Ikastetxeak eta internet

Aurreko batean, irratian entzun nuen Argentinan Telefono konpainia batek zerbitzu kaskarra eskaintzeagatik isuna ordaindu beharko duela.

Harrituta geratu nintzen. Izan ere, askotan ikusten dugu gure ikastetxean gure internetekiko konexioa Argentinan baino askoz okerrago dabilela.

Interneteko konexiorik gabe hamar egunetatik batean-edo egoten gara. Ez dut erregistrorik baina labur geratzen ari naizela uste dut. Atzo eta herenegun, esate baterako, egun pare bat jarraian internetik gabe. Eta hilabete honetan ez dira egun bakarrak izan. 😦

Konexio oso motela izatea tira, baina inolako konexiorik ez izatea denboraren % 10ean (gutxienez)…

Hainbeste suhesi, hainbeste antivirus, hainbeste arbela digital eta ikasleentzako ordenagailu bana, eta internetik ez.

Irudiaren egileak: The people from the Tango! project  (Public domain), via Wikimedia Commons

Zein da kontu honi buruz zeure iritzia?

Advertisements

2 responses to “Ikastetxeak eta internet

  1. Internetik ez azken egunetan eskola guztietan ez aberia dagoelako, ez, itxura guztien arabera eskola eta institutu guztiei internet konexioa ixteraino murriztu diete administrazioko beste atalei emateko. Erremate bezala “segurtasun neurriak” direla eta interneta ez dagoenean ekipoak sarean sartzerik ez dute -batez ere Linuxean daudenak- eta ezin dira erabili. Edozein etxeko konexioa ikastetxe publikoena baino hobea da.

  2. Gure ikastetxean ez digute inolako azalpenik eman. Ez ziguten aurretik iragarri bi egunetan internetik gabe egongo ginela…

    Premiako ardura bere kontu hartuta daukan irakasle kide batek telefonoz deitu zuen informazioa eskatzeko eta ez zioten ganorazko inolako informaziorik eskaini. Azpi-kontratatutako beste enpresa baten problema izan da-edo.

    Ikasle askok konexio hobea daukate poltsikoko telefonoan gure ikastetxeko sarekoa baino 😦

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s