¿Falta de respeto?

Gaur alabaren eskolan biltzarra izan dugu. OMR/OOG deialdia egina zegoen. Hiruzpalau gai zerrendan. Gabon danori euskaraz eta handik aurrera gaztelaniaz. Gai potoloena, irakaskuntza publikoan pairatzen ari garen murrizketak. Murrizketa horiek salatzeko gutuna idatzi dio klaustroak hezkuntza Sailburu Andreari… Irakasleek gaixo agiria eskuratu  eta irakasle ordezkorik ez bigarren, hirugarren, laugarren egunera arte… Murrizketak langile kopuruan, ratioetan, murrizketak ordenagailuen kudeaketarako esleitutako orduetan… Murrizketak. (Soldatena ez du inork aipatu).

Bai irakasleak bai gurasoak bat etorri dira bizpahiru irakasleen huts egiteak ekartzen dituen anabasa salatzerakoan. Hainbat irakasleren desfilea ume txikien geletatik. Inprobisatu beharra. Urduritasuna. Nerbioak dantzan…

Besterik ezean Sailburu andreari kexa-gutuna igortzea onartu du eskolako OOG-ek. (Edo Sailburu andrearen idazkariari. Edo Sailburu andrearen idazkariaren paperontziari).

Horixe izan da gairik potoloena baina bukaera aldean, norbera lekarkeena atalean,  guraso ama batek galdetu du ea zergatik guraso bilera guztiak gaztelania hutsean egin behar ote diren. Guraso gehienak elebidunak direla adierazi du eta ea kontua ezin ote den orekatu…

Irtenbidea, baina, ez dela batere erraza adierazi zaio ama horri: bi bilera egin, bat euskaraz bestea gaztelaniaz… Ez; irakaslearentzat lan bikoitza eta gurasoak bi taldeetan bereiztu… Batzarrak elebidunak egitea ere ez; irakasleak dena birritan esan eu/es/eu/es… Batzarrak bi aldiz luzeago eta aspergarriago, bai zera!

Kontuak ez zuela beste bueltarik azaldu diote ama horri. Talde batean elebakarrak daudenean guztiok hitz egiten badugu elebakarrek menperatzen duten hizkuntzan, listo. Hori da praktikoena.

Kontua atera duen ama oraindik kexatu da. –Zer, beste 30 urte itxaron beharko dugu, ala? Euskaldunok euskaraz egiteko eskubidea ere badugu…

Beste ama batek, aurrekoaren laguna eta elebiduna hau ere,  adierazi du ez dela errespetuzkoa (–No es de respeto–) elebakarrak dauden batzarretan euskaraz aritzea. Badago gurean euskaraz ez dakien jendea, hainbat arrazoiengatik ezin izan duelako ikasi, atzerritarrak direlako… Begirunea zor diegu elebidunok eta haiekin jator jokatu beharko genuke beti…

Argudio berbera askotan entzunda daukagu.  Batzuk oldarkorrago adierazten dute argudio bera: elebakarren aurrean euskaraz egitea ez da gizalege onekoa: –Es de mala educación! (hizkuntzak komunikatzeko dira, azken batean).

Beraz, gizalege onekoak izateko, barkamena eskatu beharko dugu gure herrian gure hizkuntza erabiltzeagatik. (Birritan eskatu barkamena gure inguruko euskalkia erabiliz gero, agian). Barkamena eskatu beharko dugu autobusean, nahi gabe, albokoari oinetakoaren punta zapaltzen diogunean bezala. Beti, saiatuko gara gizalege onekoak izaten, inori juanikotea ez zapaltzeko, badaezpada, guk beti gaztelaniaz egingo dugu.

Eta euskararen eguna pozik ospatuko dugu urtean behin!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s