Jabego pribatua eta itsaslapurrak

Ikasle batzuen arteko eztabaida. Batek iPhone bat dauka. 20€ ordainduta oparitu omen dio bere arreba nagusiak. Txinatik zuzenean ekarria. (Telefonoaren jabea eta bere familia Txinatik etorri ziren duela pare bat urte). Telefonoa liberatua dago. Orain edozein konpainiarekin egin dezake tratu jabeak, Espainian konpainia batek zeukan monopolio egoeratik aske. Barruan software librea dauka eta primeran omen dabil trepeta. Bere kide batek esan dio telefono hori pirata dela. Telefonoak liberatzea legez kanpoko ekintza dela…

–Bada jende askok egiten du– izan da bere erantzun ahula, errudun aurpegia ezin disimulatuz.

 

Objektu gutiziatua: iPhone-a.

Segi irakurtzen >>>

Ikusi da ikasle guztiek horrela pentsatzen dutela. Telefonoak edo beste gailu elektronikoak liberatzea delitua dela sartu die norbaitek buruan.

Irakasleak ere iritzia izan dezakeela kontu hauetan ez zaie ikasleei burutik ere pasatu. Zer jakingo du irakasle horrek orain dela hamar urteko telefonoa erabiltzen badu oraindik? Eta interneterako konexiorik gabe, gainera!

Baina irakasleak eztabaida entzun du. –Zer da pirata izatea?– Galdetu du, –bada kopia izatea, originala ez izatea!

–Bada, bi kontu, alde batetik, kopiatzea, ikastetxe honetako azterketetan debekatuta egongo da baina bizitza arruntean nahiko ekintza arrunta izaten da, nik dakidala debekatuta egongo da kopiak originalak direla esanda saltzea, ez beste. Beste aldetik,  telefono hori originala ematen du. iPhone peto-petoa. (Steve Jobsek bere garaian poltsikoan eramango zuenaren berdin-berdina pentsatu du irakasleak bere artean, zaharragoa, besterik ez). Norbaitek zaharkituta geratu zaiolako edo telefono konpainiaz aldatu nahi izan duelako, saldu badu AEBetan eta beste norbaitek erosi, Txinara eroan konpondu eta liberatu badu, non dago delitua. Bere garaian 600 $ balio zuena orain 20 eurotan saldu dela? Eta zer. Gauza askorekin gertatzen da hori berri-berria oso garesti eta handik urte gutxitara, bigarren eskukoa, askooozzz merkeago. Hori normala da, ezta?

–Bai, baina barruan zeukan software ezabatu eta beste software bat sartu diote!– Eztabaida hasi duen ikasleak.

–Eta? Legez erosi badu ezin du gailuarekin nahi duena egin? Telefonoa berea da, ezta? Legezkoa den edozein ekintzatarako erabil dezake, ezta? Hala ez?

–Ez, hori pirateatzea da! Musika kopiatzea bezala! Guztiok egiten dugu baina legez kontrako zerbait da– azaldu dio ikasleak irakasleari.

–Baina partekatzea nola izango da delitua!– Kexatu da irakaslea…

Irakasleak hurrengo batean hitz egingo dutela kontuari buruz esan du. Ez da informatika irakaslea eta kontu hauetan hobe du isilik egotea ikasleek txikitan dagoeneko zaharkitutzat zeukaten telefono kaxkar bat besterik ez daukan irakasle koittau hori…

[Baina irakasleak, hurrengo egunean artikulutxo bat eraman zien ikasleei, bere irakurtzeko ohituretarako luzeegia aukeran, baina eztabaida erabat galdutzat ematen ez zuenaren seinale].

PS. Ikasle askok poltsikoan daukaten internet ikastetxean erabiltzeko debekua daukaten bitartean, record!, 13 egun, (oraingoz 😦 , sareen sarearekin konexiorik gabe. Ikasgelan dauzkadan 4 ordenagailuetatik bakar batek dauka konexio kaxkar bat).

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s