Kalitatezko hezkuntzaz

2008. urtean Ramón Flecha aurrez aurre entzuteko aukera izan genuen Leioako Berritzegunean. Duela gutxi, Argia aldizkariko Larrun gehigarrian ikusi dut guk entzundako hitzaldia ia-ia berdin-berdin errepikatu zuela handik bi urtetara-edo Zarautzen.

Ramón Flecha hizlaria

Bere garaian oso interesgarria iruditu zitzaizkidan Ramón Flechak  gure hezkuntza sistemari egindako kritikak eta hezkuntza sistema hobetzeko bere proposamenak. Ikasleak talde elkarreragileetan antolatzea, ikastetxeak ikas komunitateak bihurtzea, ikaskuntza dialogikoa… Guztiak proposamen onak.

Geroztik bi ikas komunitatetan lan egiteko aukera izan dut.  Bi ikastetxe publikotan sistema hori aplikatzeko prest egon ziren bere garaian eta hortxe ibili nintzen lanean.

Ikas Komunitateek proposatzen duten errezeta bikaina iruditzen zait. Tamalez, ez dut oraindik ere inon aplikatzen ikusi.

  1. Ez dira doan lan egiteko prest dauden boluntarioak erraz aurkitzen. Are gutxiago euskaraz lan egiteko prest.
  2. Ikas komunitateetatik igarotzen den irakasleriaren heren bat-edo urtero aldatzen da.
  3. Irakasle batzuk nahiago dute beti bezala lanean jarraitzea, betiko emaitzak oso onak ez badira ere. (Emaitza txarrak ==> ikasleen eta beren familien errua).

Dena den, batzuk, Ikas Komunitateen formula, nola edo hala gure modura aplikatzen saiatzen gara.

Advertisements

2 responses to “Kalitatezko hezkuntzaz

  1. Ados zurekin, ikas-komunitateari buruzko diskurtsoak bere garai izan du eta orain beren alde onak barneratu behar ditugu. Nire ustez, askoz praktikoagoa da elkarlanaz aritzea. Ikasleek beraiek laguntza ematen diete haien artean eta irakasleak, nolabait, taldeetan biderkatzen da, Ez da beharrezkoa pertsona heldu bat izatea talde bakoitzean (hau bai den benetako arazoa gaur egun) eta , gainera, ikas-jarduera gehienak “kooperatibo” moduan jartzea ez da bat ere zaila irakasleentzat. Bai, nik honen alde nago
    Besarkada bat!

    • Kaixo Pilar. Mila esker emandako arretagatik.

      -Ikas Komunitate- ereduan, hezkuntza ikastetxetik harago hedatzea proposatzen da. Hezkuntza familia eta komunitate osora hedatzea da helburua. Gorago nioen bezala horixe izan beharko luke helburua, nik uste, baina praktikan helburu apalagoekin konformatu behar izaten gara.

      Irakasleoi -ikaskuntza kooperatiboa- antolatzeko lanabesak falta zaizkigula uste dut. Ikasgeletan, oraindik ere, ikasleak lerro eta zutabe bakartuetan topatzea izaten da ohikoena eta, oraindik ere, testu liburuek markatutako bideari txintxo-txintxo jarraikitzea da eguneroko praktika.

      <> idatzi duzu…

      Teorian ez da zaila baina praktikan… Praktikan oso irakasle gutxik jartzen du praktikan 😉

      Besarkada.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s