Norantz garamatza Historiak?

Aurreko batean Mikel R. lagunak historiari buruzko dibulgazio artikulu hauxe gomendatu zigun Fernan eta bioi.

Ez naiz ni oso historia zalea, egia esan, baina gure iragana apurtxo bat ezagutzeko ahalegin bat edo beste egin izan dut inoiz. Badirudi, zenbait datuei begira, oro har hoberantz egin dugula azken bi mendeotan.

Ikasleei eskatu diet ea zein den munduko herrialderik txiroena ikertzeko. Heriotza tasaren arabera, Afganistan. Errenta per capitari begira, Kongo, Zinbabwe... Batez bestekoak dira, besterik gabe.

Suedian ostatu daukan webgune honetan oso modu grafikoan ikus daiteke. Dena den, Frantziaren jarraipena eginez gero, esaterako, ikusten da aurrera urrats horien artean atzerako urrats nabarmenak ere egon direla.

Goian aipatutako artikuluak defendatzen du duela pare bat mende baino askoz hobeto bizi garela egun. Zoriontasuna ez da erraz neur daitekeen kontua baina heriotza tasa aspaldidanik neurtu izan da. Zientziak eta teknologiak arazo batzuk ekarri dizkigute baina gehiago dira abantailak… Bi mende horietan ekonomiak hazi eta hazi egin du, munduko populazioak ere hazi eta hazi. Bizitza esperantzak gora. Alfabetatze tasak gora… Ekonomistek kanpokotasunak (gazt. externalidades) deitzen diete kutsadura bezalako eragin txarrei. Gero eta CO2 gehiago atmosferan, gero eta baso gutxiago, gero eta hiri erraldoiagoak, gero eta armada boteretsuagoak…

Errumanian topatutako brontze aroko iskiluak

Teknologia aurrerakuntza berri guztiak, tamalez, ez dira onerako izan.

W-88 lehergailu-burua

W-88 lehergailu-burua

Dena den, badirudi gero eta apokaliptiko gutxiago gaudela munduan eta gero eta integratu gehiago, kontu hauetan ere bai…

Badirudi aberats eta txiroen arteko aldea gero eta handiagoa dela baino txiroek ere aurrera egin dutela

Zu zer zara apokaliptikoa ala integratua?

(Eguneraketa: Mikel Romo lagunak goiko grafikoak eta bideoak luzeago jorratzen dituen telebista programa honen berri bidali zidan e-postaz: http://www.rtve.es/mediateca/videos/20100530/redes-30-05-10-desmontando-mitos-sobre-mundo/786197.shtml )

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s