Berrikuntza euskaraz?

Jaurlaritza MicroSoft enpresarekin hain ondo konpontzea ez zait berrikuntzarako biderik onena iruditzen.

http://www.berrikuntzaeuskaraz.com/index.asp?area=agenda&lan=eus

Software libre (eta ahal bada elebidun) sustatzen ahalegin handiagoa egin beharko lukete. Hezkuntza sailean, esate baterako. (Kokoteraino nago egon naizen ikastetxe guztietan Windows XP gaztelania hutsean topatzearekin!)

Diru publikoa Microsoft bezalako “Gobernuz Kanpoko Erakunde” batengana bideratzea blogetatik baino harago salatzen asmatu beharko genuke, bai.

Administrazio osoan Microsoften softwarea da nagusi (gaztelaniaz, jakina) + Iparramerikako kapitaleko enpresen antibirus softwarea… Eta funtzionarioak ez daudela aldatzeko prest eta antzeko aitzakiak inork sinesten ez baditu ere, “inertziak” agintzen du. Edo nork agintzen du?

Microsoft produktuak euskaraz ere badaude

Azken bolada honetan, baina, badago sala daitekeen beste kontutxo bat ere bai: zenbait sare soziali erakunde publikoetatik ematen zaien bultzada.

EITBko auto-publizitatean, esate baterako, lider diren bi sare sozialei doaneko publizitatea egiten zaie etengabe, gau eta egun, gure zergen kontura. Freskagarri bat aipatu dute eta normalean ez dute marka aipatu. Merkatu bat aipatu dute eta merkatuaren izena ez dute aipatu baina sare sozial esan behar denean munduan bi sare sozial besterik ez baleude bezala jokatzen dute…

Frantzian horrelakoak mugatzeko ahalegin handiagoak egingo dituztela entzun dut.

[1] http://www.eitb.com/radio/radio-euskadi/detalle/178596/
[2] http://www.eitb.com/corporativo/detalle/670161/eitb-traslada-su-dialogo-social-twitter/
[3] http://www.ufwesley.com/the-prohibition-of-mentioning-facebook-and-twitter-in-french.html

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s