Euskararen etsaiak: lehen zerrenda (I)

Lagun batek bidalita, gustatu zait Xabier Kintanaren iritzi artikulua Jon Juaristi dela eta ez dela. Gustatu zait, ziur aski nire iritzia Xabierrenarekin bat datorrelako. Kontrako iritzia daukadanean ez zaizkit iritzi artikuluak gustatzen, batez ere oso ondo idatzita baldin badaude ūüėČ . [1]

Gero, laguna eta biok bazkaltzen egon gara elkarrekin, etorri ez den hirugarren bati buruz gaizki esaka, beti legez, gaia agortu arte, eta azkenik, gaia aldatuz eta besteak beste, euskararen etsairik handienak zeintzuk diren zerrendatzen egon gara bigarren plateraren zain geundela. Bat gentozen biok Jon Juaristi zerrendatik erabat kanpo uztearekin. Intelektualek egiten dituzten ekarpenak, jende multzo txikiarengan dute eraginik, eraginik baldin badute.

Lagunak, galdetu diodanean, bere zerrenda buruan, Patxi gure lehendakaria, kokatu du. Euskara ikaslerik garestiena gurean, sasieskolazale, piperbotezale eta euskara eskoletara piper egiten trebea.

Nik Patxirena anekdota hutsa dela adierazi diot. Patxi bezalakoak hamaikatxo. Euskara ez dute behar. Euskadi profundara joaten direnean ere primeran moldatzen dira gaztelania hutsarekin. Ez dute euskara ikasteko behar handiegirik inoiz sentitu eta ikasi diguten apurra, guri, elebidunoi, behar ez dugun baina hala eta guztiz ere egiten diguten oparia dela nahiko argi daukate, esplizitoki esatea zuzena ez bada ere; euskarari kortesiazko keinu bat edo beste egin behar noiz edo noiz eta tira.

Gure zerrendan ETB3 sartzea bururatu zait niri, marrazki bizidunak japonieraz eta ingelesez eskaintzeagatik eta  horrela, haurrak, CLAN gaztalaniadunera bideratzeagatik. Baina behin hasita, euskarari zirrikiturik txikiena ere uzten ez dioten beste telebista kate eta irrati kate gehienak jarri beharko, ETB3 horren aurretik, jakina.

Gure zerrendan “vamos a hablar en castellano para que nos entendamos todos mejor”, “en castellano por favor”, “erdaraz, mesedez“, “¬°no entiendo!”… aldaera guztiak sartu behar baina ezin guztiak zerrenda arrunt batean sartu eta, batez ere, ezin guztiak sailkatu.

Nik proposatu dut zerrenda buru hezkuntza sisteman pairatu behar dugun A eredua kokatzea.

Badaukagu hortxe, oraindik ere, A eredurik, zenbait eskola publiko, pribatu eta itunpekotan. Nire iritzi apalean harroxkoan, diru pribatuarekin egin dezaten nahi dutena, izan gaitezen liberalak behingoagatik, beste erremediorik ez dugu-eta, baina diru publikoarekin, gure zergekin, mesedez, arren eta otoi, diru publikoarekin ez dezagun ezjakinkeria sustatu. Guztiok ezagutzen ditugu A ereduaren emaitzak: emaitza txarrak, zinez, matematiketan, emaitza txarrak zientzietan, emaitza txarrak Lengua espa√Īolan, emaitza txarrak ingelesez… Eta euskara arloan, emaitza negargarriak. Ordu pilo bat galtzen dira eredu horretan euskara “irakasten” (eta euskara indartzen!, kar-kar, ebaluaziotik salbuetsita daudenekin euskara indartzen omen da!)… Lortzen den emaitza, HEEEB horrek deskribatzen duen A1 mailaren bueltakoa, kasurik onenetan.

D ereduan ikasleak euskal ingurune batean “murgilduz”, hau da, eskolan egoten diren denbora gehien euskararekiko harremana nola edo hala “bermatuz”, (ikaslearen denboraren % 15, goitik jota, ez pentsa gehiago denik), lortzen omen dira baleko emaitzak ikasle gehienekin (bi herenekin?). B ereduan emaitzak ez dira horren “onak”, heren batek besterik ez omen du lortzen baleko maila… A ereduan, ordea, zero, zero patatero; % 0,00 zehatzagoa izateko.

Hala eta guztiz ere, batzuk A eredu hori indartzearen aldekoak… En fin.

A eredua, publikoan, ghetto hutsa da, euskara baztertzeko eta euskararekin batera, –eta hauxe da larriena–, betiko agindupeko klasearentzat eta metekoentzat propio eratua ematen du. A eredua, pribatuan, ordea, elitista hutsa da gehienbat, problemarik ez, horrekin ondo goaz…

Horrelakoak botatzen, konturatu orduko, azkenburukoa eskatzeko esan digute.

Goxoena eskatu dugu, behin bakarrik biziko gara eta.

Sustatu.com-ekoei baimenik eskatu gabe mailagatutako irudia (klik irudian)

[1] Eguneratzea. Beste Xabier horren artikulua, Sustatun, hori ere gustatu zait.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s