Ubuntu eskola publikoan

Esaten dute blogak egitea protesta egiteko beste sistema bat besterik ez dela. Eta egia esan, ikastetxeetan dauzkagun informatika sistemaren kontra koplak botatzen ibili gara noiz edo noiz.

Dena den, noiz edo noiz gauzak hoberantz doazela ere adierazi behar, publikoki. Olentzerori eskatu eta gure Olentzero fin ibili zen. DBH-1 ikasle guztientzat ordenagailu eramangarri bana ekarri zizkigun ikazkinak eta irakasleontzat ere beste eramangarri batzuk. Primeran!

Lehen, gurean, ikasgela batzuen erdi-erdian ordenagailu + proiektore sistemak zeuden tokian orain proiektorea eraman dute eta ikasgelako bazter batean arbela digitala utzi digute. Mila euro arbela ukitzeko aukera izateko. Lehen ordenagailu egonkor bat, bere armairuan, zegoen tokian orain irakasleok  eramangarria igo behar dugu, kableak konektatu, eta hori guztia…

Ordenagailuak urtarriletik hona hortxe egon dira armairu ikusgarri batzuetan, bateriak kargatzen. Ez dugu egonarri eskasekoak izan behar; badirudi, laster, martxoan bertan agi denez, ikasleek gailu berriak estreinatzeko aukera izango dutela azkenik.

Bestalde, irakasleok ordubeteko trebakuntza saioa izan dugu. Nahikoa eta soberan, gure gaitasunak ezagututa, bai arbela digitalak erabiltzen hasteko, bai Win-7 eta bai Ubuntu 10.04 eta Ubuntu 11.04 erabiltzen jakiteko. Ubuntu, gainera, lau hizkuntzatan erabiltzeko aukerarekin instalatu egin digute. Bai ondo! Mila esker!!!

Oraindik ere, baina,  problematxoak dauzkagu Juniper Networks izeneko firewall edo su-heziarekin.  Nabigatzen ari zarela behin eta berriro zabalduko zaizu zorioneko leihatilatxoa:

Gaztelania orbangabe batean adieraziko zaizu hasieran nekez ulertuko duzun zerbait baina gero guztiok ikasi dugu leihatilatxoko kutxatilak nola bete eta nola egin aurrera. [Ikastetxeko edozein erabiltzaile izen eta pasahitzekin, aurrera].

Pantaila hori igaro eta nabigatzea libre.

Problema. Nabigatzen ari zara eta bat-batean konexioa galdu duzula antzematen duzu. “Ikertzen” hasi eta hortxe duzu berriro ere Juniper Networks hori erabiltzaile izena eta pasahitza eskatzen.

Bidaltzear zenuen mezua, gordetzear zenuen idazlana, auskalo non eta nola geratu zaizun.

Amorrua sortzen du Juniper horrek erabiltzaileon artea. Gainera, ematen zuen Ubuntu-pean oraindik ere gehiagotan jotzen zuela adarra.

Ubuntuzale batzuk ikasi dugu Juniper horren ondorio txarrei izkin egiteko trikimailutxoa:

  1. Zabaldu terminala (hamaikagarren bertsioan goi-goian, ezkerreko ikurrean, egin klik eta idatzi kutxatilean “terminala”; hamargarren bertsioan: Aplikazioak/Gehigarriak/Terminala).
  2. Idatzi terminalean, besterik gabe: ping google.com (ez “sudo” eta ez beste ezer).
  3. Ikusi nola terminalean behin eta berriro seinalea bidali egiten da google etxeko helbide batera. Etengabeko seinale-bidalketa horri esker ez zaigu Juniper Networks su-hesiaren zorioneko leihatilatxoa berriro zabalduko.

Trikimailu hori nahikoa omen da Juniper Network horrek behin eta berriro gure konexioa ez mozteko.

Aspaldi honetan, niri behintzat, dagoeneko ez zait zorioneko leihatilatxoa zabaltzen. Ez dakit ping horri esker ote den ala baten batek, goitik, konponketa ona egin ote duen. Azken hau bada, mila esker dagokionari.

Bienvenido a Juniper Networks, (gogoz kontra ekarri bazaitugu ere).

Advertisements

One response to “Ubuntu eskola publikoan

  1. Ez Ping eta ez Pong.

    Gure ikastetxeko WIFIan nabigatzea Cabo de Hornos belaontzi batean igarotzea bihurtu zaigu. Juniper Networks su-hesia batzuetan ekaitza, enbata da. Su-hesia baino, behin eta berriro saltatu behar dugun HESIA bihurtu zaigu.

    Hizketakiderik, interlokutorerik ez dagoenez, edo egon baldin badaude, erantzuten ez dutenez, gure koplak papertxo batean idatzi eta blog-botila honetan sartuko ditugu.

    Beste botila bat husteko aitzakia behintzat.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s