten, saiatu behintzat, eta inork gutxik egiten du gaur egun hiperbizkaieraren apustua edo lapurtera klasikoaren apustua. Eredu estandarrak eztabaida gutxi.
  • Munduko milaka hizkuntzen artean, –zazpi mila, zortzi mila hizkuntzen artean–, badirudi gurea hiztun gehien duen horietakoa dela. Hiztun kopuruari begira gure hizkuntza handia da. Milaka hizkuntza daude munduan gure hizkuntzak dauzkan baino hiztun gutxiagorekin. XXII. mendean oraindik bizirik egoteko aukera handia duen horietakoa omen da gurea. Zazpi mila horietatik 247. postuan topatu nuen en.wikipediaren ranking batean (kalkulatzeko irizpideak eztabaidagarriak dira, jakina).

  • Bere garaian Gutenbergen moldiztegiak giza komunikaziorako ekarri zuen iraultzaren pareko beste hamaika gertatu dira XX. mendearen bueltan. Hasieran, Gutenbergen moldiztegian, Bibliaren 150 kopia egin ziren bi urtetan. Aurretik imajina dezakegu zenbat denbora beharko zuten kopiak banan-banan eskuz egiteko. Europako kultura iraultza handienetakoa. Erdia Aroaren mugarria askoren ustez… Orain, esaterako, Google enpresak milioika liburu dauzka eskaneaturik. Liburuak liburutegi publikoetan, liburu-dendetan, ikastetxeetan, online eta edonoren etxean topa ditzakegu. Baina liburua ez da behar bada gure garaietako euskarri nagusia. Audioak eta bideoak etengabe ari dira sortzen. Telebista, irratia, idatzizko prentsa… Gutenbergen iraultza berandu iritsi zen gurera, Leizarragaren Biblia (1571) Gutenbergek berea atera (1456) eta handik ehun eta hamabost urtera ailegatu zen gure hizkuntzara. Hezkuntza sistemara gure hizkuntzara ekartzea ere nahiko berandu lortu zen alboko hizkuntzekin konparaturik baina XX. mendeko beste hainbat iraultzetara badirudi nahiko garaiz iritsi garela. Badugu euskal hedabiderik, telebista, irratia, argitaletxeak… eta interneten bizirik gaude. Gure irratiaren diala edo gure Lurreko Telebista Digitalean eskaneatzen badugu hortxe topatuko dugu euskara bizirik. Beste hizkuntzen ondoan leku gutxiagorekin baina bizirik.
Liburu elektronikoa

Laster internetetik zuzenean irakurri ahal izango dugu. Milioika liburu eskura.

  • Interneten bizirik gaude beraz. Gainera, munduko lehen 60 hizkuntzen artean gaudela kalkulatzen [3][4] dut erreferentzia zehatza inon aurkitu ez badut ere. Firefox nabigatzailea euskaraz behar bada 10.000 pertsonek erabiltzen dute dagoeneko. Baina askoz gehiago izango gara sarean endredatzen ari garen euskaldunok. Ziur aski, egunero sortzen da webgune berriren bat euskaraz… Oraindik beste hizkuntzen oso atzetik goaz, jakina, baina bizirik gaude. Gure hizkuntza ofiziala da lurralde batzuetan eta estatu bat ez izateak pittin bat ikusezin bihurtzen bagaitu ere, diglosikoak baina bizirik gaude.elebidunak

Software librea nagusitzen ari da munduan

Interneten ikusten dituzun webgune gehienak, hau barne, software librearen gainean eraikita daude. Google bilatzailea ere bai…

Gure administrazio publikoak astiro-astiro badirudi urratsak emango dituela. Inguruko hainbat unibertsitatek ere bai.

Karsten Gerloff - FSFEko presidentea

Karsten Gerloff Radio Euskadin:

http://www.eitb.com/audios/detalle/467364/las-claves-software-libre-mano-karsten-gerloff/

Uda honetako berririk latzena

Uda honetako berririk latzena baldin eta sei urte baino gutxiago badituzu, ETB3k Nobita eta Doraemon-eta orain japonieraz eskaintzen digula da.

Uda honetan ETB3k bere haurrendako programazioan gero eta jatorrizko bertsio gehiago sartu ditu. Harriketarrak Flinstones bilakatu dira, Autobus majikoa, The Magic School Bus eta AEBko jatorrizko hizkuntzan entzun behar… Nobita, Doraemon, Sizuka, Suneo,  Takeshi (Erraldoi) eta enparauak jatorrizko japonieraz hitz egiten dute orain gurean… Horrelaxe:

Umeen hizkuntzekiko gaitasun fonologikoak hobetzearen aldera egindako estrategia berria, bikoizketa aktoreak greban ala “El Tijeretazo“-ren beste adierazpen bat?

Betiereko egutegia

Udako oporraldia eta hondartzara eta kiroldegira joan beharrean hementxe nabil Linuxeko kontsola erabiltzeko auto-ikasketa ahalegintxoak egiten.

Ikasi berri dudan trikimailutxoa. Nola jakin ze egun izan zen gure mendearen lehenengoa.

1. Endredatu interneten jakiteko ea gure mendea 2000. edo 2001. urtean hasi zen.

2. Zabaldu Linuxeko kontsola bat eta besterik gabe idatzi ncal eta ikusi nahi dugun urtea.

3. Listo.

ncal basque

Linux agindu erraz bat: ncal